Sare sozialak harremanak mantentzeko balio
duten zerbitzuak dira. Hainbat sare sozial daude: Facebook, twitter, eta abar.
Ni duela zenbait urte hasi nintzen mulgiltzen horietan: hasiera batean
Messenger erabiltzen nuen lagunekin hitz egiteko eta argazkiak konpartitzeko
eta fotologa argazkiak konpartitzeko eta komentatzeko. Horiek jada zahar geratu
dira…
Aspalditik Facebook erabiltzen dut,
informazioa eta edukiak elkartrukatzeko tresna baliagarria iruditzen zait,
baita besteengan iritzia sortzeko gaitasuna duela uste dut! Eta gizartea
mugiarazteko eta gai ezberdinen inguruan jende ezezagunerakin sareak sortzeko primerako tresna ere
badela! Informazio iturri itzela da! Feminismoaren eta berdintasunaren inguruko
pila bat artikulu eskuratu eta publikatzen ditut, bereziki interesgarriak
izaten dira Pikara Magazine, Argia aldizkariak, eta Ianire Estebanez
blogeko artikuluak, norbanakoen ekarpenez gain, noski!
Ildo beretik doa twitter, ze naiz
eta karaktere mugatuak idatzi ahal diren, mezu zuzenak bizkortasun handiz
zabaltzeko gaitasuna du! Twitter azkenengo hilabete honetan hari naiz
erabiltzen apur bat gehiago…
Instagram eta Pinterest guztiz
berriak dira niretzat! Ez ditut sekula erabili eta ez ditut besteak bezain
erabilgarri ikusten, baina agian hainbeste ezagutzen ez ditudalako izango da…
ikastaroa aurreroa doan heinean agian etekina ateratzen joango naiz.
Ikastaro honetako etekinik
handientakoa sare sozialek hezkidetzaren inguruan informazioa elkartrukatzeko
emango diguten aukera eta sortuko dugun sarea da, duda barik! Espero dut ere
sare sozialek ikastaroa egiten ez dutenen gain eragina izatea, hau da,
ziberaktibismo hezkidetzailearen aldeko pausuak ematen laguntzea!
“Garrantzizkoa da feminismoa ziberkatibatzea belaunaldi berriak
erakartzeko”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina