2015/10/24
HEZKIDETZA OINARRIA
Hezkidetza
sexu-genero sistemak inposatzen dizkigun, rolak, estereotipoak,
ezaugarriak... gaindituz heztea da. Ikasleen garapena modu
integralean emango da ikasle bakoitzaren beharrak kontuan hartuz,
bere bizitzaren proiektuen jabe izan dadin eta ikasle bakoitzak bere
identitatea modu askean eraiki dezan. Hezkidetza eskola mixtoa baino
kontzeptu sakonagoa da;azken finean, balore feministetan heztea da;
askatasunean, elkartasunean,aniztasunean,berezitasunean,elkarren
arteko zaintzan....
Hezkidetza
ikasleen konpetentzien garapenerako ezinbestekoa dela deritzot beraz,
hezkuntzaren oinarritzat ulertzen dut. Nahiz eta hezkuntza arloan
hezkidetzaren garrantziaren kontzientzia egon, oraindik ere ez dugu
lortu eskola guztiz hezkidetzailea bihurtzea eta horregatik ere
ugariak dira hezkidetza lantzearen beharraren arrazoiak, dena den
honakoak azpimarratuko nituzke:
- Gure gizartea oraindik ere sexu-genero sistematik eratorritako binomietan antolatuta dagoelako.
- Emakumeak zapalkuntza egoeran egoten jarraitzen dugulako eta inbizilizitatuta jarraitzen dugulako.
- Jarrera sexistak eta homofoboak oso zabalduta dirautelako.
- Genero estereotipoak ikasleen identitatearen garapenerako muga direlako.
- Harreman ereduak heteropatriarkatuaren eskemen arabera egituratuta daudelako.
Heziberri
2020ko proiektutik hezkidetza islatzen duen honako esaldi hau
azpimarratu nahiko nuke, esaldia oinarrizko hezkuntzaren xedeetako
bat da:
“ b)
Pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa,
kognitiboa,komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa
nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala.”
Oinarrizko
xede hori burutu ahal izateko erronka ugari ditugu aurretik. Esan
beharra dago curriculum ezkutuak honetan duen garrantzia, eskolan
transmititzen diren aspektu ugari curriculumean jasota ez daudenak
baitira eta hezkidetzari lotutako aspektuak curriculum ezkutuaren
baitan daude txertatuta, izan ere, generoarekin lotutako estereotipo
eta rolak eskolako ohituren bidez transmititzen dira.
Hezkidetzaren
lanketa eskoletan egiteko ondorengo gakoak aipatuko nituzke:
- Hezkidetza hezkuntza komunitate guztiaren eginbeharra da.
- Espazioen erabileraren gaineko etengabeko analisia egin behar da.
- Eskolan erabiltzen den iruditegiaren berrikuspena (testu liburuak barne)
- Hezkuntza komunitateko partaideen birziklapena, bestelako harremanak, jarrerak, ohiturak... eraikitzeko.
- Eskolako ikuskizunen analisia
- Hizkuntza sexistaren desagerketa
- …
Eta
bagoaz urrats moreak gutxinaka-gutxinaka ematen, aliantzak egiten,
hezkidetzaren gaia eskoletan geroz eta presenteago egoten....
HEZKIDETZA EZINBESTEKO ERRONKA
HEZKIDETZA EZINBESTEKO ERRONKA
Hezkidetza zer da?
Pertsona guztiak berdintasunean heztea , askatasunean. Pertsona oro, bera denarekin, bere sentimenduak, ezaugarriak, ilusioak, gabeziak, gustoak, onartua izatea.
Gure ikastetxeetako patioetan berdidasunea eta kolaborazioa nagusi izateko.
Hezkidetza zer da?
Pertsona guztiak berdintasunean heztea , askatasunean. Pertsona oro, bera denarekin, bere sentimenduak, ezaugarriak, ilusioak, gabeziak, gustoak, onartua izatea.
Emakume eta
gizon izatearen gizarteak emandako estereotipoetatik kanpo heztea.
ere ustez, funtsean hau da dugun erronka. Erronka handia kontuan harturik, guk zer hezkuntza jaso dugun eta zer zaila den oso barneratuta ditugun jarrerak aldarzea. Nahiz eta ideologikoki oso garbi izan bidea zein den, konturatu eta nahi gabe askotan ateratzen zaizkigun barrutik jarrera sexistak ( neri bai behiztzat).
Marian Morenok esaten duen bezala, desikasi behar ditugu edo desegin , ditugun motxila sexistak . Eto horretarako, ezinbestekoa dugu formatzea, informatzea , konpartitzea eta nola ez umorea.
ZERGATIK LANDU BEHAR DA HEZKIDETZA
Elizondon, Nafarroa oinez-en gertatutakoa berriro gerta ez dadin.
Emakumeak, emakume izateagatik gizartean inungo galerarik izan ez dezan.
gizonak, gizon izateagatik esterotipo batean sartu behar ez izateko.
Gure ikastetxeetako patioetan berdidasunea eta kolaborazioa nagusi izateko.
Gure ikasleengan generoa dela eta inongo aurreiritzia izan ez dezagun irakasleak.
Mundu justuago batean bizitzeko.
ZAILTASUNAK
Gaur egungo gizartean, ezkutu eta ageriko milaka mezu sexista jasotzen ditugu guk eta gure ikasleek ere . Esnatzen garenetik ohera joaten garen arte, etengabea da bonbardeoa. Publizitatea, prentsa, hizkuntza, irudiak...Marian Morenok asko hitz egiten du honetaz eta bere modu umoretsu eta aldi berean gordinean oso ongi azaltzen du bere hitzaldietan , dena biltzen eta ikuitzen duen ohial sexita hau.
Gure lana beraz, egunerokoa eta uneerokoa izan behar du . Marianek esten duen bezala, klasea eta programazioa ematen siatzen naiz orduko ,azaltzen da pasatzen uzten ezin dudan zerbait eta klasea eten egin behar dut.
Beraz, Animo eta besarkada bat!
ZAILTASUNAK
Gaur egungo gizartean, ezkutu eta ageriko milaka mezu sexista jasotzen ditugu guk eta gure ikasleek ere . Esnatzen garenetik ohera joaten garen arte, etengabea da bonbardeoa. Publizitatea, prentsa, hizkuntza, irudiak...Marian Morenok asko hitz egiten du honetaz eta bere modu umoretsu eta aldi berean gordinean oso ongi azaltzen du bere hitzaldietan , dena biltzen eta ikuitzen duen ohial sexita hau.
Gure lana beraz, egunerokoa eta uneerokoa izan behar du . Marianek esten duen bezala, klasea eta programazioa ematen siatzen naiz orduko ,azaltzen da pasatzen uzten ezin dudan zerbait eta klasea eten egin behar dut.
Beraz, Animo eta besarkada bat!
HEZKIDETZA, zer da?
Hezkidetza, zer da?
Aniztasunaren
trataera dela esango nuke, edo txanpon bereko beste aurpegia.
Hezkidetza hezkuntza da,
eta ikaskuntza, eta eredua, eta bizitzeko modu bat. Muinean, azaleko ezaugarriei begiratu gabe garatzen
den mundua ulertzeko modua sustatzen duena. Ez bakarrik sexua edo generoa
baizik eta itxurarekin zer ikusia duen edozein alderdi baztertuz edo gaindituz
aritzen dena.
Ulertzen dut
berdintasunean heztea harremanetan aritzeko forma bat dela, desberdintasunetik
abiatuz edo diferentzia baloratuz bakoitzari behar duen espazioa eta aukerak
eskaintzea, menpekotasun arrastorik gabeko harremanak garatuz.
Hezkidetza hezitzeko modua
den heinean, parekidetasuna edo partekatutako espazioa baino haratago doan
pentsaera dela uste dut, kontzeptu bera interpretatzeko modua barne. Horregatik
gure ikastetxeetan helduok gure hausnarketa propioa, indibiduala, bakarkakoa
egiten dugun bitartean, gogoeta
kolektiboa ere bultzatu beharreko ideia aldarrikatzen dut, ez bagara ikasle,
beste langile edo senideen eredu bilakatzen, ez garelako urrutira joango, oso
gutxi aurreratuko dugulako metodologia “ez sexista” edo “hezkidetzarako
curriculuma” abian jartze arren.
Hezkidetza
nola planteatu baino heziketa bera nola pentsatu argitu beharko genuela uste
dut, eskola errealitatera nola batzen diren testuinguruko heterogeneotasunak
aztertu beharrekoan gaudela, eskola praktikak berak (eskolatze kontzeptutik
hasita) ze ohituretan murgiltzea dakarren ikertuz. Ahaztu gabe, noski,
hezkuntza ez dela ikastetxeetan bakarrik garatzen alde batetik, eta “kultura
pedagogikoak” indar handia hartzen ari dela gizarte mailan bestetik.
Ez
da “lekua” egitea ikastetxean hezkidetzari, ez denez bezala txokoa eskaintzea
kultur-arteko harremanari edo hesi arkitektonikoak suntsitzen hastea gurpildun
aulkia behar duen ikaslea gelara sar dadin. Hauek ezinbesteko baldintzak izango
lirateke, baina eraikina gauzatzeko lehen harria besterik ez direla uste dut,
luma bat airean ez badu konpromisu zehatz bat atzetik, nolabait ikastetxe
eskema zurruna desegin eta denon, inongo
adjektiborik gabe, guztion etxea
izan daitekeen kabia sortzeko konpromisoarekin.
Gizartean
konpondu beharreko “arazo” edo “erronka” nagusien aurre egiteko beharra
eskoletara esleitzen da oso erraz, ikastetxeetan estu eta larri ibiltzen
garelarik baliabide gisa erronkarekin batera esleitzen diguten oihal zati apur
horiekin trajea nola josi ez dakigula. Eta agian ez dugula traje bat josi behar
planteatu gabe, zergatik ez mantala edo turbantea?. Ez al da dena, azken finean,
pentsamendu kritikoa garatzeko beharra, gure bizitzaz eta inguratzen gaituen naturaz
zein gizartez kontziente izaten ikasteko beharra?
Iruditzen
zait sakonago begiratzen ez dugun bitartean, hau da, HEZIKETA zer den eta
HEZIKETAZ zer ulertzen dugun aztertu arte, han eta hemen petatxuak jartzea
besterik ez dugula egiten gure ikastetxeetan.
Eta, bukatzeko,
formazioari leku garrantzitsua eskaini beharko geniokeela ere uste dut. Irakurri
honetaz aspalditik ikertzen ari direnak argitaratutako dokumentuak, historia berrikusiz,
errealitateaz jabetzeko antenak erne izanez. Ikasi, formatu, “betaurreko moreak”
egoki erabiltzen trebatu ahalik eta etekin handiena ateratzeko inguruak eskaintzen
digun edozein baliabideri.
Gure artean informazioa
jaso, aztertu, eredu egokiak bilatu, martxan jarri, proposamen berritzaileak
idatzi hezkuntza proiektuan, … dena dagoela ondo eta dena dela baliagarria defendatzen
dut, baina oso pobre gelditzen dela guztia ez badugu ekintzetarako pausuak
ematen ere garbi dut. Hitzak, gogoetak, plangintzak, ebaluazio irizpideak,
denak egon daitezke ondo eta denak baliagarriak izan, baina benetan lagunduko duena hezkidetzan ere, aniztasunaren
barruan sartzen den beste edozein arlotan bezala, ekintzetarako prest egotea
eta gure bizitzako alderdi guztietan nolabaiteko “militanteak” izatea dela
iruditzen zait.
Ahal den guztietan,
gainera, umorez, gure buruaz farre sanoa eginez, bizitza gozatuz, alaitasunean
murgilduz. Ironia ere altxor baliotsua bilaka daitekeela ikusi dut behin baino
gehiagotan…
Hausnarketa
Zer da HEZKIDETZA?
Aste honetan irakurri
ditudan definizio guztiekin bat egiten dut eta zaila egiten zait
beste bat asmatzea .Dena den definitu beharko banu nire
egunerokotasunatik hasiko nintzateke .
Nire ikasleak aurrean
ditudanean umeak ikusten ditut eta bakoitzak bere bereziasunekin eta
baita bere motxila propioarekin ere.Nire Erronka tutore bezala
bakoitzaren beharrei erantzutea eta umearen garapen osoa
ahalbideratzea da.
Pertsona autonoamoak
kritikoak empatikoak...Zoriontsuak lortzeko. Ametsa?Agian baina
egunero ilusio horrekin jeiketzen naiz eskolara joateko eta hain
errotuak ditugun estereotipo ohitura hizkuntza eta sinesmen
horietatik at aritzeko ahaleginak egiten ditut.
Baina aste honetan batez
ere ez nuke ahaztu nahi gure aurretik Hezkidetzan aritu diren
emakumeak eta horretarako bilgune feministak argitaraturiko gida
beraiei eskeinetako esaldia oso aproposa iruditu zait:
Ametsak
borrokabide bihurtu dituzten atzoko gaurko eta biharko euskal emakume
guztiei:Zuek ereindako hazia kimu bihurtzen ari delako.
Arrazaoiak
hezkidetzan aritzeko? Uf pila bat...
- Aste hontan bertan Elizondoko berriarekin gosaldu behar izan dugulako...
- Gabonak gertu ditugulako eta jostailu katalogo eta iragarki gehienak penagarriak direlako...
- Ikasmaterialan oraindik lan handia dugulako: hizkuntzan ,irudietan edukinetan …
- Ohiturak eta tradizioak gaur egun oraindik sexismoa ahalbideratzen dutelako...
- Gu gure gizarteraren seme alabak(alaba-semeak?) garelako eta oso zaila zaigu nahiz eta konszienteak izan jaso dugun ereduetatik at aritzea.
Hezkidetzako
eta genero-indarkeriaren prebentzioko proiektua egiteko
orientabideetan hauxe aurkitu dut:
Hezkuntza-sistemari
planteatutako erronkak:
- A) Erronka: Hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon aztertzea, eta genero-ikuspegia sartzea ikastetxeetako kultura, politika eta praktiketan, planteamendu integral batez:
- Material didaktiko ez-sexistak berrikustea eta aztertzea.
- Sailak, arloak, eremuak: materialak berrikustea/aukeratzea, proposamenak egitea.
- Arloen programazioetan genero-ikuspegia sartzea.Nire ustez oso egoki jasota dator baina aurrea eramateko ezin bestekoak ikusten ditut baliabideak jartzea,giza eta ekonomikoak.Hezkidetza proiektua aurrera eramateko oso baliabide eskax ditugu H.H eta L.H. Ko lehenengo zilkloetan teknologia aldetik penagarriak dira ditugun baliabideak (baldin eta baditugu!).
Bestalde
eskola bezala hezkidetza proiektuan sartzeak behartu gaitu gaiataz
hitz egitera eta ez da gutxi... Formakuntzan ere ari gara eta
Jolastokiko diagnostikoa ere egin dugu beraz baikor eta jarraitzeko
arrazaoiak baditugu!
PERUK EZ DU GUSTOKO FUTBOLA
PERUK EZ DU GUSTOKO FUTBOLA…
Gure etxean
ez dago baloirik, panderoa, ipuinak eta mozorroak bai. Pasa den egunean nire
semeak ikastolan egindako bere lehenengo txostena ekarri zuen. Aurten uztarketa
egin dute, eta lehenengo unitate didaktikoak elkar ezagutzea zuen helburu. Zur
eta lur gelditu ginen Peruk idatzi zuena irakurri genuenean “gustokoa dut nire
lagunekin futbolean aritzea”. Mutikoa ez da inoiz futbolean ibiltzen, behin
baloi bat hartu zuen eta kristalezko bola zela irudikatu zuen. Peruk, bere sei
urtekin, dagoeneko ikasi du onartua izateko rol bat bete behar duela, bere
izaerakin ezer gutxi ikustekorik duena. Horrela laburtuko nituzke hezkidetza
lantzeko bost arrazoi garrantzitsu, sei urteko mutiko batek ez duelako
askatasunik bere izaera adierazteko eta estereotipoen zama paraitzen dituelago.
“Zentzu horretan,
ikastetxeak sexu- aniztasunarekiko errespetua eta jokaera homofobo, lesbofobo
eta transbofobo aurkako konpromisoa espresuki ikusarazi eta sustatuko duten
mezuak eta neurriak bultzatuko dituzte”. Hauxe dio Hezkuntza Sailburuordean Haur eta Lehen
eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan 2014-2015 ikasturtea antolatzeko
moduari buruzko ebazpenak. Hau denek argi dugu eta maiatzak 17an
sentsibilizazio jarduerak egiten ditugu; baina, heziketa afektibo-sexuala
heterosexuala soilik eskeintzen diegu ikasleei. Curriculum ezkutuaren mamua lasai
arraio dabil gure ikastetxeetako korridoreen zehar. Marian Morenok askotan
aipatzen duen motxila pisutsua, ireki, miatu eta hustu beharko genuke.
Autokritika, ezberdintasunen aberasgarritasuna ikasi,
sinismen faltsuak deuseztatu, laburbilduz hezkidetza bide bakarra da. Ekainaren
23an Izarok, nire semearen laguna, Alpargata Dantza dantzatu zuen plazan, gure
herriko historian lehenego emakumea izan zen dantza hau dantzatzen. Gu ez ginen
horretaz jabetu emanaldia bukatu arte eta zenbait komentario entzun arte. Zazpi
minututan tradizio zaharra aldatu zen
eta berri bat sortu zen.
“Kultura
androzentrikoa eta patriarkalak berezko duen sexu- diskriminazioak dakarren
inertziak soilik justifikatzen du gizakien arteko ezberdinatasuna, eta hori
prebenitu, orekatu eta errotik ateratzea da helburu” David Sánchez Garridoren hitz
hauekin laburtuko nuke gure aste honetako gaia. Balorazioa: bikaina.
HAUSNARKETA, zer mugitu
HAUSNARKETA: zer mugitu zait?
Aste honetako lanaren inguruan, alderdi hauek nabarmenduko
nituzke:
*HEZKIDETZA
kontzeptua argitzeko aukera izatea; material desberdinen ugaritasuna dela eta,
ideien dispertsioa erraza egiten zait eta MªJose Urruzolak emandako definizioa
oso zehatza eta zuzena iruditzen zait.
*Material
osagarrietan emandako iturri desberdinetako ideia, iritzi eta edukiak,
orokorki, asko lagundu didate, batetik gaiaren inguruan alderdi desberdinak
bereizten (juridikoa, administratiboa, pedagogikoa, pertsonala…) eta, bestetik,
hezkidetzaren alde, jende eta talde asko dabilela lanean ikusteko.
*Nahiz eta
jende-talde asko lanean aritu, oraindik gizartean eta eskolan oso sendo
mantentzen dira sexismoa eta genero-indarkeria.
*Eginbehar hau
eskola-komunitate osoari dagokio.
*Hezkidetza
pertsonaren garapen integralaren hezkuntzaren parte da, norberaren
indibidualtasuna eta gaitasunak baloratu eta sustatzen dituena.
*Eskolan egiten
eta lantzen duguna (eta egiten edo lantzen EZ duguna) ez da “neutroa”, balio
eta gaitasun batzuk transmititzen ditugu beti.
*Eskolan
eraldaketa bultatu nahi badugu, taldean izan behar da, aliatuak bilatu behar
ditugu.
Irakurritako eta ikusitako guztiaren
ondoren, niretzat HEZKIDETZA honako hau da:
*emakume eta
gizon izatearen gizarteak emandako estereotipoetatik kanpo heztea.
*norberaren indibidualtasuna
garatuz heztea.
*berdintasunean eta askatasunean oinarritutako gizartea eraikitzeko helburuarekin heztea.
Nire inguruan HEZKIDETZA lantzeko
arrazoi batzuk honako hauek dira:
*Emakumeen
aurkako indarkeria desagertzea, bere funtsean dauden balio okerrak deseginez.
*Emakumeak dituzten
balio eta gaitasun asko garatzea, orain arte, “femeninoak” ez izateagatik,
ezkutatu egin baitira.
*Gizonek dituzten balio eta gaitasun asko garatzea, orain arte, “maskulinoak” ez izateagatik, ezkutatu egin baitira.
*Berdintasunak dakarren kolaborazioa gure eskolan (eta gizartean) hobekuntzarako eta bizitzarako oinarria sustatzea.
*Historian zehar
emakumeen ekarpenen-ezkutaketarekin bukatzea eta argitara ematea, ahal diren
gehienak.
*Gure amek (eta
aintzindariek) egindako ahaleginak baloratzea eta bide horretan jarraitzea.
HEZIBERRI
2020 proiektuan, hezkuntzaren oinarrizko xedeetako bat honako hau da:
Pertsonaren
garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa,
soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta
espirituala.
Xede hau lortzeko, kontutan hartu beharko
genuke “curriculum ezkutuan”transmititzen ditugun balio eta
estereotipo batzuk:
estereotipo batzuk:
*Ikas-materialetan
emakumeen eta beraiek egindako ekarpenen presentzia eza.
*Aurrekoarekin
batera, ikasleentzako emakume-eredu eza.
*Neska eta
mutilen jolastokien espacio-erabilera desorekatua.
*Jaialdietan
neska eta mutilei ematen zaizkien rol desberdintzaileak (estereotipoak
mantentzen laguntzen dutenak).
Guzti hau horrela bada ere,
hezkuntza munduan daramatzadan urteetan (30 baino gehiago) badaude
aurrerapausoak eman direla adierazten duten datuak:
*Batxilergoan,
neska gehiagok aukeratzen dute Zientzia arloa eta, ondoren, gehiagok Ingeniaritza
ikasketak. Zer esanik ez, Medikuntza; halaber, mutil gehiagok (nahiz eta
oraindik, portzentai txikia izan) Magisteritza ikasketak.
*Tutorearekin
hitz egitera ikastolara etortzen diren aiten kopurua asko handitu da.
*Famili-eredu
anitzak ikusten dira, eta, horien artean, baita sexu bereko bikoteenak ere.
*Etxetik kanpo
lan egiten duten amen kopurua askoz ere handiagoa da.
*Zuzendaritza
taldea, bakarrik gizonek osatzetik, momento honetan hiru emakumek eta gizon
batek osatzera
pasa da.
*Nesken kirol
taldeak badaude (ez bakarrik gimnasia erritmiko edo musika taldeak).
Pausu txikiak badira ere, aldaketa
hauen eragile sinesmen batzuen aldaketa izan da, hala nola:
*Neskek ez dutela mutilen gaitasun haina
gai zientifikoetarako.
*Emakumeek ez dutela lidergo gaitasuna.
*Emakumeen interes ia bakarra familia eta
zaintza direla.
*Kirolak gizonen esparrua direla.
*Emakumeek eta gizonek bioligikoki “markatuak”
daudela zeregin desberdinetarako (Marian
Morenok dioen bezala “el gen de quitar los mocos”).
Morenok dioen bezala “el gen de quitar los mocos”).
*Gizonek ez dutela sentsibilitaterik umeen
beharrak jasotzeko.
2015/10/23
Hezkidetzari buruz hausnartzen
HAUSNARKETA
Hasteko, gaiak duen egituraren alde nagoela esango nuke oso argi eta garbi egin behar dugun lana ikusten delako. Nire ustez ezin da gai berri bat aurkeztu edo landu ez badugu hurrengo galdera egiten:
Zer da Hezkidetza?
Behin kontzeptu bat izan, errezagoa da gaian murgiltzea.Baina honekin bakarrik ezin gara geratu sakondu behar baitugu gure helburua lortzeko.
Landutako gaian zehar hainbat puntu edo ideiak aipatzen dira, besteak beste:
- Gure lehenengo inpresioetatik datuetara
- Ditugun erronkak gure aurrean
- Identitateen garapena lehenengo mailetatik
- Edozein Hezkuntza legeak, gaur egun,Konpetentziei eta balioei buruz oinarria du.
- Curriculum-ari dagokionez , ezkutua kontuan hartu behar dugu duen garrantsiagatik.
- Benetan, berdintasuna eta askatasuna nahi baditugu Hezkidetzari ekin behar diogu eta Prozesu Eraikitzailea izan behar da.Prozesu honetan desikasi eta ikasi, desikasi eta ikasi espiral bat izango balitz bezala.Honekin batera,birziklapen prozesua sartzea komeni zaigu, hau da, DESEGIN-ERAIKI-DESEGIN…… bestean bezala espiral bat izango balitz bezala.
Hau guzti hau lortzeko estrategiak behar ditugu.Horrexegatik, oso garrantsitzua da sentsibilizazioa eta Formakuntza.Ez da garrantsitzua bakarrik baizik eta ezinbestekoa elkarreraginarekin batera.
Gaiari buruzko balorazio pertsonala oso aldekoa da partaideen aniztasuna bai Hezkidetza munduan bai sare sozialen inguruan kontuan hartu dutelako.Oso ideia deigarria izan da: Sakontzeko gaiak lantzea. Horrela guztiontzako lana dago.
“Hezkidetzaren definizioa eman behar badut
zaila egingo zait oso gai zabala delako.
Dena den, ez dakit zergatik baina
Mari Jose Urruzolak dioen bezala
ni guztiz ados nago.Ni gehien kezkatzen
nauenaren artean estereotipoak dira.
Horrexegatik , genero esteriotipoak sortzen
dizkiguten mugak gainditu behar ditugu eta
honekin batera,Berdintasunerako heziketa
izatearen alde nago.
Nire ustez, nire inguru hurbilean hezkidetza lantzeko moduko bost arrazoi garrantsitzu aipatuko nituzke:
• Berdintasuna lortzeko Eskola hezkidetzailea izatea beharrezkoa da.
• Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketeetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero baldintzapenik gabe.
• Ikastetxeetan espazioak eta denbora ondo banatzea.
• Ikasleen aukera pertsonaletan, profesionaletan eta bizitzakoetan bai neskek bai mutilek aukera berdinak izatea.
• Hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon aztertzea, eta genero-ikuspegia ikastetxeetako kultura eta praktiketan sartzea planteamendu integral batez.
Heziberri 2020ko proiektuan, besteak beste, konpetentziak lantzen dira bai zeharkako konpetentziak bai diziplinarrak, eta hauek garatzeko berdintasun printzipioa eta ekitatea kontuan hartzen dira. Baina konturatu gabe transmititzen dena , irakasten dena ez da aipatzen eta ez da kontuan hartzen, hau da curriculum ezkutua deitzen dena.
Bestalde, aipatzen badugu EUSKAL CURRICULUMA GENERO IKUSPEGITIK, eta honetan aztertzen badugu esaldiren bat, hau da :
“Euskal Curriculuma, jendarte eredua birsortzeko baino, eraldakuntzarako bitartekoa izan behar du, hots, pertsonen garapenerako bitarteko askatzaile izan behar du, pertsona aske eta integralak heziz, eta sexuen arteko parekidetasunaren alde eginez. Batetik, ezberdintasun sozialak gainditzeko balio izango du, eta bestetik, sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna bermatzeko”.
Berriro begi bistan geratzen da curriculum ezkutua.
Egia izan, orain arte, oso aurrerapen gutxi izan dugu. Dena den, zerbait azpimarratzekotan aurrerapen bat izan daiteke Hezkidetza Proiektua eta honekin lotuta Hezkidetza Gida Plana
Proiektu hau jaio zen orain dela 3 urte , eta une honetan bizi bizian dago ikastetxeetan. Horrez gain, Hezkidetza mintegietan lan handia eta sakona egiten da. Mintegiekin lotuta sare sozialak eta baliabide digitalak erabiltzen dira eta bultzatzen dira, besteak beste, hezkidetzaaraba
Baina hori
lortzeko, ez da erraza izan , apurtu behar izan dira mugak asko eta baita sinesmen
faltsu asko desegin ere.
Honaino
ailegatzeko bidea luzea izan da eta gure ikastxeetan Hezkidtza gida plana bakarrik lortzeko, 20 mende itxaroten egon gara.