Berdintasunaren eta hezkuntzaren arloko erreferentziako esparru juridikoaren legeria kontuan hartuz, hezkuntzaren helburu orokorra "irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzea" izango dela nabaria da. Ikasleei formazio integrala eskainiko zaie: nork bere identitatea osatu, eta azagutza eta bere balorazio etikoa aldi berean integratzen dituen errealitatearen kontzepzioa eraiki. Horretarako balioen aldaketa sustatzea ezinbestekoa da.
Esparru guztietan esku-hartu beharko da; curriculumean, materialetan eta prestakuntzan ikuskaritza esandako guztiaren garantea izango delarik. Baita koordinazioan eta generoarean aurkako politiketan ere. Horretaz gain, ikerkuntza gauzatu beharko da errealitatea ezagutu eta hobekuntzarako neurri erangingarriak hartu ahal izateko.
EAEn hasi zen hezkidetza lantzen 70eko hamarkadaren amaieran eta 80ko hamarkadan, babes instituzionalik gabe eta gehienetan oztopoak gaindituz. Gora beherak egon dira 2013a arte, "Hezkuntza-sisteman Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzio lantzeko Gida Plana" argitaratu zenean. Bertan gizarte eragile ezberdinen ekarpenak bildu ziren eta 2013-2016 epealdirako hainbat erronka definitu, helburuak eta ekintzak zehaztu eta bitartekoak jartzeko konpromisoak adierazi. Ekintza horien artean ikastetxeetan hezkidetza plana izatea dago. Eta aurtengo Heziberri 2020ak hezkidetzaren beharra azaltzen du.
Hezkidetza lantzeko dauden materialen artean 90eko hamarkadako hezkidetza-mintegietan ekoizturiko zenbait liburuxken erreferentziak eta egindako ikerketaren bi liburu daude. Baita Berritzeguneetan egun indarrean dauden hezkidetza mintegiak site-ak ere.
Nire ustez, ikusitako hezkidetza sustatzeko legedia ezinbestekoa da eta hezkuntzako eragile guztiok ezagutu eta aztertu behar dugu, horretan oinarritzen baita egin beharreko lana. Gainera, Gida Planean agertzen diren eskola hezkidetzailea lortzeko jarraibideak lagungarriak dira esku-hartzeak planifikatzeko.
Materialak direla eta, Emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko materialetan esku-hartu behar dela ez dago zalantzarik. Marian Morenok "Queremos coeducar" liburuan esaten duen bezala, "irakasleek gelara eramaten dituzten material guztiek gure gizartearen eta kulturaren islak dira eta aldi berean baloreak eta ideak zabaltzen dituzte. Horrexegatik, liburuak, materialak textuak, irudiak, adibideak eta unitate didaktikoek berdintasuna edo estereotipoak eta genero rolak indartzen dituzten aztertu behar dira".
Egindako jarduerei dagokienez, "Hezkuntza-sisteman Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzio lantzeko Gida Plana" eta "Beldur Barik" programako hainbat ekintza aztertu ditugu. Batetik, Gida Plana nola ezarri gure errealitatean adierazi dugu eta bestetik, Beldur Barik programako hainbat ekintza Gida Planaren helburuekin lotu ditugu. Programak gazteei eskeintzen dizkieten ekintza horien artean autodefentsa feminista, desiraren laborategia, rap feminsta, eta kapturatu eta sortu tailerrak daude. Guztiak gure inguruan nola ezarri eta beste tokietan ere ekintza horiek aurrera eramaten ari direla adierazi dugu. Honek balio izan digu Gida Plana gure errealitatean ezartzen trebatzeko baita aurrera eraman ditzakegun ekintzak eta beren egiteko garrantzia hobeto ezagutzeko. Esate baterako, Autodefentsa feminista tailerrak emakumeen aurka gerta daitezkeen edozein indarkeria-motari erantzuteko trebetasun fisikoak eta psikologikoak baita ahizpatasuna garateko aukera ematen dizkie emakumeei; eta Desiraren laborategiak pertsona gutztiekin aniztasun afektibo sexuala lantzeko aukera ematen du.
Bukatzeko, hau guztia kontuan harturik ikastetxean lantzeko erronkak dira:
- Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzio lantzeko Plana egitea eginda ez badago.
- Gida plana abiapuntutzat hartzea plana egiteko.
- Esparru guztietan, curriculumean, materialetan, prestakuntzan eta koordinazioan esku-hartzen dela bermatzea.
- Legediak dioena betearaztea eskatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina