2015/10/30

SEXUA, GENEROA, SEXU-GENERO SISTEMA... ARGITZEN GARA?



Aste honetan bi kontzeptu gehiago lantzen ibili gara eta azkenik, honi buruzko hausnarketa pertsonala egin dugu. 
Egia da termino batzuk ezezagunak egiten zaizkidala, baina aurrera noan ahala, hezkidetzaren mundua zabalagoa bihurtzen ari da niretzako. 

Sexua: ezaugarri biologikoak.Jaiotzen garenean gizon-emakume gisa aurkezten gaituena.
Generoa: sexuari jendarteak egokitzen zaizkion estereotipoak, kontzeptu arbitrarioak dira: maskulino-femenino. 

Estereotipo horiek  gizona jaiotzeagatik emakumeak baino gehiago izatearen hierarkizazioa eta gizonak eta emakumeak batak bestea oso bihurtzen duenaren osagarritasuna eragiten dituzte. 

Bi kontzeptu hauek sortzen duten sexu-genero sistemak, jaio aurretik hasita, sozializazio-prozesuaren bitartez gizonak maskulinoa eta emakumeak femeninoa izateko eredu kulturalak markatzen ditu; hau da, gizona bere maskulinitatea erakusteko menperatzailea, arrazionala, independentea, heterosexuala, eremu publikoan arrakastasua eta aktiboa agertu beharko da.  Emakumeak ostera, bere feminitatea eta arrakasta adierazteko itxura fisikoa zaindu beharko du…, pasiboa, heterosexuala agertu, eremu afektiboan, emozionalean, pribatuan aritu eta publikora ateratzea erabakitzen badu biak batera egin beharko ditu; hitz batean sexismoa: sexu bateko pertsonak diskriminatzea edo gutxiestea, beste sexua baino gutxiago delakoan, gure kasuan emakumezkoena”.

“Sexu-Genero Sistemak emakumeen diskriminazio eta baztertze egoera eragin du historikoki, ikuspegi ekonomiko, politiko, sozial eta kulturalean, hala nola arlo publikoan eta pribatuan, oso era argi eta bereizituan ezarriz gizonen iharduera produktibitate arloan eta emakumeena ugalketan”. Genero ikuspegia garapen proiektu eta programetan barneratzeko gida 
metodologikoa.


Honek nire ustez, bai emakumeongan, bai gizonengan zama emozionala suposatzen digu, zeren eta gugatik itxaroten den irudia nahitaez antzeztu behar baitugu, honek dakarren auto-kontrola eta larritasunarekin.   

IƱaki Kasaresek eta Xabier Odriozolak defendatzen dutenez, emakumeei rol jakin batzuk ezarri zaizkigun moduan badira ere, ezarritako rol eta espazioetatik ihes egin nahi duten gizonak ere, bestelako gizon eta aitatasun ereduak planteatzen dituztenak. 


Sexu-genero sistemaren ondorioz, gizon eta emakumeen arteko dominazio-meneko harremana, sexu- identitatea (dauzkagun genitalek adierazten duena, anitzak dira), genero-identitatea (norberak bere buruarengandik daukan perzepzioa) eraikitzen dira,  baina genero-ikuspegiaren bidez, deseraiki ere egin ahal ditugu.

Nire ustetan, sexu genero-estereotipoak, bizi garen gizarteak, bai publiko mailan bai pribatuan, jaiotzen garenean ditugun genitalengatik, jaiotzeko sexuagatik, herrialdeagatik, etniagatik, inposatzen dizkigun ezaugarriak, rolak, zereginak, eskubideak…dira. Baita sexuen arteko harremanak arautzen dituztenak. Bestaldetik, genero ikuspegiaren kontzeptuak, niretzako, bizitzaren edozein arlotan emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak aztertu behar eta kontuan izatea definitzen du. Guztiok ezberdinak garelako, denon ezaugarrietara eta beharretara egokitzea. 


Azkenik, ikastetxeetan ditugun erronkarik handiena ikastetxeko eremu guzti-guztiak genero ikuspegitik aztertzea da alde batetik, ikasleak sexu-genero sistemak inposatzen dituen estereotipoak baztertzen eta gizarteak inposatuko dizkienak gainditzeko abilezia garatzen laguntzen. 

Baina, neuk uste dut, ikastetxeetan ditugun errealitate ezberdinak ere kontuan izan behar ditugula. Nola jokatu orduan kultur ezberdinetako, genero identitate ezberdinetako neska eta mutilekin inolako eskubiderik galdu gabe?. hala ere, ezin ahaztu, une honetan diskriminaziorik handiena jasaten duena emakumea dela; beraz, nire iritzian, gaur egungo gizarteko errealitate ezberdinetan emakume ororen helburuak adosteko lan egin beharko genuen, emakume guztion errealitate anitzekin. 

Hezkuntz-Komunitatean beste kulturetako senideak, ama, ikasle, ahizpa guztien errealitateak existitzen dira eta hauek ere kontuan izatea beharrezkoa da. Zentzu honetan, emakume guztion beharrak ez badira kontuan izaten, ezin izango da eskubide horien lorpena orokortzea (unibertsal bihurtzea). Hauxe da niretzat, ikastetxeetan dugun beste erronka.


Erlazionatutako irudia





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina