Zer
da kurrikuluma?
Ikaskuntza-prozesu
bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa
da.
Ikasleek
ikasteko, eskolak eskaintzen dion guztia da curriculuma. Eskolak bere
eskaintza emateko dituen baliabideak. Irakaskuntza-ikaskuntza
prozesua eta lortutako emaitzak ebaluatzeko erak.
Michel
Foucault-en esanetan, jakintza eta boterea bi arlo desberdin izan
arren, erabat loturik azaltzen dira. Botereak bere pentsaera
transmititzeko erabiltzen du curriculuma.
Zer dira baliabide didaktikoa?
Zer dira baliabide didaktikoa?
Irakaskuntza/ikaskuntza
prozesuari laguntzeko erabil daitezkeen materialak eta
baliabideak
dira. Beren funtzioa irakaskuntza/ ikaskuntza hobetzea da, bereiziki
ikaskuntza prozesua aktiboagoa, motibagarriagoa eta atseginagoa
izanik.
Curriculum hezkidetzailearen iturburuak ikusi ditugu:
Iturburu
soziologikoa: Gizarteak hezkuntza sistemari egiten dizkion eskariak
dira. Prozesu horren bidez, ikaslea sistemari egokituko da eta
sistemak bere horretan iraungo du.
Iturburu
psikologikoa: ikasleen garapenari buruzko informazioa ematen du
(psikomotorea, kognitiboa, afektibo-soziala eta morala).
Adinaren, ezaugarri psikofisikoen, egoera emozionalaren ... arabera, ezagutzak nola hartzen eta lantzen dituen emango du aditzera.
Adinaren, ezaugarri psikofisikoen, egoera emozionalaren ... arabera, ezagutzak nola hartzen eta lantzen dituen emango du aditzera.
Iturburu
pedagogikoa: oinarri teorikoak eta esperientzia praktikoak.
Hezkuntza-interbentzioak ikasleek ikasketa esanguratsuak egitea izan behar du helburu nagusitzat, hau da, ikasleak ikasteko gai izatea.
Hezkuntza-interbentzioak ikasleek ikasketa esanguratsuak egitea izan behar du helburu nagusitzat, hau da, ikasleak ikasteko gai izatea.
Iturburu
epistemologikoa: ezagutza zientifikoak, lan metodoak eta aplikazioak.
Jardueraren inguruan aurkitutako dokumentu interesgarriak:
Ikastetxean landu beharreko erronkak:
Zentzu
horretan, curriculumaren izaera hezkidetzailea bermatzea ezinbestekoa
dugu ikasle bakoitzaren identitate pertsonala era integralean
garatzeko.
Lehenik
eta behin azterketa bat egingo genuke, nolako baliabideak erabiltzen
ditugun jakiteko. Horretarako beharrezko diren eta iada sortuak
dauden tresnak, fitxak, adierazleak, galdeketak erabili ditzazkegu
edota egokiago izan ezkero guk geuk ere sortu ditzazkegu. Erabiltzen
ditugun materialek ze eduki duten, nolako hizkuntza erabiltzen dugun,
ze jarrera eta balore bultzatzen ditugun, espazioaren eta denboraren
antolaketa eta kudeaketa nola gauzatzen dugun, nolako harremanak
eraikitzen ditugun, ze metodologia erabiltzen dugun.... Behin
diagnosia, azterketa eginda, beharrezko diren neurriak, bitartekoak
erabiliko genituzke, ditugunak moldatuta, egokituta edota behar izan
ezkero sortuta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina