Kaixo! Mentxu naiz, Gasteiztik nator eta etengabeko IKT ikasle, ikertzaile eta irakasle. Nire ustez, beti "learning by doing" gaude, horregatik HezkEH kurtsoan zehar zuekin asko ikasiko dut (hezkidetza eta euskarari buruz :-)
Ikastaro honetan nire zeregina arlo teknikoa da: Moodle plataforman dena prest jasotzea (pdf-ak, jarduerak, kalifikazio liburua... Edozein akats aurkitzen baduzue esaidazue, jakiteko eta ahal bezain laster konpontzeko!
Euskaraz ia guztia ulertzen dut eta hitz egiterakoan egunetik egunera hobetzen ari naiz :) Baina igual, halako batean erderaz erantzuten dut edo euskaƱol erabiltzen dut. Horregatik, pazientzia izan nirekin, nik zuekin izaten saiatuko naizen bezala.
Make, Bea, Marisa, Arantza eta GarbiƱek animatu ninduten abentura honetan sartzera. Eta, benetan, ez dut inoiz ikusi kurtso hau bezalakorik! Eta kurtso batzuetan parte hartu izan dut ikasle eta irakasle bezala! Hezkidetza komunitatea sortzea oso garrantzitsua da. Horregatik, gure "txoko-birtual" akademikoz aparte, oso interesgarria izango da gure artean hausnarketa eta informazioa sareetan zabaltzea.
Bidai ederra izan eta sareetan gaude!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina