2016/01/31

ORIENTAZIOA ETA AUKEREN INGURUAN HAUSNARTZEN

Orientazioa eta Tutoretza lanen inguruan aritzen ginenan hezkuntzako esku-hartze mota batekin lotzen genuen. Ekintza konkretu eta puntual bezala eta eragile baten ardurapean (tutorea edo orientatzailea).

Baina poliki poliki ohartzen ari gara, gure ikasleek aukera akademikoak, hots, haien etorkizunean izango direna, aukeratzen dutenean, ez dutela soilik kontuan hartzen eragile hauen orientazioak, txikitatik jaso dituzten mezuak, baloreak, jarrerak eta ingurukoek haiengan dituzten espektatibak ere sekulako eragina izaten dute haien garapen eta aukeraketa prosezuetan.

Beraz, orientazioa, hezitzaile guztion ardura da: ikasle, irakasle, familia, gizarte, komunikabide,..., eta argi izan behar dugu lehenengo pausua prosezu horretan zelan eta nola eragiten dugun ohartzea dela. Orientazioa ez da inkonzienteki garatu behar den prozesua, argi izan behar dugu gure hitzak, jarrerak, mezuak zelan jasotzen duten gure ikasleek/seme-alabek/neska-mutilek eta ereduak aldatzen joan.

Estatiskiei erreparatzen diegu, argi usten digute oraindik aukera akademikoak nahiko estereotipatuak direla (adibidez: ingenieritza-mutilak, osasun ikasketak-neskak), beraz, nahiz eta pentsatu "askatasuna" dutela haien ikasketak aukeratzerakoan, argi dago askatasun hori ez dela pentsatzen dugun moduan ematen, inguruko hezitzaileon espektatibak faktore eragin handikoak izaten baitira.

Izan ere, PISA txostenaren arabera joera hau betetzen da: Nesken  autokonfindatza eza izatea eta mutilek bere burua gainbaloratzea.



Egoera hauek guztiz lotuta daude lehen aipatu dugunarekin: inguruko hezitzaileen ikasleengan/seme-alabengan/neska-mutilengan duten espekatibak (zer espero duten neskeengandik eta mutileengandik) eragin zuzena izaten dute aukera akademikoetan.

  
Halaber,  lan merkatuan ,oraindik emakumeen egoera prekarioena izaten da (lanaldi partziala izaten dute gehienak emakumeak izaten dira). Horrez gain, oraindik emakumeengain ditugun espektatiba askok "zainketa"rekin lotuta daude, bai ikasketak aukeratzerakoan, bai eremu pribatuan aritzerakoan, familian esaterako. Horrek ekartzen du "lan murrizketa" eskaera gehienak emakumeengatik etortzea, zaintza lanetaz arduratzen diren gehienak izaten direlako. Bigarren jardueran honen inguruko infografia egin ondoren konturatu naiz  egoera aldatzeak onurak ekarri ahal dituela gizarte osoari, ez soilik emakumeei.




Beraz, zer egin? Ze erronkak ditugu gure aurrean? Nola aldatu joera, nola gutxitu genero arraila?

Lehen esan dugun moduan egoeraz ohartu behar gara. Izan ere, oraindik nire inguruan galdetzen dudanean ea berdin tratatzen ditugun gure ikasleak, edo ea espektatiba berdinak ditugun gure seme/alabengan, betiko erantzuna baietza izaten da. Izan ere hezitzaileok generoan sozializatuak izan gara eta modu batean edo bestean ohartu gabe gure espektatibetan islatzen da. Nola aldatu hori? Posiblea da joera aldatzea?


Hemen proposamen batzuk:

1.- Egoeraz ohartzeko eta kritikatzeko,  sentsibilizazio eta diagnostiko bat egitea lehenengo pausua izango da. Tresnak

2.- Tutoretza eta orientazio planifikazioa hezkidetzailea. Horretarako hurrengo aspektuak kontuan hartu beharko ditugu:

- Emakumeek garatu dituzten gaitasunak balioan jarri. Neska/emakumeen ahalduntzea (autokonfidantza handiagotu)
- Emakume eta gizonen errepresentazioa orekatua agerian jarri. HezkEH Pinterest
- Afektibitatearen heziketa martxan jarri. Autoestima
- Elkar ardura eta zaintza eskolan, etxean eta aisialdian landu. Agrega sekuentzia didaktikoak
- Identitate eta bizitza eredu anitzak agerian jarri. Gorputz anitzak, familia anitzak.Familia milakolore.
- Lanbiderako orientazioan irudi ez esterotipatuak aurkeztu. Igual-es dokumental seriea
- Lanbidea izatearen zentralitatea, lehen mailako lehentasuna bihurtu emakumeengan.
- Hizkuntza hezkidetzailea erabili.
- Metodologian parte-hartze parekidea bultzatu.



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina