2015/11/22
JAIAK ETA OSPAKIZUNAK. Ereduak zalantzan jartzen!
Jaiak eta ospakizunak; arraroa irudi arren, esan behar dut gai honetan nahiko galdurik egon naizela. Egia esan tradizioak, kulturak, ospakizunak ez ditut inoiz ikusi eta askoz gutxiago aztertu genero ikuspegiaren enfokearekin. Baina gaia sakontzen egon naizenean argi ikusi dut nire enfokea zabaldu egin behar nuela. Tradizioak nire inguruan beti "mantendu eta transmititu"behar den gaia izan da eta inoiz ez dut zalantzan edo eztabaidan jarri. Hemendik aurrera gauzak aldatzen joango dira.
Egia esan, azken urteotan Genero ikuspegia eta jaiak ospakizunak nahiko lotura izaten ari dira. Guztiok ikusi egin ditugu herriko jaietan egon diren kanpainak (edalontzietako mezuak, konzentrazioak, musika, kartelak, esku-orriak,...). Horrek ez du esan nahi orain eremu horietan eraso sexistak/sexualak ematen direla gehiago, arazo larriena da normaltasunez bizi ditugula. Hori dela eta ikusarazteko kanpainak azken bolada honetan ezinbestekoak bihurtu dira gure inguruan.
Horrez gain, jaiak eta ospakizunekin batera "kultura-tradizioa" dago, gizarte balore eta ideien adierazpena, hain zuzen. Kulturaren ikuspegia ondo aztertu beharko genuke. Lehen komentatu dudan bezala askok defendatzen dute tradizioa dagoen moduan, eta modernizazioa/egokitzapena egin nahi denean, horren aurka egiten dute. Badirudi, "betidanik" egindakoa izan denez, aldaketak ezin direla onartu, pentsatzen baitute aldaketekin "tradizioa" galtzen dela. Baina zer gertatzen da tradizioaren atzean sexismoa/desberdintasunak/homofobia/arrazakeria dagoenean? Ez dugu ezer esango/aldatuko/aldarrikatuko?
Ba argi dago zerbait egin behar dela, behintzat tradizioa ezin badugu aldatu, kritikatzeko aukera izan beharko genuke eta gizartearen kontzientziak eta begiak zabaldu. Hauxe da, eskolan aurkituko dugun erronka handi bat.
Horretarako hezkuntza eremuetan EGUN MOREAK ospatzeaz gain, bestelako Egun Berezietan genero ikuspegia txertatzeko beharra ikusten dut. Egun guzti horietan aukera izango dugu kutur tradizioak, mitoak eta ohiturak berrikusteko aukera. Hori da benetan jarri behar den enfokea:
Adibideak:
EUSKARA EGUNA. Hizkuntzaren inguruko erabilera sexista aztertu
AGATE DEUNA. Protituzioaren, Birjintasuna/sexu-harremanen gaien inguruan hausnarketa egin
GABONAK. Jostailu ez sexisten kanpainak egin. Olentzero eta Maridomingi pertsonaiak aztertu (Zer nolako ereduak transmititzen dituzten eta eredu berriak proposatuz).
INAUTERIAK. Mozorroak AUKERA bezala erabili eredu berriak transmititzeko. Mozorro sexistarik ez erabili (neskak eredu bat eta mutilek beste bat, adibidez)
OSPATZEKO MODUAK. Aztertu ze motatako KANTAK-MUSIKA erabiltzen ditugun eta aukeratu genero ikuspegia txertaturik dituztenak, Koreografiak/mugimenduak/keinuak sexistak edo mutil-nesken bereizketak egiten dituztenak ez erabili, Txiste/bertso errepertoriak berriztu-berregin, ...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina