2016/02/07

Baliabide didaktikoetatik abiatuz interakzio hezkidetzailea gelan

XIX. mende bukaera arte ez zuten emakumeek eskolara joateko eta hezkuntza orokorrarekin zer ikusi zuen instrukziorik jasotzeko aukerarik izan. Ondoren etorri zen eskola mistoa, genero femeninoko eta genero maskulinoko ikasleak elkarren ondoan espazio berean, curriculum berdina neska eta mutilentzat, eduki berdinak, teorikoki, ebaluazio sistema berdina, aukera berdinak. Baina, ze curriculum motari buruz ari gara? Ze ebaluazio irizpide? Ze baldintzapean egindako aukeraketak?

Marina Subirats -ek  dion bezala “¿CoeducaciĆ³n o escuela segregada?” artikuluan, gaur egungo eskolari falta zaio garrantzisko plano berean jartzea neskak eta mutilak, plano berean baita femeninotzat jo diren pautak eta maskulinotzat jo direnak, eta bakoitzaren identitate sexuala edo generotik at aukera berdinak ematea ikasle guztiei horietako edozein pauta berea egiteko modu librean edozein momentutan. 




Hau guztia aurrera nola eraman adosteko, Marain Morenok egiten duen formakuntzaren inguruko proposamena nahitanahiezkoa iruditzen zait, irakasleok formatzea beharrezkoa izateaz gain adminsitazio kudeatzaileak, arautzeaz arduratzen diren pertsonak, baliabide banaketa erabakitzen dutenak, hezkuntzari irudi formala edo publikoa ematen diotenak eta abar ere formazioa jaso beharko luketelako, eta formazioarekin batera hezkidetzan inplikatzeko konpromisoa.  Hezkidetza, bereziki, prebentzioa delako, alde guztietatik heldu beharreko prebentzioa.


Gure Erkidegoko arautegian murgilduz, indarrean jarri berri den dekretuari egin behar diogula erreferentzia uste dut, berak markatu beharko duelako gure ikastetxeetako egunerokotasuna curriculum garapenaren inguruan.   236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena. 
 Lehenengo kapituluko xedapen orokorretatik, curriculum hezkidetzaileari begira bi puntu hauek azpimarratuko nituzke:
g) Oinarrizko Hezkuntzak pertsonaren garapen integralari laguntzen dio, alde batera utziz sexuaren araberako estereotipoak eta rolak, bai eta bereizkeria mota oro ere, generoaren eraginik gabeko orientazio akademikoa eta profesionala bermatuz. Horretarako, ikastetxeek emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko dute alor guztietan: curriculuma, antolaketa eta abar.


i) Eskolako bizikidetza egokia izango bada, hezi beharra dago bake positiboan, giza eskubideetan, justizian, elkartasunean eta inklusioan. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak sustatuko ditu –bakearen kulturari eta genero-indarkeriaren prebentzioari buruzkoak–, kulturen, generoen, eta sexu-orientazioaren aniztasuna eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, elkarrizketa, garapen emozionala, gatazkak modu baketsuan konpontzeko estrategiak, eta hezkuntza-komunitateko kide guztien eskubideak eta betebeharrak.

Lantzeko erronketan zentratuz, lehenbizi Hezkidetza eta genero indarkeriaren prebentzioa lantzeko gida dokumentuak jasotzen dituen jarraibide edo proposamenak aipatzea iruditzen zait inportantea.


Emakundek gure eskura jartzen dituen NAHIKO proiektuko Unitate Didaktikoei programazioan leku garrantzitsua egiteaz gain, Nola landu eta aukeratu hezkidetzarako ikasmaterialak gidatik, adibidez, egunero eta aurre hausnarketarik gabe argitaletxetatik datorren bezala geletan txertatzen dugun materiala diagnostikatzeko txantiloiak erabili eta erabilpen hori ohitura bihurtu.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina