Azken hilabeteetan prentsan agertzen ari diren
albisteak beldurgarriak dira. Ia egunero eraso matxista baten berri ematen dute
egunkariek eta azpimarratu nahiko nuke Gasteizen suertatzen ari den erasoen
olatuak bereziki kezkatzen nauela. Halaber, erasotzaileen eta erasotuen adinak
ere asko larritzen nau, izan ere, azkenaldian ematen ari diren erasoak gazteen
artekoak dira. Ez genuke gazteok genero indarkeriaren gaineko kontzientzia
handiagoa izan beharko? Eta eraso horiek salatutakoak dira bakarrik, zenbat eraso
pairatzen ditugu emakumeok salatuak ez direnak?
Heteropatriarkatua
egiturazko sistema oso bat da eta sistema oso bezala egiturazkoak diren
zapalkuntzak eragiten ditu, indarkeria egiturak sexu- genero sistema
bizirauteko behar duen tresna izanik. Genero indarkeria sexu-genero dikotomian
oinarritzen da eta horrek sortzen dituen botere harreman desorekatuetan.
Gizonezkoak boteredunak dira gaur eguneko gizartean euren identitatearen
eraikuntzan estereotipoek, agente sozializatzaile ezberdinen bidez jasotakoak
(komunikabideak, eskola, familia...) izan duten eragina dela eta. Luis Boninok
Micromachismos: La violencia invisible en la parejan adierazten duen bezala:
“...
Esto es asi porque nuestra cultura
patriarcal ha legitimado la creeencia de que el masculino es el único género
con derecho al poder autoafirmativo: ser varón supone tener el derecho a ser
individuo pleno con todos sus derechos (y derecho a ejercerlos). La cultura
androcéntrica niega ese derecho a las mujeres. Así los varones quedan ubicados
como superiores, y por creerse superiores, es que sienten que tienen derecho a
tomar decisiones o a expresar exigencias a las que las mujeres deben sentirse
obligadas. Es decir, ejercer poder de control y dominio sobre ellas quienes
quedan en lugar subordinado...”
Zelan
definituko genuke genero indarkeria?
Sistema
heteropatriarkalak emakumeak zapalkuntza egoeran mantentzeko erabiltzen duen
herramienta da. Horrela sistemaren hierarkia mantentzen da gizona gailenduz eta
daukan boterea mantenduz. Azken finean, emakumeari egotzi zaion generoa
izateagatik jasotzen dituen erasoak dira. Horrek ahalduntzea ekiditen dio, izan
ere, zapaltzailearen jabetzaren menpe dago.
Genero
indarkeriak edo indarkeria matxistak espresio ezberdinak ditu eta sistema
heteropatriarkalak indarkeriaren formak aldatzen ditu identifikatzeko geroz eta
zailagoak izan daitezen. Adierazpen batzuk oso agerikoak dira, muturreko kasuak
direnak, esate baterako, bortxaketak, tratu txarrak, jazarpenak..., hau da,
indarkeria psikologikoa, indarkeria sexuala, indarkeria fisikoa.
Hain
agerikoak ez diren erasoak berriz, gizartean oso errotuta eta naturalizatuta
daude. Horietako adierazpen bat indarkeria sinbolikoa da, emakumeak
menderatzeko modu bat da, indarkeria mota hau oso sutila da eta zaila da
identifikatzen. Irudien, sinboloen eta ideien eraikuntzarekin lotuta dagoela
esan genezake, horrela munduaren deskribapena egiterakoan emakumearen
inbisibilizazioa eta umillazioa egiten da.
Mikromatxismoak
ere gure eguneroko harremanetan ematen dira, eraso horiek pairatzen ditugu.
Mikromatxismoari ez zaio mikro aurrizkia intentsitatez mikroak direlako, baizik
eta izkutukoak bihurtzen direlako askotan, gehienetan.
Baina
indarkeriak eraikita dagoen genero identitatearekin eta harreman eredu heteropatriarkalekin
(maitasun erromantikoa barne) lotura estua duenez indarkeria ere eraikia dela
esan genezake, beraz, egoera irauli dezakegu. Erronka ugari ditugu bidean:
·
Emakumeon ahalduntzea, emakumeok subjektu aktibo
bihurtuz.
·
Genero indarkeriaren aurrean batzea eta erantzuna
ematea, autodefentsa feministaren aldarria eginez.
·
Egoera desnormalizatzea, indarkeria matxista
estruturala dela adieraztea.
·
Berdintasunaren ideia faltsuarekin amaitzea.
·
Emakumeok jasaten ditugun zapalkuntzez ohartzea
eta gizonezkoek gizonezko izateagatik soilik dituzten pribilegioei uko egitea.
·
Maitasun erromantikoaren mitoak deseraikitzea eta
harreman ez normatiboak eta disidenteak bistaratzea (monogamia eta
heterosexualitatea kolokan jarriz)
·
...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina