2015/11/14

FEMINISMOAK DIRA BIDEA



Celia Amorósen "La teoría feminista" hitzaldian aipatzen duen bezala: “teoria feministak pertsonari gauza on asko ematen dizkio”. Hau egiaztatzeko historian zehar feminismoen aldarrikapenei esker lortutako gauzetan erreparatu baino ez dugu egin behar.

Feminismoek lortutako gauza asko daude aipatzeko eta nik uste dut hurrengoak direla aipagarrienak. Feminismoaren lehenengo aldarrikapena, Ilustrazioak aldarrikatzen zituen idealak (herritartasuna, eskubideak, berdintasuna) abiapuntua izan zen aurreragoko feminismoek gauzak lor ditzaten. Hori dela eta, aldarrikapena bera eskuratutako gauza garrantzitsua izan zen. Gainera, Ana de Miguelek, Celia Amorosek aipaturik, dio: “ilustrazio arrazoiak eskatzen duen unibertsaltasunaren eskaera bere erabilpen patriarkalak  salatzeko erabil daitekeela”. Hortik aurrera lortutako beste gauza inportanteak izan dira: feminismo liberal sufragistak aldarrikatzen zuena, emakumeen botoa; hurrengokoenak,  Coral Herrerak aipatzen dituenak, bigarren eta goi mailako hezkuntzan parte hartzea eta lanbidea izateko aukera edukitzea; baina, Amelia Varcárcelek  Palabras para regalar  testuan dioen bezala, edozein lan egiteko aukera. Eta azken honek aipatzen duen beste bat, senarrak emazteari jotzea ilegala izatea.

Feminismoek lortutako zerrenda luzeagoa da, jakina, baia oraindik badaude lortzeko falta zaizkigun beste hainbat lorpen. Haietako bat, nire ustez lehentasuna daukana, emakumeen kontrako indarkeria desagertzea da. Beste batzuk dira soldata bera lan berdinaren truke irabaztea; laneko maila altuko karguetan presentzia bera izatea; sexualitate anitzaren onarpena; benetako berdintasuna lortzea.

Aurreko erronkak lortzeko hezkuntza esparruan la egin behar dela argi dago. Hala ere, erraza ez da izango eta hainbat oztopo gainditu beharko dira. Besteak beste, aliatuak lortzea, hau da, nola helarazi hezkidetzako helburuak hezkuntzako beste eragileengana guztiok norabide berean arraun egiteko eta ez lortzeko kontrako eragina; feminismoak eta berdintasuna politikarien agendan sartuta ez izatea; errespetua, askatasuna baloreak ez transmititzea; sexu, genero, kultura, etnia, erlijio eta abarreko aniztasuna onartzeko eta errespetatzeko lan ez  egitea; orientazio akademiko laboralean berdintasuna ez jorratzea.

Oztopo horiek gainditzen Celia Amorosek aipatutako hurrengo ideia feministak hezkuntzan aurrera eramateak lagun dezake:

  • Feminismoaren historia ezagutzea gure kulturaren zatia baita.
  • Feminismoa ezagutzeak gure oraina ulertzeko tresnak emango dizkigu. Beraz, curriculumean sartu beharko zen beste ezagutzak sartzen diren moduan.
  •   Feminismo ezagutzeak boterea ematen digu; botere guztiek genealogia batekin zer ikusia daukate eta feminismoa ez da zerotik hasi aurretikoak baitauzka. 
  •  Feminismoaren historia ezagutzeari esker zer gauza garrantzitsu lortu zituzten emakumeek, adibidez emakumeen botoa eta hezkuntza (erdi-mailakoa zein unibertsitarioa) eskubideak, ezagutuko ditugu.
  •    Feminismoaren  historian zer emakumek lortu zituzten gauza garrantzitsuak jakiteak emakumeak bistaraztera eramango luke.


·      

MILA ESKER FEMINISMOA!

Bai,egunero gogoratu beharko genuke emakumeok gure aurretik beste batzuek egindako lana eta borrokari esker hemen gaudela.
Historian zehar egindako lorpenak asko dira baina gehienak ez dira mundu osoan lortu eta lortu diren herrialdeetan ez dira beti betetzen , nahiz eta legeek babestu.(Euskal Herria barne).


Niretzako aipagarrienak hauek dira:

  • Hezkuntza eskubidea.
  • Boto eskubidea.
  • Lana ordaindua izateko aukera.
  • Sexualitatea eta ugalketaren bereizketa.
  • Bizitza publikoa eta autonomoa izateko eskubidea.

Faltan zaizkigunen artean eta ditugunak bete arazteko ezin bestekoak iruditzen zaizkit:

  • Ideiak feministak egungo politikan present egotea.
  • Feminitate eta maskulinitate eredu berriak.
  • Historia berridatzi genero ikuspegitik.
  • Errealitatea ulertzeko modu dikotomikoa gainditu.
  • Sexu eta genero anitzak onartu.
Baina hauek guztiak ez dira aurrera aterako gizarte osoa inplikatu arte.Parekidetasunarekin danok irabazten dugu.
Hezkuntza arloan eskola hezkidetzaile bat lortzeko sentsibilizazioa eta formakuntza oinarriak direla esango nuke.Honekin batera curriculunaren berrikusketa (edukiak,hiztegia, irudiak,,.).Eta batez ere BALIABIDEAK behar ditugu.



Lore sortak eta kanta erromantikoak


Hoy recibi flores from mcarmen69

 
FEMINISMOAK
Orokorrean bizitzari buruzko ikuspuntua aldatzeko balio izan duela (jarraitzen du) feminismoa uste dut, orokorrean feministek historian zehar zalantzan jarritako egiturak mugitzerakoan beste hainbat sektoreetan eragina izan zuelako.

Bost lorpen aipatzekotan, Coral Herrerak jasotzen dituen bostekin ados nago, hau da:

-.- Lanbide izateko aukera
 
-.- Sexualitatea eta ugalketaren arteko bereizketa
 
-.-Amatasuna aukera librea izatea
 
-.- Goi mailako hezkuntzan parte hartu ahal izatea
 
-.- Sexualitate orientazio zurrunetik begirada anitzera egindako bidea
 
 


Zer falta? Asko oraindik, asko. Bidean gaude, bidai luze eta gorabeheratsu baten aurrean.

  • Lehenbizi, araututa egon arren errealitatean betetzen ez diren eremuak konkistatzera falta zaigula uste dut. Zaila erronka, sarri pertsonen aurreiritziekin egiten dugulako topo eta behin baino gehiagotan ikusi dugun bezala, zenbait momentutan zailagoa bihurtzen da aurreiritzi hori aldatzea legea baino.

  • Lan baldintzak ere. Kontratazio orekatuak behar ditugu eta, zer esanik ez, lan bera egiten badugu soldata ere berdina izatea.

  • Benetako aukera librea izan dadila amatasuna. Seme-alabak kontziente izatea, erabakitzen direnean eta hori lortzeko bidean, noski, haurdunaldiak ekiditeko baliabideen inguruko informazio zabala eta zehatza izatea emakumeen guztien esku.

  • Bortxaketak eta biolentziaz behartutako beste edozein sexu harreman, ofizioz jarraitutako delituak izatea, hau da, biktimak bizi behar duen prozesu umiliagarria saihestea.

  • Zer esanik ez, genero indarkeriaren kontrako borrokan pertsonen inplikazio gero eta zuzenagoa eskuratzea, kanpotik ikusten dugun “izeberg”-en zatia azpialdetik, ikustea kosta egiten den eremuetan,  eusten duten egoera guzti horiek gaindituz.

Ikastetxeek, azken finean, pertsonez osatutako espazioak diren heinean, gizartea islatzen dute, beraz, aldarrikapenak oso antzekoak dira. Agian hezkuntza munduan lan berdinari bai egokitzen zaiola soldata berdina, baina horretan bakarrik aurkitzen da parekidetasuna, ez direlako berdinak lan baldintzak, ezta lan arduren banaketa ere. 

Aurreko aipamenen harira, lan handi egin daitekeela hezkuntza munduan uste dut. Boskoteekin jarraituz, hezkuntzan aurrera eraman daitezkeen bost ideia hauek okurritzen zaizkit momentuz:
  1. Curriculum ezkutua arakatu eta agerian utzi egunerokotasunean topa dezakegun hainbat kontraesan. Aztertu eta landu, irakasleen artean bereziki, baina baita ikasle eta gurasoekin ere.
  2. Historian zehar garrantzia izan duten emakumeen izen propioak uztartu curriculum arruntean, gizonen pare. Eta oinarrizko testu bezala erabili beraien biografiak eta bakoitzari zegokion arloan egindako ekarpenak.
  3. Patriarkatuak ikusezinak edo garrantzi gabekoak bihurtu dituen emakume anonimoen ibilbide historikoan izandako ekarpenak jaso curriculumean, elikadura, osasunean, zaintzan, kudeaketa ekonomikoan eta abar, “etxean” gelditzearen ondorioz emakumeek talde bezala lortutako aurrerapenak ikertu ikasleekin eta isilpean gordetzearen azpian izandako interesak eztabaidatu.
  4. Hizkuntzaren erabilpena, hiztegia eta  esamoldeak behatu, bildutako informazioarekin txostenak osatu eta zuzentzeko proposamenak luzatu, denon artean aurrera eramateko moduko erronkak markatuz.
  5. Feminismoak, hezkidetza, aniztasuna eta abar, langaiak izan daitezela geletan, zeharkako lerroak beti, arestian aipatu bezala, baina tokia izan dezatela baita ere gai bezala tratamendu kurrikularra izateko.