2015/12/04
EMAKUMEAK AGERIAN...NOIZ?
EMAKUMEEN PRESENTZIA
ETA EKARPENEI BURUZ
HAUSNARTZEN
*Gai honen inguruan honako ideia hauek iruditzen zaizkit aipagarrienak:
*Determinismo biologikoaren izenean emakume eta gizonen arteko desberdintasunak eta estereotipoak mantentzen dira.
*”Memoria-ablazioa” (Carmen Rodriguez) deituriko prozesuan, emakumeen presentzia ukatu da eta hauen ekarpenen gutxiestea bultzatu.
*Boterea mantentzeko, autoritatea beharrezkoa da, eta hau protagonista sentitzeak (“nor bere bizitzaren jabe izatea…”) ematen du.
*Patriarkatua (gizonaren agintearen araberako gizarte-antolaketa) mantentzeko mekanismo indartsua da ANDROZENTRISMOA (gizona, gauza guztien errefrentea).
*Errealitatea dikotomien arabera interpretatzeak, hauei balio desberdinak ematea ekarri du, eta, ondorioz, femeninotzat jotzen dena gutxiestea.
*Gizonaren ekarpenak eta balioak emakumeenen gainetik baloratzeak, honek emakumeek egindakoa bere jabetzakoa izango balitz bezala erabiltzea dakar.
*Jarrera eta desberdintasunak desegiteko, abiapuntu androzentrista eta sexistak desegin/desikasi behar ditugu.
*Emakume zientzilari eta ikerlarien izenak (baita politikari, idazle, kirolari, artista…) ezezagunak dira, aurreko arrazoiengatik.
*Emakumeen ekarpenak agerian jartzearekin batera, bizitza ikusteko eta interpretatzeko paradigma aldaketa dator.
Gaia oso interesgarria iruditu zait, eta uste dut hezkuntza arloak, bereziki, erantzukizun handia duela mekanismo guzti hauek aldatzeko prozesuan. Beharrezkoak dira materialak eta unitate didaktiko hezkidetzaileak, beharrezkoak hauek aldatzeko lege eta curriculum desberdinak, baina, bitartean, beharrezkoak dira eten gabe egin daitezkeen jarduera txiki eta zehatzak, emakumeen presentzia eta hauen balorapena ziurtatzen dutenak.
*Emakumeen ekarpenen inguruko ikerketa eta artikuluen artean, honako hauek interesatu zaizkit:
-Joana Mendiburuk Habe-Ikasbilerako egindako artikuluan, zientzia eta teknologia arloetan emakumeen presentzia eskasa eta beraien eta gizonen irabazien arteko desberdintasunak agerian jartzen dira. Zientzia arloan, oraindik gizonak dira nagusi eta, goi-kargu gehienak betetzen dituztenez, komunikabideetan gizonezkoak aipatzen dira askoz ere gehiago. Honen ondorioz, gizarteak uste du zientzia- eta teknologia-ikerketak gizonezkoen lana direla. Gainera, emakumeek oso gutxi hartzen dute parte zientzia-politikan.
* Aztiker ikerketa soziologikoen zentroak egindako ikerketa baten ondorioz, EITBko albistegietan emakumeak "ikusezinak" eta gizonezkoak "protagonistak" dira, albistegietan agertzen diren guztien %75 gizonezkoak baitira, eta emakumeak kasu guztien %16an besterik ez dira protagonista bakarrak.
*Datu eta estatistika asko daude gai honi dagokionez; hezkuntzaren esparruari buruzko hauek arreta eman didate:
*Nafarroako irakasleen artean, %70 baino gehiago emakumeak dira (azkeneko Eskola Kontseiluko datuen arabera), baina ikastetxeetako zuzendaritzan dauden emakumeen portzentajea izugarri txikiagotzen da.
* Emakume irakasleak gehiengo dira, baina irakaskuntzako etapen arabera, gizonezkoen kopurua nabarmen igotzen da goi etapetan; hezkuntza ez unibertsitarioan irakasleen %71,4 ziren emakumezkoak (23.080 emakume guztira), eta hezkuntza unibertsitarioan, aldiz, %38,5 besterik ez (2.155 emakume). Prestigio eta botere arazoa da honen ondorioz ikus dezakeguna: ikasketa maila igotzen den neurrian, hauen prestatuntzaren arduradunek prestigioa irabazten doaz eta, honen harira, baita gizonezko irakasleen presentzia ere.
*Egoera horrelakoa izanda, eskolaren erronka batzuk honako hauek dira:
1.Irakasle berrien prestakuntzan genero-ikuspegia lendu beharra.
2.Irakasleok erabiltzen dugun hizkuntza eta materialak genero-ikuspegiarekin aztertu eta aldatu beharrekoak landu.
3.Haur Hezkuntza prestigiodun etapa bihurtu, honetan hasten baita eskola estereotipoak mantentzen eta indartzen.
4.Hezkuntza komunitateko hezitzaile eta gurasoei formakuntza hezkidetzailea eskaini.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina