Hizkuntzak ez dira sexistak; sexistak hizkuntzen erabilerak dira
https://www.youtube.com/watch?v=bZwp3jsAJB4
Hizkuntza
komunikatzeko tresna nagusia da. Hizkuntzaren bitartez balioak
transmititu eta errealitatea izendatzen eta interpretatzen ikasten
dugu, beraz hizkuntzak identitate indibiduala nahiz kolektiboaren
eraikitze prozesuan eragiten du. Hizkuntzaren bitartez ere,
estereotipo sexistak erreproduzitu daitezke edo hauek gainditu, eta
gure jokaera moldatu dezake.
Hitzak boterea dute,
jendarte gidatuko duten balioak aukeratzeko boterea; baina, are
gehiago, errealitate zehatz bat eraikitzeko boterea da. Sistema
patriarkalak hizkuntza erabili du emakumeak kanpoan uzteko. Beraz,
nahitaezkoa da hizkuntzari eta diskurtsoari begirada feminista bat
ematea.
Zabalduen dagoen
iritzien arabera hizkuntza ez da sexista, erabilera baizik. Erabilera
sexista izango da genero estereotipoak eta misoginia transmititzen
dituenean, hauek sexismo eta androzentrismoan dute jatorria . Kultura
eta errealitatea sexista denez, hau daldatuz gero, hizkuntza-sistema
ere aldatuko da ez-sexista izateko.
Euskarak
genero gramatikalik ez duenez, askoren ustez ez da sexista ez
hizkuntza, ezta bere erabilera ere, baina euskarak badu genero
bereizketa.
Erabilera
ez-sexistarako arau orokorrak hiru izan litezke:
-
Genero kutsadura saihestea.
-
Maskulinoa orokortzaile gisa ez erabiltzea.
-
Euskarak duen araudi ez baztertzaileari jarraitzea. Honen adibideak hika tratamendua eta pluralen eraketa izan daitezke.
Androzentrismoa
hizkuntzaren erabilera sexistaren manifestazio guztien kausa:
-
Gizona generiko gisa agertzea
-
“Giz” erroa generikoki erabiltzea
-
Maskulino orokortzailea izatea
-
Balio generikoa duen hitz bat gizonekin identifikatzea
-
Forma berdina dituzten hitz bikoteak baina generoaren arabera esanahi ezberdina dutenak
-
Parekiderik gabeko terminoak
-
“Jauzi semantikoa”
-
Emakumeen aipamen asimetrikoa
-
Sexuen araberako ezaugarri eta balorazio ezberdinak
-
Irainak
-
Txisteak, umoreak, izengoitiak, bromak, piropoak
-
Pertsonen izenak
Gaztelaniak sexuari
loturiko genero gramatikala du, bertan maskulinoak plurala egiten du
eta neutro bezala kontsideraturik dago (“genérico
omnicomprensivo”-tzat hartuta). Hori dela eta gaztelaniak duen zama
sexista euskararena baino askoz handiagoa da. Honela, emakumeak
txikitatik ahalegin handia egitera behartuta egongo dira horrek
sortzen dituen kontraesan eta txarto ulertzeak ebazteko.
Hizkuntza
ikonografikoan irudiek transmititzen dizkiguten mezuetan sexismoa
eta androzentrismoa erreproduzitu edo deseraiki ahal da; beraz,
arretaz jardun beharko dugu materialak ekoiztu eta aukeratzerakoan.
Ikerketek diote estereotipo sexistak indartzen dirrela eta gizonen
nagusitasuna errepikatzen dela behin eta berriro. Egoera
baztertzaileak zuzentzeko eta gainditzeko espresuki egindako ipuin
sorta berriak, arlo guztietan emakumeek egindako ekarpenei buruzko
liburuak, blog, webak … aukeratu behar ditugu gure eguneroko
lanean.
Hizkuntza gestuala
gorputz hizkuntzaren barnean dago eta ekarpena egin ahal dute
sexismoa indartu edo gainditzeko
Hizkuntzaren
erabileran jendarte patriarkalaren androzentrismoa islatzen da,
emakumeak ikustezinak bihurtuz edo beraiei esleituriko rol
estereotipatuaz soilik agertuz.
Neska eta mutilen
autokontzeptu positibo bat eraikitzeko zein garrantzitsua da
identifikazio ereduak izatea eta horregatik du hizkuntzak hain eragin
handia, Horregatik, hezitzaileok, hitz egiteko era zehatzago erabili
behar dugu errealitate osoa islatzeko.
Hizkuntzan pertsonen
aniztasun osoa barne egon behar da, inor kanpoan geratu gabe
(emakumeak, gizonak, trans, intersexualak, queer…). Baita, guztion
historia, interes, kezkak, nahiak, jarduerak eta ekarpenak
diskurtsoaren objektu bihurtu behar ditugu.
Hizkuntzari
erabilera ez sexistaren alde pausuak eman dira, baina oraindik ere
bide luzea geratzen zaigu. Prozesua ez da bat batekoa, gako nagusia
mentalitatearen aldaketan dago. Hezkuntzan honen alde eginiko
ahalegin eta aurrerapauso guztiak onuragarriak izango dira.
Bukatzeko, hizkuntza
hezkidetzailea erabiliz guztion ongizatea hobetzen da, bai
igorlearena eta bai jasotzailearena. Ibilbideak merezi du!
Ikastetxean/jendartean
lantzeko erronkak:
-
Irakasleak hizkuntza ez sexista erabiltzen trebatu
-
Patriarkatuak hizkuntzari erabilera sexismoa bermatzeko erabiltzen dituen estrategiaz jabetu, androzentrismoa agerian ipiniz. Hau gelan landu
-
Irudiei arreta berezia jarri, ez dezaten sexismoa eta genero estereotipoak transmititu
-
Neska eta mutilekin erabiltzen dugun doinu eta gorputz-jarrerak zaindu, berdintasuna bermatuz
-
Hizkuntza hezkidetzailea ikastetxeko esparru guztietan erabilera bermatu (ahozkoa, idatzitakoa eta ikonografikoa edozein euskarritan), baita kanpoko erakundeekiko harremanetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina