2015/11/01

SEXU-GENERO SISTEMAREN INGURUKO HAUSNARKETA



“GENERO” kontzeptuak maskulinotasuna eta femeninotasunari egiten dio erreferentzia. Prozesu hori pertsona baten sexua zein den jakiten denean hasten da, sarritan, jaio baino lehen. Generoa da pertsonak sailkatzeko irizpide nagusia. Generoak gizon nahiz emakumeei ezarritako portaera
eta funtzioak erakusten dizkigu. Estereotipoez hitz egiten dugunean izaerez eta sentieraz ari gara; genero-identitate maskulinoaren edo femeninoaren arabera esleitzen zaizkien izaera eta sentierak.


       


GENERO-IKUSPEGIA, nire ustez, ezinbesteko analisi- eta planifikazio-tresna da:
-Testuinguru zehatz batean gizonezko nahiz
emakumezkoen arteko harremanei buruzko informazioa lortzeko.
-Ezberdintasunak ulertzeko
-Ezberdintasun horiek ezabatuko dituzten ekintzak diseinatzeko.

                                                              

Ezberdintasuna ezagutu eta baloratzea eta berdintasunaren
printzipioa konsubstantzialak dira. Beraz, Genero-ikuspegia honako honetarako erabili beharko genuke:
• Errealitateak gizonezkoei nahiz emakumezkoei nola eragiten dien
ikusi ahal izateko.
• Testuinguru zehatz batean gizonezko eta emakumezkoen arteko
harremana nolakoa den ulertu ahal izateko.
Genero-ikuspegia ez datza emakumezkoen giza eskubideen alde lan
egitean; gauza ez diskriminatzea da, eta burutzen dugun horretan
emakumezkoak gizonezkoak bezain kontuan hartzea.
Maskulinoa orokor eta femeninoa partikular bihurtzen
duen begirada gaindi dezagun. 

       

Jar ditzagun GENERO-BETAURREKOAK!!!!

Ondorioak
Historian zehar egin den banaketa horren ondorioz, gizonezkoek eta
emakumezkoek ez dituzte aukera berak izan ezagutzak, ondasunak,
diru-sarrerak eta eskubideak eskuratzeko. Horiek horrela, emakumezkoek
gizonezkoek baino ardura handiagoak izan dituzte, senideen
zaintzari eta komunitatearen garapenari dagokionez, eta, gainera,
emakumezkoen sexualitatea mugatu izan da.
Genero-rolek botere-harremanak sortu dituzte, eta azken horien
gauzapen nagusia gizonezkoen dominazioa eta emakumezkoen

mendekotasuna izan da. 
Beraz, ezinbestekoa da;
-Genero-rolekin apurtzen hastea; estereotipoetatik kanpo hezten hasi.
-Komunitate osoa formatu, sensibilizatu eta inplikatzea.

GUZTION ARTEAN LORTUKO DUGU!

                                     PromociĆ³n para la Igualdad Efectiva de Mujeres y Hombres (SSCE0212 ...
                                                                   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina