Aste honetako lanak
buruhauste ederra eman dit.Aitortu behar dut sare sozialetan ez
naizela sekulan aritu eta ez naiz inoiz erakartua sentitu ere.
Lagunekin harremanetan
jartzeko tresna bezala ikusten nuen lanerako baliabide gixa baino.
Beraz lehenengo galdera
hau izan da: Ikastaroan aurrera egiteko ezin bestekoak dira sare
sozialak?
Eta galdera honekin
buruan, tutorialak irakurri eta ikusi egin ditut. Informazio gehiegi
batera nire buruarentzat baina argi geratu zait lagunekin aritzeko
baino zerbait gehiago badirela eta lanerako tresna intesgarriak
direla.
Ni sarean? Zeintzuk dira
arriskuak?Denbora eta pribazidadea ez ote ditut galduko?
Nire burua sareatzen
ikusten al dut? ….Aurrera egitea erabaki dut. guztietan izena eman
dut((ustez) baina saltseatu bakarrik facebook eta twiterren, hauek
izenez gutxienez ezagutzen nituen eta.
Nire erronka beraz sareak
ezagutu ,erabili eta bertan dagoen informazioa kudeatzen jakitea
izango da.Ekarpenak nire aldetik urriak izango dira momentuz
...nahiko lana badut bakarrik ezagutzearekin!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina