Begiradak. Zurrumurruak. Eskua ukitzea. Ezkutuko begiradak. Elkarrekin dantza
egitea. Begirada arrotzak.
Besarkatzea. Komentarioak. Muxu
ematea. KOLERA!
Gero
eta gehiago dira aniztasun sexuala aldarrikatzen duten pertsonak, baina
oraindik ere lan asko dago egiteko. Oraindik arraroa egiten zaigu bi mutil
edota bi nesken arteko begiradak, esku ukitzeak, elkarrekin dituzten dantzak,
besarkadak eta muxuak. Jendarteak horren aurrean hartzen duen jarrerak:
zurrumurruak, ezkutuko begiradak, begirada arrotzak, komentarioak (eta oraindik
ere gehienetan) kolera, pertsonon askatasuna murrizten du. BELDURRA eragiten du
eta ez digu uzten gure identitateak eraikitzen; identitate sexuala batez ere.
Gezurra
badirudi ere legeak identitate sexualaren eraikuntza babestu beharko luke, izan
ere 1999. Urtean baliostatu zen Eskubide Sexualen aldeko Deklarazio
Unibertsalean (http://www.uhinbare.com/index.php/eu/sexu-eskubideak-irakas
) hurrengoa irakur daiteke:
(…) “Los derechos sexuales son derecho humanos
universales basados en la libertad, dignidad e igualdad para todos los seres
humanos.” (…)
“Los derechos sexuales deben ser reconocidos, promovidos,
respetados y defendidos por todas las sociedades con todos sus medios.”
Eskubide
sexualen artean honako hauek daude beste batzuen artean:
-El derecho a la libertad sexual.
-El derecho a privacidad sexual.
-El derecho al placer sexual.
-El derecho a la educaciĆ³n sexual comprensiva.
ESKOLETAN gure etorkizunean helduak izango direnak hezten ari gara. Hori dela eta hezkuntzak duen garrantzi eta indarrak askatasun sexuala eta askatasuna, bere zentzu zabalenaren garapena bermatzeko baliabideak garatu beharko lituzke. Azken egunetako berri batean, hain zuzen ere, Euskal Herrian ikasle transexualei jarraipen bat emateko protokolo bat martxan jarri dela aipatzen zen. Bada aurrerapen pauso oso garrantzitsu bat; baina ez da azkena izan behar.
Eskoletan sexualitate aniztasuna lantzeko informazio
anitza dago interneten, erakundeetan eta abar. Homofobiri aurre egiteko eta
ASKATASUN SEXUALA lantzeko, giza eskubideen lanketa egiteko eta informazio asko
dago LGTB-een inguruko informazioa, hain zuzen ere. 2006an sorturiko dokumentu
honetan, adibidez, giza eskubideak eta aniztasun afektibo sexualeko lanketa proposatzen
du geletan egiteko. Bertan dauden kolektibo guztiak azaltzen ditu, baita
historikoki izan duten garapena eta sufritutako errepresioa, geletan gaia
lantzeko aholkuak ematen dituzte, …
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina