Ostirala eta beste erronka bat lortzeko nahian sare sozial ezberdinetan aritzen saiatu naiz. Ez dakit lortu dudan, baina guztietan ekarpenaren bat egiten saiatu naiz.
Duela urte batzuk Facebook-en aritua, Youtuberen erabiltzailea ere izaten naiz. Lehenengoa, lagunen berriak irakurtzeko eta interesatzen zaizkidan gaiak jarraitzeko eta aldarrikatzeko.
Youtube batez ere musika entzuteko, baita nire lanean erabiltzeko bideoak eskuratzeko.
Twitter-en ere, orain dela gutxi erregistratu naiz eta Normalkuntzarekin erlazionatu dauden berriak argitaratzen eta jarraitzen ditut.
Baina ikastaro honetan hasi arte, ez naiz inoiz Pinterest-en edo Instagram-en sartu eta harrituta geratu naiz mundu horiek ezagutu ditudanean. Menperatzeko oraindik "entrenamendua" falta zaidala aitortzen dut.
Sare sozialek hezkuntzarako eskaintzen dituzten aukerak ugariak dira: norberaren intereseko gaiak beste batzuekin komentatzeko, baliabideak partekatzeko, baina Hezkidetzaren kasuan, emakumeon ardurak, problemak, arrakastak, interesak, borrokak... begi-bistan agertzeko, munduan zabaltzeko eta aldarrikatzeko apartekoa iruditzen zaizkit.
Hemendik aurrera, eman didazuen bultzadatxoari esker, erabiltzaile amorratua bihurtzeko asmoa dut. Eutsi Isabel!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina