Honako hauxe da genero-indarkeria: "emakumezko genero-kidetzan oinarritutako indarkeria-egintza oro, horren ondorioz emakumeen osasun fisiko, sexual edo psikologikoari kalterik eta/edo sufrimendurik eragiten bazaio edo eragin ahal bazaio, baita egintza horien mehatxuak, gogorkeria edo askatasuna arbitrariotasunez gabetzeko prozesua ere, bizitza publikoan zein pribatuan gertatzen den kontuan hartu gabe” Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak 1993ko abenduaren 20an emandako Ebazpena.
Genero-indarkeriaren barruan emakumeen aurkako era askotako indarkeriak daude eta guzti-guztiak emakumeen aurkakoak direla emakume izateagatik baino ez. Emakumea mendetasunean bizi gaitezen bermatzeko eta gizartearen egiturak eta kultura matxistak sortua. Sexu-genero sistemak indarkeria sexista elikatzen du eta patriarkatuak mekanismo ugari ditu indarkeria sexistan eragile zuzenak direnak. Genero-indarkeriak aurpegi desberdinak erakusten dizkigu: indarkeria estrukturala eta indarkeria bikote-harremanetan, batetik, eta indarkeria sinbolikoa eta jarrera mikromatxistak bestetik.
Identifikatzeko errazenak egiten zaizkigunak dira indarkeria estrukturala eta bikote-harremanetako indarkeria. Muturreko egoerak existitzen direlako zoritxarrez, horiek hurbil edo urrunetik entzun egin ditugulako aldarrikatu ohi ditugu, errazago. Nahiz eta hauen baitan, ikusten zailagoak egiten zaizkigun zeharka dauden beste hainbeste indarkeria keinu egon badauden.
Indarkeria sinbolikoa, lerro arteko indarkeria gisa definituko nuke. IƱigo Zendegik aipatzen duen praktika sotilen kontzeptuak ongi definitzen du. Emakumearen beldurra eta ahulezia indartzen ditu. Jarrera sotil horiek guztiek emakumearen mendetasuna aldarrian jartzen dute; absentziak eta emakumeen lana aitortza ezak, estereotipo eta rolak, hizkuntzaren erabilera sexista, emakumeari buruzko txantxa eta txisteak, bikotekidearen gaineko kontrola, irain inplizitoak,.... Luis Bonino Mendezek asmatu zuen horiek guztiak biltzen dituen hitza: Mikromatxismoa eta jarrera mikromatxistak.
“Umeen munduan ez da emakumerik jotzen” jardueran esaterako, mikromatxismo horrekin egiten dugu topo. Indarkeria sinbolikoa topatu dugu, eta haserrea ere agertu. Maiz, arrosa eta urdinaz hitz egin ohi dugu, estereotipoen muturrak ongi ikusteko gai garelako akaso. Barrurako bidaian, matxismoan hezitu garelako, erroturik ditugun jarrerak onartzea zaila egiten zaigunez, muturrekoak eta gureak ez diren ezaugarriak aztertzen trebeak gara. Autokritika jarrera da faltan sumatzen dudan osagai nagusiena. Indarkeria keinuak desagertarazteko, norberak berea aldatzen hasi behar baitu. Ingurune hurbilenean eragiten dituen indarkeria sinboliko sotil bezain eraginkorrak identifikatu eta aldatzearen prozesua eginez. Horretarako, kostantzia, pazientzia, positibismoa autokritikarekin batera, eta leku berean erori eta altxako garela onartua izan behar dugu. Erresistentzia oro ekiditu eta garapen pertsonalean sinistu. Norberak berea egiten ikasten duenean, aurrerako pausuak handiagoako dira. Gu baikara oso-osorik gure ikasleon edota seme-alaben ispilu.
JABEKUNTZA: indarkeriaren aurkako esku hartzearen helburu nagusia.
Ikastetxeek era berean, genero-indarkeria bere osotasunean lantzeko ardura dute. Hauek liratezke erronkak:
- Etapa bakoitzean genero-indarkeria zein aurpegirekin agertzen den aztertzea eta horiek iraultzeko estrategiak sortzea
- Espazioen okupazioa partekatua, parekidea
- Emakume ereduak eskaintzea, emakumeak ikusgarriak egitea
- Komunitatean guztiak beraien identitatearekin gustura sentitzea, gainerakoak baloratzea, gaitasunak eta konpetentziak garatzea, garapen pertsonal eta soziala, harremanetan berdintasunez, elkartasunez eta askatasunez aritzen trebatzea.
- Sentimenetan heztea; adimen emozionala. Frustrazioak eta rol estereotipatuen zamak sortzen dituzten agresibitatea bideratzen eta askatzen erakusteko baliabideak eskaintzea.
- Eskolako materialaren analisia ezinbestekoa. Hemen baliabide eredu interesgarri bat.
- Mutilen botere rolak, eta indarraren rolak irauli eta harremanetarako errekurtso egokiak eskaintzea eta neskei trasmititua zaien beldurraren ezaugarria irauli eta askatasunez hazteko baliabideak eskaintzea; enpatiaren balioa landu.
- Neskak eta mutilak berdin heztea, orain arte erabilitako binarismoa eragingo duten baliabideak kenduz eta berriak sortuz
- Genero-indarkeria ikasleengan duen eragina aztertzeko adierazleak aplikatzea. Hemen baliabidea.
- Eskola komunitateko partaide ororen sentsibilizazioa: guraso, irakasle, ez dozente, eta ikasleak. Indarkeria sinbolikoa iraultzeko lehenik eta behin indarkeria hori gogora ekartzea izango du helburu; ardura partekatua, harreman parekideak, hizkuntza ez sexista sustatzea, maitasun erromantikoaren ideia desegitea,…
- Gizon eta emakumeak indarkeria sinbolikoa eta genero-indarkeriaren eragileak garela ulertzea; eta eskolak trasmititu ohi dituen balioak aztertzea.
- Lanbide orientazio ez sexista eskaintzea
- Sexualitatea lantzea
- Sare sozialetan dauden genero-indarkeriaren aurpegi desberdinen aurrean kritikoki jokatzen erakustea
- Eskolan hezkidetza taldean, eskola komunitatea osatzen duten orok osatzea. Guztion elkarbizitzarako bideak eraikitzeko.
ETAPA BAKOITZARAKO PROPOSAMEN BANA
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
- Unitate didaktiko honetan proposamen interesgarriak dituzue, euskaratu behar.
DBH-BATXILER
- Indarkeria sexistaren aurkako gida
- ERNAIren MIKROMATXISMOAK
,
Oso interesgaria gomendatutako unitate didaktikoa, ideiak jasotzeko,indarkeriaren aurkako helburuan ere bai, azken boladan nire espazioa partekatzearenak dexente arduratzen nau. Agian kontzientzia gehieago hartu dudalako, baina institututoan bertan mutilek kokatzen diren gunean behatzen hasi naiz eta nola kasu batzuetan espazioa okupatzen duten, neskei buelta ematera behartuz hainbat kasutan berain erditik ez pasatzeagatik landu beharrekoa iruditzen zait, horretan saiatuko naiz sakontzen. Egokia zure ekarpena¡
ErantzunEzabatu