Pertsonak dena izateko eta nahi duena egiteko aukera anitzak
ezagutarazteko hezkuntza dugu erro
nagusia.
Heziberri
2020k oinarrizko konpetentziak
Curriculum formalean zein ezkutuko curriculumean hezkidetzaile eran garatzeko
abiapuntua ezartzen digu. Beraz, genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta
planifikatzea funtsezkoa da orientazioa
bideratzean.
Errealitatean pertsonen arteko gizartaratze prozesuan desoreka
handia eta genero-arraila mantendu arren, pausoz pauso berdintasunerantz
abiatzen garela argi dago.
Hezkidetza ezinbestekoa da generoa sozializaio-prozesu osoan
orekatzeko, egokitzeko, konpentsatzeko eta neutralizatzeko.
Tutoretza eta orientazio hezkidetzailea bermatzeko aspektu batzuk,
besteak beste, barne doazela egiaztatuko dugu:
- · Neska/emakumeen ahalduntzea sustatu
- · Pertsonen errepresentazioa orekatu, identifikazio-eredu berriak
- · Afektibitatea
- · Elkar-ardura eta zaintza
- · Identitate eta bizitza eredu anitzak
- · Lanbiderako orientazioan irudi ez estereotipatuak
- · Hizkuntza hezkidetzailea
- · Parte hartze parekidea
Ikastetxean aurrera egiteko Hezkidetza Plana dugu irizpide
orokorrak ezartzen dituena. Eskola Komunitate osoko kide
guztien oneritzia jaso ondoren parte hartze maila eta inplikazioa funtsezkoak
dira adierazitako helburu nagusira hurbiltzeko.
Haur
eta Lehen Ikastetxean Tutoretza Plana diseinatzerakoan ahaztu ezinezkoak dira:
- · Heziketa afektibo-sexuala
- · Autozaintza eta pertsonen zaintza
- · Elkar ardura
- · Heziketa emozionala: emozio eta sentimenduen mundua
- · Hizkuntzaren trataera: hizkera ez sexista
- · Partaidetza eta botere espazioak
- · (…)
Eta NAHIKO!
Proiektua zein Pentazitatea
euskarri gomendagarriak dira bidea egiten zuzen abiatzeko. Horrez gain,
koordinazioa eta elkarlana sustatzeko familia edota legezko tutoreekin zein
jendarte-eragileekin harremanak lantzea garrantzitsua izango da bide luze hau,
Berdintasunera doana, ibiltzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina