2015/11/05

GENERO INDARKERIAREN INGURUAN HAUSNARTZEN


Orain dela hiru aste hezkidetzaren inguruan hausnartu genuen eta  sexu, genero eta estereotipoen mugak gainditzeko bidea dela argi gelditu zen,  pertsonen garapen integrala lortzeko bidea baita. Pentsa eta pentsa batetik bestera abiatu ginen eta joan den astean, sexu-genero sistemaren gogoeta egiteari ekin genion, eta generoa inposatu egiten gaituzten gizartean bizi garela eta sozializazio prozesuak gogor egiten duela ezaugarriak barneratzeko, horregatik,  genero ikuspegia zabaldu eta hedatu egin  behar dugula. Oraingoan, genero indarkeriari begiratuko diogu, emakumeenganako indarkeriaren inguruko estatistikek adierazten dituzten datuak oso kezkagarriak baitira. Hala ere,  aurretik aipatutakoa kontuan hartzen badugu oso lotuta dagoela esan dezakegu genero aginduak etengabe barneratzen gaudelako, eta aginduak ez dira batere parekideak. Alde batetik, genero eta sexualitatearen bereizketa bitarra, bestetik desberdintasunean oinarritutako harreman hierarkikoak, maskulinoari botere eta indarra moduko rolak eta  femeninoari mendekotasuna modukoak atxikituz eta sozializazio prozesuaren bidez normalizatuz, hizkuntzaren erabilera, emakumeen inguruan egiten diren txantxak, txisteak, jeloskortasuna maitasuna dela pentsatzea eta defendatzea, …zerrenda amaigabea patriarkatuaren iraunenerako tresna bihurtuz; indarkeria sinbolikoa. Genero-indarkeria emakume izateagatik soilik jasotzen den edozein tratu txar deritzo; fisiko, psikologikoa,ekonomikoa, soziala, sexuala …




Genero ikuspegia abian jarri behar da, ikasleekin prebentzio lanak eginez, indarkeriaren kontrako jarrerak sustatuz. Emakumeenganako indarkeria zehatzaz jabetu eta azaleratu egin behar da eta indarkeriaren aurkako sentsibilizazioa sortu. Neska eta mutilengan aldaketak eta konpromisoak  sortu behar dira indarkeriari aurre egiteko. Beldur barik bezalako proiektuetan parte hartu eta beldur barik jarrera landu behar da.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina