Sistema patriarkala mantentzeko
tresna garrantzitsuena, indarkeriaren erabilpena da. Indarkeria adierazpen mota
ezberdinak aurkitu ditzakegu; fisikoa, psikologikoa, sinbolikoa, sexuala… eta
honek zapaldu/zapaltzailearen logika eta emakumeen eskubideen urraketa sistematikoa
iraunarazten ditu. Agerian geratzen da, sexu-genero sistema kaltegarria dela;
bi sexu eta genero bereizteaz gain, hauen arteko hierarkian oinarritzen delako.
Gizona emakumeari gailentzen zaio, eta genero maskulinoa femeninoari.
Familia egitura izan daiteke
indarkeriaren iturburua, honen bitartez hauspotzen baitira botere-harremanak,
eta ondoren, botere hori jendarte-egitura guztietara hedatzen da.
Genero Indarkeria, sistema patriarkalean
emakume izateagatik, honen aurka egiten den indarkeria da. Kulturala,
estrukturala eta ideologikoa da.
Indarkeria Sinbolikoa, oharkabean ematen den indarkeria da. Emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak erreproduzitzen ditu, eta estereotipoak areagotu.
Indarkeria Sinbolikoa, oharkabean ematen den indarkeria da. Emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak erreproduzitzen ditu, eta estereotipoak areagotu.
Gure
inguruan egunero ikusten dira indarkeria zantzuak. Parrandan, borrokan, lanean,
ikasgelan, etxean, auzoan, kalean, maitasunean… Kasu hauek ez dira isolatuak,
egunerokotasunean presente dauden elementua da eta gure esku dago hauek
bistaratzea.
Genero indarkeria eskolan lantzeko
erronkak:
- Hezkuntza komunitateari, genero indarkeria detektatzeko tresnak ematea.
- Prebentzioa eta detektazio goiztiarra.
- Pertsonen garapen integrala, sexua edozein izanik,
- Ikastetxeek leku segurua izan behar dute.
- Curriculumeko eta ikasmaterialetako edukiak berraztertzea
- Protokoloa martxan jartzea.
- Herriko mugimendu feministarekin sartzea.
- Ikasturtez-ikasturteko lanari jarraipena ematea.
Borroka guztiek pizten dute elkartasuna. Maite dugun hori defendatzean,
hori bera maite duten guztiekin elkartasuna sentitu ohi dugu. Baina, indarkeria
oso agerikoa denean, elkartasuna areagotu egiten da, gure ondoan dagoen
edozeini erasotuz gero, gu geu sentitzen baikara erasotuak, kolpatuak.
Emakume bati erasotzean,
guztiok erasotzen gaituzte!
Gure genealogĂa feministak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina