Gaiari buruzko laburpena eta
balorazio pertsonala.
"Euskal hezkuntza
sistemak, hobekuntza prozesu garrantzitsu batean
murgilduta dago eta
emakume eta gizonen arteko
aukera eta tratu
berdina lortzeko legeria anitza dugu."
Holan hasten zan gitxi gora behera
asteongo irakurgaia, izatez, aste honetako gaia HEZKIDETZAREN MARKO LEGALA. Hezkidetza EAEn"
izan da eta.
Oso gai aproposa gure zereginaren nondik norakoa finkatzen laguntzeko.
Ibilbide kronologikoa eginez legedi honeen
zerrenda eskuratzeko aukera izan dogu oso polita adierazita be symbaloo batean.
Hala nola:
HEZKIDETZAREN MARKO LEGALAri jagokonez honexek aztertu doguz.
Euskal
Eskola Publikoaren Legearen1 (1995ko otsailaren 19a).
Milurteko
Aitorpenean , (2000ko iraila), Nazio Batuetako estatu partaideek Milurteko
Garapen Helburuak lortzeko data 2015ean (aurten) finkatu zuten.
Genero
Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea (2004ko abenduaren 28a)
Euskadiko
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea (2005ko otsailaren 18a)
Hezkuntzari Buruzko
Lege Organikoa (2006ko maiatzaren 3a)
Irakurgai honetatik jakin izan dogu ere Hezkuntza-administrazioei
eskatzen jakena:
- batetik, irakaskuntza zentroetako
kontrol- eta gobernu-organoetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua
sustatzea, bestetik, hezkidetza eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna
ahalbidetu dezaketen printzipioen ezagutza eta zabalkuntza bultzatzen dituzten
proiektuetan lankidetzan aritzea eta
- ”Berdintasun-printzipioari buruzko ikasketa
eta aplikazioa barneratzea irakasleen hasierako prestakuntzarako nahiz
prestakuntza iraunkorrerako ikastaro eta programetan” (24. art.).
Gainera, orain arte ikusitako araudia Euskal
Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako Ikasleen
Eskubide eta Betebeharren Dekretuan islatzen da ere bai (201/2008, abenduak 2a) ikastetxeko
bizikidetzari kalte larria egiten dioten jokabideak definitzen dituenean
Hezkuntza-sisteman
hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana, 2013an
Hezkuntza Sailak hiru ikasturterako ateratakoa
HEZKIDETZA EAEN jagokonez beste honek:
Ibilbide historikoa eta materialak
80ko hamarkadaren ate aurretik hasita,
hamarkadaz hamarkada izandako prozesua ezagutzeko aukera izan dogu. Hasieran
emakume feministen eskutik eta inongo babes sozial edo politiko barik eginiko
esku hartzeak (Martxoak 8 egunaren ospakizuna, Emakume-asteen antolaketa,
curriculumean berrikuntzak...) BEA-STEE-EILAS sindikatu barnean antolatutako
emakume hezitzaile taldea, LANBROA elkarte feministak martxan jarritako lehenengo “hezkidetza” mintegia, Beste sindikatu
eta kolektibo pedagogikoen antzeko lanak aipatuz ere.
Gero hezkidetza ikasketak eta sasoiko
Aholkularitza antolaketa (PAT-etan). Nabarmentzen dabe Bizkaia holako lanetan
hasierako motor moduan. Aipatzen dira ere Emakundek eta BegoƱa Salas-ek
egindako lana gai honen inguruan (93-94tik 95-96ra)
Mende barriaren hasieran aldiz, gai honek
Instituzionalki indarra galtzen joan zan eta ez zan izango 2013rarte
berreskuratua. Urte haretan “Hezkuntza-sisteman Hezkidetza eta
genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana”-gaz indar berriturik
agertuko zan gaia Departamentuaren babespean, proiektuen deialdiak eta hainbat eskualdeko
mintegiak honen inguruan bultzatuz. Aipatzekoa da azken urte honeetan han
hemenka erakunde desbardinek ikastetxeetan islatu nahi izan dabela
hezkidetzaren inguruan egiten ari den lana: Udalak, Emakunde, Hezkuntza Saila,
Foru Aldundiak … ikastetxeak izanik guzti honeen topagunea.
Azkenik gaur egun, Heziberri 2020ak
hezkidetzaren beharra azaltzen dau ere bai, holan, emakume eta gizonen arteko
tratu eta aukera bardintasuna lortzeko pausuak emoten jarraitu behar dala aitortuz.
Materialak dirala eta , hainbat, libururuxka,
ikerketa eta siteak ezagutzeko aukera izan dogu.
Ibilbide zehatza eta interesgarria
adierazitakoa eta betiko moduan izana eta geroa hobeto ulertzeko lagungarria
baita egun, erabilgarriak diran materialak bilduz.
Azken honegaz lotuta dator azaldu
beharreko hurrengo atala: “emakume eta
gizonen arteko berdintasuna” eta “material hezkidetzailea” kontzeptuen
definizioa gure berbatan hain zuzen ere.
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna
aukeren berdintasunean datza. Pertsona bakoitza "bera" izateko
askatasuna eta jagokon errespetua izatean datzala batez ere esango neuke.
Beraz, material
hezkidetzailea, goian aipatutakoa lortzearen aldeko materiala litzateke. Bizitzarako,
elkarbizitzarako, oinarriak jartzen laguntzen dauan materiala: errespetua, sentimenduak,
aukera, izaera desbardinak, ... erakusteko
eta bizitzeko aukerak emoten dauana. Sinple bezain konpexua.
Gaiaz aldatuz,
aste honetako jardueren
inguruko datuak eta ondorioak plazaratzeko Foroko ekintzen
zaparrada aipatu beharra dago. "Beldur barik" 2015eko kanpaina
aitzakia hartuta hainbat proposamen biltzeko aukera izan dogu; hainbat,
praktikoak, esanguratsuak, ... ez naiz nekatzen eskerrak emoten ikaskideei
euren aportazio izugarriengaitik.
harian
Legedian arian-arian
ibilteko primeran etorri jaku 2. jarduera. Gida
plana aztertu edo gogoratzeko bertako helburu estrategiko bat aukeratu eta haren helburu espezifiko
bakoitzeko ekintza bat planifikatu behar izan dogu. Hori, edo hezkidetzaren
inguruko hezitzaile-lana justifikatzeko legediaren baliagarriena aukeratu eta legedia nahikoa
dan eta aurrera eroateko
asmorik somatzen dogun azaltzeko aukera izan dogu, horregaz batera ea betetzeko
eta lorpen mailak neurtzeko baliabide nahikorik dagoen esateko ere. Azkenik, hezkuntza
hezkidetzailearen etorkizuna epe laburrean eta ertainean zelan ikusten dogun bere azaltzea
esaktzen jakun.
Ez al da
aproposa legedia irakurri beharra izateko?
... ta zelan ez,
guzti hau borobiltzeko, ikastetxean lantzeko
erronkak?
Gida Planak berak oso ondo definitzen dauz
erronkak. Hona hemen erronka horietako batzuk:
Hezkuntza
sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebenitzeko Gida Plana (12-30 orr.)
A. Hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon aztertzea, eta
genero‐ikuspegia ikastetxeetako kultura eta praktiketan sartzea planteamendu
integral batez.
B. Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera
dezaten, askatasuna eta aukera‐aniztasuna errespetatuz eta
genero‐baldintzapenik gabe.
C. Genero‐ikuspegia eskola‐porrotari aurre egiteko ekimenetan sartzea,
eta hezkuntza jasotzeko eskubidea benetan unibertsala dela ziurtatzea, bai eta
neska eta mutil guztiek hezkuntzasisteman jarraitutasuna izan dezaten bermatzea
ere, ikasle guztien aniztasuna aintzat hartuta (etnia, kultura, ekonomikoa, gizarte
mailakoa, funtzionala, sexuala, etab.).
D. Harreman afektibo‐sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea,
aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean
oinarrituta.
E. Eskola‐komunitate osoaren atxikimendua lortzea, generoindarkeriari aurrea
hartzeko, kasuak lehenbailehen detektatzeko eta biktimei arreta egokia eta eraginkorra emateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina