ERREPRESANTAZIOA
ETA DENBORAREN ERABILERA
"Ikusten ez den guztia ez da existitzen"
Hemen ikusten dira “zein bide
erabili eta erabiltzen dira” emakumeak Historian zehar egindako ekarpenak ikusezinak
bihurtzeko eta haien esku hartzen eremuak mugatzeko.
Horretarako aztertzen dira
emakumeen presentzia hurrengo eremuetan:
- Errepresentazioaren garrantzia espacio fisikoetan
- Errepresentazioaren garrantzia espacio birtualetan
- Errpresentazioaren garrantzia ikus-entzunezko eta espacio literarioetan
- Denboraren erabileraren kudeaketa berdinkidea
Beti bezala emakumeen
presentzia, errepresentazioa oso pobrea da, hemen oso ondo
islatzen da patriarkatu-sistema eta bere boterea, beti bezala "gizonak
unibertsoaren muina".
Hori dela eta garrantzitsua
da emakumeen protagonismoa berreskuratzea eta horretarako bere errepresentazioa gehitzea espazio guztietan.
Horrez gain, denboraren erabileraren
kudeaketa modu sistematiko batean aztertu behar da, emakumeen presentzia
kontuan izateko, ez dugu ahaztu behar “aipatzen ez dena, ez da existitzen”
Gure gizartea gertatzen
dena, ikastetxeetan ere islatzen da, eta
modu berean, espazio eta denboraren kudeaketan emakumeen presentzia kontuan izan behar da, eskola hezkidetzailea
izan dadin eta genero ikuspuntua ahaztu
gabe modu sistematiko batean eskolan daude eremuak aztertzeko.
Aipaturiko gaien
inguruikerketa edo proposamen baten aipamen egin
Oso garrantzitsua da ondo
definitzea berdintasunezko espazioak batez ere ikastetxeetan bakoitzaren protagonismoa errespetatzeko eta
sexismoa bastertzeko.
Aldi berean gure gizartean,
jendartearen ekarpenak baloratzeko eta espazio publikoetan jendartearen
presentzia kontuan izateko kaleen, plazen, parkeen, eta eraikin esanguratsuen
izenak erabiltzen dira.
Gure hirian aztertzen badugu
emakumeen errepresentazioa:
Alde batetik, emakume-izena
hartzen duten kaleak oso gutxi daude eta are gutxiago eraikuntzak. Modu batean edo
bestean emakumeen presentzia, emakumeen sinboloak areagotu behar dira, mundu
hezkidetzailea izateko.
Horrez gain, espazio fisikoen
beste alderdi bat segurtasunaren pertzeptzioa da.
Denok, eta hiri guztietan, emakumeentzako
segurtasun eskasa duten gune ilunak ezagutzen ditugu. Denon eskuetan dago
identifikatzea, aztertzea eta hobekuntza proposamenak ematea edo are gehiago martxan
jartzea
Dena den, emakumeak bistaratzeko saiakerak egiten dira
Esaterako:
Esaterako:
Espazio
birtualetan emakumeen presentzia nabaria da, baina aztertu behar dira genero
ikuspegitik, ahaztu gabe sarean ere patriarkatua presente dagoela.
Osa
garrantzitsuak dira sarean biderkatzen ari diren emakumeen eta gizonen
errepresentazio ez estereotipatuak bistaratzeko hautuak, interakzioa eta
partaidetza zuzena bilatzen eta sustatzen dutenak.
Hona hemen adibidea:
Argi dago emakumeen presentzia interneten aurrera doala:
Emakumeen errepresentazioari
buruzko datuak penagarriak dira batez ere espazio fisikoetan.
Gaur egun emakumeen onarpena eta balorazioa ez da nabaritzen espazio publikoetan.
Ikus dezagun hurrengo berria:
"Ana Diez de Ure Iruñeko historialaria da, eta hango
historian emakumeek izan duten presentzia ikertu du. Horrekin batera, emakumeek
kale izendegian duten lekua ere aztertu du. Lan horren ondorio da 1998an
argitaratutako Ellas, las mujeres en la historia de Pamplona liburua,
Sonia Pinillosekin, Silvia Fernandezekin eta Paco Rodarekin elkarlanean ondua.
1996ko datuekin egin zuten ikerketa, eta «harriturik» gelditu ziren emaitzekin.
«Pertsonen izenak zituzten kaleen artean, soilik %6,9 ziren izen femeninoak».
%6,9 horretatik hamabost birjinak ziren, hamahiru santuak, bi komentuak, bi
erreginak, bi alargundu ostean dirua kausa sozialetarako utzi zutenak, bat
nobeletako pertsonaia, eta soilik bat bere lanagatik aintzat hartua"
Internet munduan, ez da gertatzen aurrekoan bezala, emakumeen parte-hartzea areagotu delako, eta horrelako
berriak topa ditzakegu
“Emakumearen Institutuak finantzatutako eta Madrilgo Complutense
Unibertsitateko Berdintasuneko Behatokiak 2012ko maiatzean aurkeztutako “La brecha
digital de género en España: Análisis multinivel (España, Europa, Comunidades
Autónomas) lanean, azken urteetan emakume eta gizonen arteko
eten – digitala %26tik %7,2ra jaitsi dela"
Zein dira zure ustez hau
guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak
Gure ikastetxeetan zein
erronka izango ditugu?
Argi eta garbi dago zein diren? ikastetxeetako erronkak:
ikastetxeko espazioak eta denbora banatzea eta kudeatzea.
ikastetxeko espazioak eta denbora banatzea eta kudeatzea.
Nola erabili? Nola
banatu?......
Zer
gertatzen da hezkuntza komunitatekideen artean? Banatzen da espazioa? Edo
konpartitzen da?
Eskolan lan egiteko ildoak:
● Ikasgelan nola kokatzen dira neskak,
mutilak? .
● Zein dira neskentzat/emakumeentzat
“gune debekatuak”?
● Zer gertatzen da patioetan? Nolako
diseinua dute eta ze erabilera sustatzen dituzte? Nork okupatzen ditu eta nola
erdiko espazioak? Eta bazterrekoak? Zein dira jolasak?
● Eta pasabideetan? Aldageletan? Jantokian?
Komunetan?
● Denboraren erabilera diagnostikatzeko galdetegia bat.
●Interneten dauden baliabideak aztertzea eta modu onean erabiltzea.
Ikus-entzunezko eta espazio literarioak kontuan hartuta:
● Ikasleei kontsumitzen dituzten
entretenimendu bisual desberdinetan sexu-genero estereotipoak zalantzan jarri
eta deseraikitzeko ikus-entzunezko alfabetizazioa eta literarioa eskaintzea.
● Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten
dituzten ikus-entzunezko ekoizpenak eta literarioak bistaratzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina