2015/12/06

Gure esku dago paradigma aldaketa posible egitea


Emakumeen protagonismoaz ibili gara aste honetan.
Hona hamen ikasgai izan dogunaren laburpena irakurgaiaren zatiez baliaturik.
Besteak beste ikasi dogu modu asko dagozala emakumeen presentzia gutxiesteko: gizarteak inposatzen deuskuzan rol hierarkikoen banaketa, hizkuntza sexista, androzentrismoa … baina baita gizonen aldetik emakumeena denaz jabetzea ere.


Zergatik da garrantzitsua kontuan izatea emakumeen presentzia eta protagonismoa?

Oso lotuta dagoelako identitatearen garapenarekin eta, ondorioz, boterearen garapenarekin edo jabekuntza-prozesuagaz. 
BegoƱa Salasentzat protagonismoa identitatearen garapenarekin erabateko lotura dau: “Protagonista izatea nork bere bizitzaren jabe izatea, jatorriz dituen ahalmenak ezagutuz eta bere buruarekin eta bere inguruarekin gustura izateko garatzen dituen gaitasunak ahalbideratuz, bere aukerak eta ingurukoenak hobetuz. Horrek behartzen du nork bere garapenean eta ikaskuntzan parte aktiboa izatera, gorputza, emozioak, adimena, harremanak, identitatea erregulatzeko aukera emanez norberari.”

Eta boterea, autoritatea?
· Boterea: zerbaiterako ahala, indarra edo eskua; agintaritza, herri bateko gobernua; eratutako edozein autoritate.
· Autoritatea: agintzeko eta obeditua izateko eskubide eta boterea; norbaiti gai batean aitortzen zaion sinesgarritasuna.”

Hau dala eta, egoera ahuletan dauden kolektiboen garapen-beharra adierazteko Ahalduntzea, boterea garatzea erabiltzen da.
Honexek dira patriarkatuaren mekanismoak emakumeak eta beren ekarpenak ikusezin bihurtzeko:



Emakumeen presentzia berreskuratzen edota bermatzearen alde hainbat emakumek egin dabe lan estrategia desberdinak erabiliz:

Emakumeen historia eta bizitza presente egiteko hainbat gauza ikertu eta berregin behar dira: gorputza eta amatasuna, heziketa, emakumeen lanak orokorrean, politika eta eremu publikoan emakumeen papera botere-alderdi guztietan, sorkuntzan, arte, zientzia eta abarretan, historian zehar hauetan guztietan protagonismoa eta jabetza lapurtu egin zaie eta. Historiaren berridazketa lan horretan desegin egin behar dira hasieran aipatu doguzan patriarkatuaren mekanismoak: androzentrismoa, sexismoa eta apropiazioa edo lapurreta.

Paradigma aldaketa.
Historian zehar ikusi dezakegu tradizionalki maskulinoak izan diren eremuetan emakumeen presentziak paradigma-aldaketa ekarri duela jakintzak dituen adar ezberdinetan:
1. Errealitatea, bizitza (eremu publikoan zein pribatuan) interpretatzeko zientzia-arrazionaltasunaren eta objektibotasunaren mugak identifikatzea eta bestelako parametro subjektiboei emozionalei, intuitiboei … ere dagokion baliagarritasuna onartu.
2. Emakumea zein bestelako identitateak, ikerketetan objektu eta subjektu moduan egoteko beharra. Adibidez, ikertzaile moduan, ikuspegietan zein edukietan ekarpenak eginez; eta aztergai bezala, emakumeenak zein bestelako identitateak diren egoerak ikertuz eta emakumeak emaitzetan islatuz.
3. Naturarekin eta orokorrean munduarekin gizakiok dugun harremana menderatzearena ez izatea, baizik eta berarekin orekan egon behar den partea garela ulertzea, bizitzaren parte bat, azken finean emakumeak gizartean dituzten zereginak, kokapenak, beharrak, desioak … kontuan izatea.


Ikusten danez, patriarkatuak markatu deusku zer eta zelakoak izan behar ginen?, garan? baina gure esku dago paradigma aldaketa posible egitea. Idazle eta aurrerapauso garrantzitsuak emon dabezan emakumeen barri izan dogu oraingoan be (eta batez be, esango neuke) beraz, oso gustora ibili naiz gai honegaz eta uste dot egunean jartzeko oso aukera ona izan dogula.

   Aipaturiko gaien inguruko proposamen bat egitearren gure inguruko gazte zientzialari baten adibidea jarriko dot, Jarraituko doguz neska honen pausoak ikerkuntza eta berrikuntza mailan zientzia munduan emakumeak ikusgai jartzen jarraitzeko asmoaz.

Aitziber Eizaguirre, Tumaker enpresako diseinatzaile industriala. Emakume, gazte, zientzialaria eta ekintzailea, Oiartzungoa. Oso gaztea bezain ekintzailea.

   Aste honetako jardueraren inguruan  betiko moduan datu pila batu dogu, emakume zientzialari, idazle, filosofo, … e.a. Bertan adierazitako gakoen artean honegaz gelditzen naiz;
Curriculum eta material didaktikoa
"Emakumeak menpe mantentzeko modu nagusietariko bat beraien borroka eta lorpenen historia beraiek ez ezagutzea izan da”
Gerda Lerner

   Hortaz, hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronken artean, batez ere, ezkutatze horregaz amaitzeko garai bateko zein gaur eguneko emakumeen irudia eta aportazioa jasotzea eta ikusgai jartzea litzake batik bat. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina