Ez dira urte asko pasa Internet-a gure etxeetara etorri zenetik, baina orain
betidanik egon dela dirudi, edozein bilaketa egiteko erabiltzen baita: errezeta
bat, autobusen ordutegia, idazle baten azken liburuaren izena… Sare sozialei
dagokienez berriz, denbora gutxian aukera asko izan ditugu eskura; nire kasuan,
lehenengo sare sozialak Fotolog eta Tuenti izan ziren. Egia esan behar
badut, Fotolog-a kuadrilan egin genuen, denok erabiltzeko eta Tuenti-a agertu
zenean, ez nuela egingo esan nuen... Baina azkenean sarean erori nintzen. Hortik
aurrera, pixkanaka Facebook eta Instagram bezalako sare sozialak
erabiltzen hasi nintzen.
Sarean harrapatuta nagoenez, denak egiten zaizkit ezagunak, nahiz eta
batzuk ez erabili. Twitter izan da
berriena eta interesgarriena berriz Pinterest,
kontua eginda banuen ere, ez nuelako erabiltzen; orain lehen ikusten ez nion erabilgarritasuna
ikusten diot.
Erronka nagusia sare sozial hauekin denbora gehiegi ez pasatzea dela
iruditzen zait; izan ere, lanerako edo niretzako interesgarriak diren gauzak
begiratzen aritzen banaiz, probetxuzko zerbait egin dudanaren sentsazioa
edukitzen dut, baina beste askotan ezertan ibili naizela konturatzerako… Ordubete
pasa da!
Sare sozial hauen bitartez, bakoitzak daukan informazioa edo aurkitzen
duena partekatu dezake, berria sortu, elkarbanatu… Gure kasuan bezala,
ezagutzen ez dituzun baina interes edota profesio berekoak diren pertsonekin
harremanak sor daitezke.
Sareetan taldeak iruditzen zaizkit erabilgarriak eta bertan mugitzen dena:
dokumentuak, berriak, eztabaidak… (Facebooken Hezkidetzarako baliabideak taldea adibidez: https://www.facebook.com/groups/678352378968052/).
Sarean egingo dugun lanaren etekinari dagokionez, hauek era egoki batean
erabiltzea ikasteaz gain, hezkidetzaren inguruko materiala euskaraz sor dezakegu
eta hortaz baliatuz, ziberaktibista
hezkidetzaile bihurtu, sareetan hezkidetzaren garrantzia zabalduaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina