2015/10/10

NIRE AURKEZPENA

Epa guztioi!!
Ni Maria naiz,eta momentu honetan Normalkuntzako aholkulari gisa lan egiten dut, azken urteetan HHko maistra gisa aritu banaiz ere.
Ikastaro honen berri izan nuenean, zalantzarik gabe nire hurrengo egitekoen zerrendan kokatu nuen, hezkuntza munduan gauden guztion ardura den gaia delakoan bainago.
Ez dakit ezaugarri onik dudan talde-lan birtualean aritzeko, nire lehen aldia baita honetan, baina birtuala ez balitz, taldea animatzeko ohitura dudala eta lanak programatu eta antolatzen iaioa naizela esango nuke.
Agian horregatik, besteengan horixe eskertuko nuke, jarduera berria dudan honetan, "birtualitatean", bultzadatxo bat ematea. Batzutan teknologiak eta ni ez baikara oso ondo uztartzen!!
Kolore bat banintz, beltza naizela esango nuke, oso gustoko dudan kolorea izateaz gain, beste edozein koloreren alboan jar daitekeelako.
Animalia banitz berriz, otsoa naizela esango nizueke, nire herritarrak, Ataungoak, horrela garela baitio gure kulturak.
Nire abestirik gustokoenarekin... ai ene, zein zaila den hori aukeratzea! baina tira, Zea Mays taldea oso gustoko dudanez... bere ERA abestia izan liteke, hitzek duten mezuagatik.
Ikastaroarekiko ditudan itxaropenei buruz, garbi dut! badakit, orain naizena baino askoz aberatsagoa, osatuagoa, baliagarriagoa izango naizela amaitzen dugunean, bai hezitzaile gisa baita pertsona gisa ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina