Nik, DBH eskaintzen duen ikastetxe batean egiten dut lan.
Nire ustez hezkidetzaren inguruan dagoen legedia nahikoa da gizarte justuago bat lortzeko. Arazoa ez dira legeak, arazoa gure urteetako ohiturak eta patriarkatuaren lege tazitoak dira. Hobeto pentsatuta, legea betearaztea bada arazo bat. Legeak egon arren, ez dira beti betetzen, eta okerragoa dena, ez dira betearazten.
Aztertu ditudan legedien inguruan interesgarriena "Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana" litzateke. Nire ustez ondo egindako dokumentua da eta pausoz-pauso eskoletan bidea egiteko tresna eraginkorra da.
Lorpen mailak neurtzeko tresna ezberdinak daude, hona hemen horietako batzuk:
"Diagnostikorako tresnak".
Hezkidetzaren inguruan nik beldur bat dut. Orain dela 20 urte hezkidetza zeharkako gai famatuetako bat zen. Garai hartan ilusio handiarekin hartu nituen nik zeharkako gai horiek, baino errealitatean, inorrenak ez ziren gaiak kasu askotan inorrenak izan gabe jarraitu dute eta ez dute tokirik izan ikasleen eguneroko bizipenetan. Hasieran aipatu dudan beldurra hori da, ez ote da berdina gertatuko Hezkidetzarekin? Nire ustez oso garrantzitsua litzateke hezkidetza beste begi batzuekin ikustea. Hezkidetza ez da gai bat gehiago, gure eguneroko jarduera guztiei eragin beharko lieken jarrera eta begirada bat dela pentsatzen dut. Edozein jarduera egiten dudala, nire buruari genero ikuspegia zaintzen ari ote naizen galdetu beharko nioke. Ikasleen portaeretan edozein zantzuk atentzioa deitzen badigu parte hartze bat egin beharko genuke. Hezkidetzak ezin du gai bat gehiago izan. "La revolución será feminista o no será" leloari jarraituz, "gure eskola hezkidetzailea izango da, edo ez da izango".
Hori lortuko ote dugun beste kontu bat. Nire aldetik gizarte justuago batean sinsten dugunok behintzat gure aletxoa jarri beharko genukeela pentsatzen dut. "Ezina ekinez egina"
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina