2015/11/28
HEZKIDETZAREN MARKO LEGALEAN HAUSNARTZEN
Marko legala izan dugu aste honetan jorratzeko gaia. Legeak izatea garrantzitsua da, bereizkeria egoeretan daudenak babestu egiten dituztelako eta arauak finkatzen dituztelako. Legeak aurrera egin ahal izateko ezinbestekoa da denen arteko konpromesua. Aurrearpausuak eman dira baina oraindik hezkuntzan erabateko berdinatsuna lortzeko bidea luzea daukagu.
Euskal hezkuntza sisteman, emakume eta gizonen arteko eta aukera berdina lortzeko legeria anitza daukagu:
- Euskal eskolaren legeak(1995ko otsailaren 19a) , irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatu behar duela, agintzen du.
- Milurteko Aitorpenean2 , (2000ko iraila), emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen autonomia lortzea helburu.
- Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legeak (2004ko abenduaren 28a) emakumeen duintasuna- eta eta emakume eta gizonen arteko berdintasunari errespetu-balioak sustatzeko hezkuntza sistemak dituen betebeharrak adierazten ditu.
- Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoak (2006ko maiatzaren 3a) Gatazkei aurrea hartzeko eta gatazkak era baketsuan konpontzeko hezkuntza, eta indarkeriarik eza bizitza pertsonalaren, familiaren eta gizartearen eremu guztietan. Eskubide-berdintasunaren eta aukera-berdintasunaren garapena, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren sustapena”.
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoak (2007ko martxoaren 22a) dio emakumeen eta gizonen eskubide eta aukera berdintasuna Hezkuntzaren xedea izango dela kalitate-printzipioen artean hori kontuan hartuz.
-Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioak (2009 otsailaren 3a), Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria egiten dioten jokabideak edozein genero-indarkeriaren aurrean esku hartzearen beharra adierazten du eta kasu bakoitzean eginbeharrekoa azaldu .
- EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Planak (2013ko abenduaren 30a), hizkuntza eta/edo beste komunikazio elementu batzuk era ez-sexistan erabiltzeko beharra azpimarratzen ditu eta emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztearen premia (sentsibilizazio eta prebentzioa, detekzio goiztiarra eta arreta) ere bai.
- 2013an Hezkuntza Sailak hiru ikasturterako ateratako Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana10 arretaz aztertuko dugu. Eskola mistotik eskola hezkidetzailera joateko bidean aurrera egiteko eta indarkeria sexistaren prebentzioa sustatzeko asmoz aurkezten da
.
Emakume eta gizonen berdintasunaren inguruan hitzegiten dugunean, berdintasun hori gizartearen egitura eta funtzionamenduaren aldaketan oinarritu behar da, hezkuntzan, kirolean, lanean, parte hartze sozio politikoan, kirolean,...aukera berdinak izan behar dituzte.
Material hezkidetzailea erabiltzea ezinbestekoa da hau lortu ahal izateko, hau da, inolako sexu bereizketarik egiten duen materialea erabiltzea, pertsonaien jardueretan bereizketa sexistarik ez dagoen materialea, rol tradizionalak errepikatzen ez diren materiala, emakumeak zein gizonak espazio publikoa eta pribatuan agertzen direnak, textuetan eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatzen duenak,...
Hau guztia lortzeko ikastetxean erronka hauek ditugu:
- Hezkidetza proiektua aurrera eramatea.
- Komunitate osoaren parte hartzea lortzen joatea.
- Ikasleekin material hezkidetzaileak erabiltzea.
- Hezkuntza proiektua egitear dagoena eta eskoraren nortasuna, eskolaren ezaugarriak definitzen dituena izanik, hezkidetzailea izatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina