HELBURU
ESTRATEGIKOA 3. Genero indarkeria eta
sexismoa sorburu duten indarkeria mota guztiak prebenitzeko,
garaiz detektatzeko eta horiei erantzun eraginkorra
emateko mekanismoak abian jartzea.
|
|||
HELBURU
ZEHATZA 3.1. Genero indarkeriaren
sozializazio prebentiboa sustatzea.
Estrategiak: 3.1.c. Ikastetxeetan emakumeen (haur nerabe,gazte eta helduen) aurkako indarkeria mota ezberdinak eta bereizi zoilenak, natural bihurtutakoak eta gutxien nabari direnak( mikroindarkeriak)- agerian jartzen dituzten eta horien prebentzioa sustatzen duten sentsibilizazio, informazioa eta prestakuntza- jarduerak egitea hezkuntza- komunitate osoari begira. Ekintza: 3.1.c..1. Emakumeen (haur, nerabe, gazte eta helduen) aurkako indarkeria‐mota ezberdinak –eta bereziki mikroindarkeriari buruzko ikastaroak eskaini. (ikasleekin gaiari buruzko saio bereziak) Onurak: Indarkeriaren identifikaziorako eta genero indarkeria prebenitzeko urrats garrantzitsu bat da horren gaineko formakuntza jasotzea. Irakasleentzat eurek erabiltzen duten hizkuntza eta material didaktikoen gaineko azterketa egiteko baliagarria izan zaie. Ekintza horrek, azken finean, euren jardunean genero ikuspegia txertatzeko aukera eman die. Ikasleen kasuan genero indarkeriaren gaineko kontzientzia eskuratzeko baliagarria izan da. Horrez gain, adierazpen mota ezberdinak identifikatzeko eraginkorra izan da. Lorpen adierazleak:
|
|||
HELBURU
ZEHATZA 3.2 Genero indarkeria
eta sexismoa sorburu duten indarkeria mota guztiei azkar
eta eraginkorki erantzuteko mekanismoak sortzea.
Estrategiak: 3.2.a. Detekzio goiztiarreko mekanismoak garatzea eta partaidetza bidezko detekzio‐adierazleen sistema bat sortzea, hezkuntza‐komunitateak genero‐indarkeria jasaten duten haur, nerabe eta pertsona eskolatuen kasuak antzeman ahal izan ditzan. Bereziki kontuan hartuz, genero indarkeriaren biktimak izan diren emakumeen seme‐alabak eta kaltebera izan daitezkeen gainontzeko adin txikikoen kasuak; esaterako, emakumeen aparatu genitalaren ebaketak pairatzeko arriskuan daudenak, hezkuntza premia bereziak dituztenak, eta abar… Ekintza:3.2.a.3. Genero‐indarkeria prebenitzeko adierazleak elkarrekin lantzeko aukera eskaini guraso eta
senideen federazioei. (Eskola kontseiluan eta gurasoekin irakasleek izandako bileretan gai ordenean puntu bezala txertatu.)
Onurak: Genero indarkeria eta sexismoa kasuak detektatzea errazagoa da hezkuntza komunitate guztia horretan baitago lanean. Hezkuntza komunitate guztia arazoari aurre egiteko mekanismoen diseinuan partze hartzeko aukera dauka. Arazoaren erantzunkizuna hezkuntza komunitate guztiarena delarenkontzientziaren zabalpena ematen da. Lorpen adierazleak:
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina