Aniztasun sexualak arau heteropatriarkalek betetzen ez dituzten errealitateak bistaratzen ditu.
Hezkuntza-eremuan sarritan modu berdinkidean aurkeztu eta aipatu gabe geratzen diren errealitate batzuk dira LGTBIQ+ ak eta TRANSak.
Hezkidetzak aniztasun anitzak aldarrikatzen ditu. Estereotipoak gaindituz eginiko proposamen aske eta ez hierarkikoen bidez, ikasle bakoitzaren errepika-ezintasuna askatasunean garatzeko bideak sustatuko ditu eta aniztasun anitzen ondoriozko aniztasun sexualak duintasunez eta errespetuz bistaratu.
Sexu eskubideak
ALDARTEK, "eskubide sexual eta gay, lesbiana eta transexualen eskubideen aldeko borrokak oso garrantzitsua izaten jarraitzen duela uste du, gure herrian pertsonak hein batean ikusezin mantentzera derrigortzen dituzten baldintzatzaile sozialak baitaude. Pertsona hauetako askorentzat, oraindik ere luxua da beren joera edo genero identitatea bete-betean bizitzea".
2006an aditu talde batek Giza Eskubideen Nazioarteko Legeria Sexu Orientazioari eta Genero Identitateari buruzko gaietan aplikatzeko Yogyakartako Printzipioak onartu zituen. Lehenengo printzipioa da "Pertsona orok du giza eskubideak izateko eskubidea". Beraz, sexu-orientazio eta genero-identitate guztietako gizakiek giza eskubide guztiak izateko eskubidea dute.
ALDARTEko"lan ardatzetako bat sexu-eskubideak sustatu eta ezagutaraztea da eta baita gay, lesbiana eta transexualen eskubideen sakontzen jarraitzea ere". Proposatzen dituzten sexu eskubideak hamaikak dira.
Sexu-eskubideak jende askori helarazteko "ElĂgete" bideo adierazgarria dugu.
Aniztasun sexualak nire inguruan
Nire esperientziatik abiatuta, aniztasun sexualak lantzen dira ezagututako zentro batean baina modu estereotipatuan eta hierarkizatuan. Hori dela eta, heterosexuala ez dena ez dago presente eta ez zaio nahi duena izateko aukerarik ematen.
Bestalde, lagun eta ezagunen artean heterosexualez aparte, "Gay"ak dira ikusgarrienak. Askok jakin badakite, lesbianak eta transexualak (ezezagunagoak dira) existitzen direla eta guztiok errespetatu behar direla baina haietako batzuek, nire ustez, gogorra iruditu daitekeen arren hainbatetan ”urrutitik” ikusi nahiago lituzkete. Nik uste dut, askotan gertatzen dena dela ALDARTEk “Sexu-aniztasuna eta giza eskubideen alde” dokumentuan dioena ” oraindik ere, desoreka handia dago lesbiana, gay, transexualen lege lege-mailako eta gizartearen jarrera-mailako diskriminazioaren artean. Zentzu honetan, gogorarazi beharra dago Errespetu hitzari sarritan ematen zaion esanahia, Errespetu hau “baina” ugarirekin eraiki da “Errespetatzen zaitugu, baina hobe lesbiana edo gay zeure etxe barruan bazara”, “Errespetatzen zaitugu, baina gogaitu egiten gaitu lesbianismo edo homosexualitateari buruz hitz egiteak”.
Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak
Gidaliburua |
- Sexu-genero sistema salatu eta gainditzea.
- Ikasle bakoitzaren errepika ezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinestea.
- Heteronormatibitatetik aldentzea.
- Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzea.
- Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
- Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartzea.
- Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egitea.
- Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzea.
- Sexu eskubideak ezagutaraztea eta aldarrikatzea.
- Irakasleek eta beste eragileek prestakuntza jasotzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina