Pertsona guztiak sozialak gara, gorputza dugu eta
honen bidez pentsatu, ulertu, adierazi, komunikatu, gozatu, sentitu eta
sentiarazten dugu. Jendarte patriarkal sexistan, sexu sailkapenaren atzetik
sexu-genero estereotipoak datoz, eta, ondorioz, bizitza eremuen garapena erabat
baldintzatua da. Sexua dikotomia gisa ikusi beharrean continuum gisa ikusteak, sexuan dagoen aniztasuna azaltzen
lagunduko luke, intersexualitatea besteak beste.
Sailkapen dikotomikoak sexu-orientazioan ere eragina du, ondorioz, sexualitatea
ere eredu neoliberal eta patriarkalak markatuta, eredu bitar eta hierarkiko
batean eraikita dago. Guztiok heterosexualak garela suposatzen duen sexualitate
eredua, emakumeen gorputzen kontrola eta menpekotasuna mantentzea helburu
duena.
Sexualitate eredu hegemoniko honek, modelo maskulino patriarkalaren beharrei
erantzuten dio, maskulinotasunaren plazerera zuzenduta, plazer mota zehatz bati
zuzenduta: azkarra, genitala, bat-batekoa…
XX.mendearen bukaeraz geroztik hainbat mugimendu feministetan lesbianismoa
hautu politiko iraultzaile bihurtu zen: lesbiana izatea eta subjektu gisa
aldarrikatzea, sistema zapaltzailearen apurketan parte hartzea suposatzen
baitu.
“Bollera da bide bakarra” ikus-entzunezkoan, Kattalin Miner Perez eta Lore Etxeberria Lujanbiok, 11 arrazoi ematen
dituzte bollera izateko bideo honetan.
-
Sexualitatea
eta bizitza arma politikoa bilakatzen direlako.
-
Heteroarauari
alde egiten diolako.
-
Sexu
transmisiozko gaixotasunak pairatzeko aukera gutxiago.
-
Amatasun
lesbianoa, amatasun aukeratuena da
-
…
Jardueran ikusitakoaren
arabera, garrantzitsua izango da haur eta gazteek gorputz eta harremanak
plazerez bizitzen ikastea, norbere nahiak eta besteenak aintzat hartuz, kalitatezko
bizipen afektibo sexualak izateko.
Zein dira zure ustez hau guztia
ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?
-
Sexu-genero
sistema salatu eta gainditzea.
-
Ikasle
bakoitzaren errepika-ezintasuna askatasunean garatzeko eskubidea bermatzea.
-
Norbere
gorputza hobeto ezagutzea, aniztasuna errespetatuz.
-
Pertsonen
arteko harremanak hobetzea.
-
Sexualitatearekin
zerikusia duten balore eta jarrera arduratsuak bereganatzea; maitasuna,
segurtasuna, elkartasuna…
-
Sexualitatearen
garapen integrala eta atsegingarria bermatzea.
-
Heteronormatibitatetik
aldentzen diren ereduak aurkeztea.
-
Sexu-genero
rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina