Hezkidetza zer den erantzuteko
nire irakasle izan zen MÂȘ Jose Urruzola hitzak adi entzun eta ulertu behar
ditugu. Askotan, guk irakasleok berak egiten dizkiguten galderei erantzuna eman
beharko genuke:
Garrantzitsuena, nire ustez hauxe
da, ea beste gizarte eta pertsona eredu bat eraiki nahi dugun edo ez. Guzti hau
nik beti lotu dut eskubidearekin, pertsonak izateko eskubidearekin, genero bakoitzak dauzkan baloreak eta jakinduriak
hartuz. Hau izan daiteke nire
hezkidetzaren definizioa.
Arestian
aipatu dudan ildotik jarraituz, nire inguru hurbilean zein urrenean hezkidetza
lantzeko aipatuko nituzke bost arrazoi garrantzituak hauexek izan daitezke: justizia
lortzeko, pertsonak izateko eta elakrrekin bizitzen ikasteko, aniztasunari
erantzuteko askeago izateko eta guztiei baloratzeko.
Hezkidetza
islatzen duen esaldia, 1993ko otsailak 25eko Euskal Eskola Publikoaren Legediatik
hartu dut; oinarria delako eta
berarengandik beste dekretu, aginduak eta planak sortzen direlako aukeratu dut.
I. idazpuruan, Euskal eskola publikoaren hastapen orokorrak eta helburuen
barruan, Ematen den heziketaren hezkidetzasuna ziurtatzea aipatzen da. Argi
dago nahiz eta 25 urte pasa eta gero helburua hau lortzeko bidea dugula. Eskola
gizartearen zati bat dela badakigu eta oraindik gure gizartea guztiz androzentrista
dela ere bai. Irakasle askok jaso dugun eredua hauxe da eta nahiz eta indarrean
dagoen paradigmatik aldentzeko saiakera asko egin, nahi gabe, barneratuta
daukagun aspektu batzuk curriculum ezkutuan agerian daude. Aipatzeko, hizkuntza
eta denboraren erabilpena aipatuko nuke. Ikastetxe batzuetan erregistroak egin
eta gero konturatu gara nola, nahi gabe , mutilei denbora gehiago ematen genuen
nahi zutena adierazteko.
Nire
esparruan, hezkidetza dela eta, bai ikusten ditudala aurrerapenak: gero eta
ikastetxe gehoagotan formazioa saioak egiten ditugu, gaiaren inguruan aburu,
idei eta proposamen desberdinak agertzen dira, lan egiteko prest dauden taldeak
(neska eta mutil gazteen artean elkarrekin ere) taldeak sortzen ari dira, …
Hau
ez da bakarrik feministen borroka. Aintzindariak feministak izan ziren, baina hezkidetzarekin
denok irabazten dugu. Hesiodok (Grezia,
k.a. 700) esan zuen bezala, heziketak pertsonari
izateko gai dena izatera laguntzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina