EMAKUMEEN EKARPENAK ETA PRESENTZIA. GAKOAK.
“Defenda ezazu zure pentsatzeko eskubidea,
Hipatia (Alexandria, Egipto, 370-415) emakumezko zientzialari,
filososfo, neoplatiko eta maisua izan zen, bere jakinduria eta ikasketekin matematikaren eta astronomiaren garapenean lagundu zuena
Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala
Aste honetako gaia gure betiko arazoa da:
“historian zehar, gure lana , gure protagonismoa, gure ekarpenak baztertuta geratu eta geratzen dira ” emakume izateagatik besterik gabe.
Non daude emakumeak historian zehar?
Gizonak dira gaur egun ezagutzen diren zientzialari gehienak. Baina ezezagunak diren arren, emakumeak betidanik aritu izan dira zientzia eta teknologia arloan lanean. Ezkutuan dago egin duten lana, eta horrek eragina du gaur egun zientziarekiko dagoen ikuspegian.
Ez da erraza ikustea emakumeen
aztarnak, Batez ere, emakumeen ekarpenak ikustezinak geratzen direlako denbora lerro horretan.
Modu batean edo bestean, emakumeen presentzia eta
protagonismoa beti egon da ezkutatuta.
Erlijioa dela eta , politika dela eta ekonomia dela
eta…"emakumeen presentzia desagertuta". Aitzakiak beti jartzen dira, baina kasu guztietan helburu
batekin emakumeen presentzia murriztea eta gutxiestea.
Bilatzen baira errudunak,agertzen dira patriarkatuaren
mekanismoak, hauek dira:
- Androzentrismoa: gizona gauza guztien neurria, erreferente izatea da
- Sexismoa: emakume izateagatik jasotzen diskriminazioa
Azken finan, patriakatuak emakumeak baztertzeko eta bere
presentzia gutxiesteko dituen mekanismoak dira, biak, bai sexismoa bai androzentrismoa.
Hauen ondorioz gizonek barneratzen duten eskubidea hau da:
Azken bolada honetan lortu dira aurrerapen batzuk feminismoa dela
eta , horri esker hasi gara ikusten historia beste modu batean, eta emakumeen
presentzia antzematen hasi da historian zehar, horretarako erabiltzen dira
hurrengo estrategiak:
- Historian zehar eta gaur egun emakumeek, gizartean egokitutako zereginetatik eta eremuetatik giza-garapenari eginiko ekarpenak ikusaraztea.
- Historian zehar eta gaur egun emakumeek gizarteak egokitutako zereginetatik eta eremuetatik giza-garapenari eginiko ekarpenak baloratzea eta gaur egungo gizartea eraikitzeko erreferente bihurtzea.
- Historian zehar eta gaur egun giza-garapenari emakumeek eginiko hainbat ekarpenen ezkutaketa lortzeko erabiltzen diren estrategiak identifikatzea eta desaktibatzeko moduak sortzea.
Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena egin.
Ikus dezakegunez, emakumeak egon bazeuden eta badaude zientzia
eta teknikako arlo guztietan.
Orain aztertzekoa litzateke:
“nola egon diren”, “zeri egin dioten uko hor
egoteko edo egoteagatik”, “zer-nolako zientzia egin zuten”, “zer-nolako aukera
izan duten” (garaia, jatorri soziala, familia, heziketa), eta abar, baina
horrek guztiak beste lan batzuk izango lirakete.
Emakumeen presentzia
aztertzen badugu , gai honekin lotuta hurrengo ekitaldi prestatu zen Gasteizen, 2015eko azaroaren 6an, hauxe da:
"Honetan, Parte-hartzaileek Wikipedean
Gasteizko emakumeei buruz txertatzen duten informazioa fidagarria dela
bermatzeko, Udalak 2001ean argitaratu zuen Emakumeak Vitoria-Gasteizen mendeetan zehar
liburutik ateratako informazioa emango die.
Euskaraz
zein gaztelaniaz idatziko da informazioa, Wikipediako orriak bi hizkuntzetan
sortzeko. Udalak proposatutakoez gain, herritarrek ere proposatu dituzte beste
emakume talde batzuk.
Editatoiaren
aurretik antolatu dira, batetik, eduki proposamen zehatzak lantzeko eta
interesatuek edukiak Wikipedian nola sartu ikas dezaten lantegia eta, bestetik,
Internet eta Wikipedia, berdintasunean? hitzaldia, azaroaren 6an, 19:00etan
Montehermoson, Mentxu Ramilo, José Aranberri, Virginia Díez
(Wikimedia-Espainia) eta Cristina Sarasuak (Wikimedia-Deutschland, bideokonferentziaz)
hizlariekin."
Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak
Gai honekin lotutako datuak eta ondororiak, hasieran batean
ematen dira oso positiboak direlak, batez ere emakumeen presentzia eta
garrantzia handitu direlako, baina beti bezala,
errealitatean gertatzen dena ziurtatu behar dugu eta errealitate honetan gaur egun emakumeen presentzian eremu batzuetan ez dago bermatuta esatebaerako:
ikerketan, lanbide heziketan, politikan, goi mailako lanpostuetan……
Nahiz eta aurrerapenak izan, asko geratzen da egiteagatik.
Zein dira zure ustez hau guztia
ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?
Hauek izan daitezke:
Hauek izan daitezke:
- Argi dago jarraitu behar dugula curriculuma aztertzen, emakumeen presentzia eta ekarpenak bermatzeko.
- Emakumeen ekarpenak baloratzea, eremu guztietan.
- Emakumeen presentzia eremu guztietan bermatzea.
Mila esker, Blanca #EditatónVG aipatzeko! Guk hasi baino lehen, gasteizko emakumeak WikipediaES 21 ziren eta 137 gizon. Editatoi eginez gero +31 emakume sartu dugu. 5 editatoi eginez gero lortuko dugu paritatea ;-)
ErantzunEzabatuEuskarazko wikipedia lan gutxiago egin dugu. Ea animatzen zaizuen!!
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Topaketak/Gasteizko_emakumeen_ikusgaitasunaren_aldeko_editatoia#Artikuluak