GATAZKAK HEZKIDETZAREN IKUSPEGITIK HAUSNARTZEN
Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.
Aste honetako gaia “Gatazkak” da, gaia oso
interesgarria eta gure bizitzarekin
lotura oso handikoa da, bizitza bera gatazka delako.
Alde batetik, gatazka jakintza eta zientza
desberdinek aztertzen dute, eta
definizio ezberdinak topa ditzakegu
,besteak beste:
- Freud-entzat boterea lortzeko borroka da;
- Darwin-entzat, berriz, bizi-borroka da: beraz, adaptazio-prozesuak nabarmentzen dira;
- Marx-ek gatazka berdintasunaren aldeko borrokan ikusten du, gizarte-alderaketek protagonismoa izanik.
- “Gizakiak berezkoa duen egoera gatazka da” (Mendel)
- “Gatazka bi pertsonek helburu bateraezinak ikusirik eta botere-aldeak konpontzeko nahia izanik ematen den prozesu kognitiboa eta emozionala da.”(Redorta)
Horrez gain, gatazka hitzarekin lotuta hainbat kontzeptu daude : “bakea” “indarkeria”
“agresibitatea” “biolentzia-eza”
Azken finean , garrantzitsuena da, gatazkari aurre
egiteko moduak edo estrategiak izatea . Horretarako aztertu behar da gatazka
eta zeintzuk dira inplikatuak. Ez dugu ahaztu behar, gatazken trataera genero
ikuspegia kontuan izatea ezinbestekoa dela.
Gatazkaren inguruko teorÃa guztiek nabarmentzen dute
irtenbide-aukerak aztertzeko egitura-alderdi hauek kontuan izan behar ditugula:
gatazkan inplikatuak daudenen helburuak, hau da, lortu nahi dutena, beren
interesak eta beraien arteko harremana. Horien arabera gatazkaren aurrean
erakutsitako jarrerak ezberdinak iza daitezke eta denak baliagarriak
Gatazka baten aurrean kontuan izan behar dira hiru
elementu:
Pertsonak, prozesua, eta arazoa.
Pertsonei buruz hitz egiterakoan, kontuan izan behar
dira “bere interesak eta beharrak bai neskenak bai mutilenak”, eta puntu
honetan ,beti bezala ,ateratzen dira gizarte patriarkalak dituen mekanismoak
gatazkari irtenbide integrala emateko.
Mekanismo hauek oso motz geratzen dira. Beraz, genero
kontuan izatea lagungarria izan daiteke gatazken trataeran emakumeen eta
gizonen arteko berdintasun-eza identifikatzeko eta baita gatazketan parte
hartzeko ere, gatazkak bizitzeko generoagatik ematen diren modu ezberdinak
adierazteko
Hori dela eta, hezkidetzarekin lotuta, ikastetxeetan
bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko,
Isabel Fernández-ek bost eremu landu
behar direla esaten du.
Bost eremu horiek hartu eta genero-ikuspuntua kontuan hartzeko hainbat iradokizun emango ditugu. Guztietan gatazken trataera hezkidetzailean lau ardatz-kontzeptu zeharkatuko ditugu:
Bost eremu horiek hartu eta genero-ikuspuntua kontuan hartzeko hainbat iradokizun emango ditugu. Guztietan gatazken trataera hezkidetzailean lau ardatz-kontzeptu zeharkatuko ditugu:
- Botere eta lidergo partekatua.
- Jarreren birziklapena
- Aniztasuna.
- Justizia zein etika.
Aipaturiko gaiaren inguruko ikerketa, baliabide edo
proposamen adierazgarriren bat gomendatu.
Nik azpimarratuko nituzke feminismoen ekarpenak
Feminismoak, orokorrean, alternatiba etiko-politikoa den aldetik
eta gatazken trataeraren ikuspuntutik kultura-aldaketarako proposamen
interesgarriak egiten dizkigu. Eskoletako genero-indarkeriaren inguruan egin
diren hainbat ikekertek gatazkak eraldatzeko irizpideak aberastu dituzte
ere bai:
1) Pertsonen arteko harremanetan eta jendarte
mailako egitura-harremanetan justiziaren humanizazioa. Injustizia baten
aurrean, tartean pertsonak daudela garbi izatea. Gatazketan oso ohikoa da
pertsonen objektibazioa.
2) Oreka ekologikoa bilatzea: naturarekin eta
gorputzarekin errespetu-harremana. Gizakiok naturaren parte bezala ikustea eta
gatazkei emandako irtenbideak ideia horrekin bat egitea.
3) Ezagutza eta esperientziaren (intuizioa,
irudimena) arteko dikotomiak sostengatzen duen zientziaren ikuspegi
mugatuarekin apurtzea.
4) Adimena-gorputza, pentsamendua-sentimendua …
dikotomiak apurtzea.
5) Gatazketan gure aurrean duguna eta sexua,
etnia edo klaseagatik objektu bihurtutakoa, subjektu eta pertsona gisa ikustea.
6) Indarkeriaren erabileraren deslegitimizazioa.
“Irabazle-galtzaile” eskema eta antolakuntzarekin apurtzea.
7) Gizarteratze prozesuetan feminitate eta
maskulinitate anitzak kontuan izatea.
8) Hezkuntza eta heziketa kontzeptua aldatzea,
hezkidetzaz aritzea, garrantzia
Horrez gain, hurrengo baliabide gomendatzen dut:
Gatazkak
Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean
lantzeko erronkak? Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.
Horrez gain, hurrengo baliabide gomendatzen dut:
Gatazkak
Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.
Azpimarratzekotan Hurrengo informea:
Azpimarratzekotan Hurrengo informea:
Oñatiko Gazte lokalen fenomenoaren inguruko bizikidetza araudia zehazteko partaidetza prozesua, 2014-2015”-k eman duena
argitaratzen duen txostena aurkezten dugu. Fenomeno honen inguruan dauden
pertsonek dituzten iritzi, balorazio eta pertzepzioak ezagutzea bilatu du
prozesuak, eraikuntza kolektiboaren bitartez fenomeno honen arautzerako
baliagarri izango diren bitartekoak sortzeko.
Hona hemen beste proiektu bat
Gai honekin lotua
egin daitezke gauza asko, nahiz eta
gatazken aurrean araudia izan ikastetxe guztietan, normalean erabiltzen den
tresna nagusia eta askotan bakarra da gatazkak konpontzeko.
Hori dela eta, modu batean edo bestean saihesteko edo
sortzekotan irtenbide bat izateko aztertu behar dira hurrengo eremuak:
- Kontzientzia hartzea
- Curriculuma
- Banakako tutoretza, gatakei aurre egiteko laguntza zuzena egiteko
- Partaidetza
- Antolakuntza
- Antolakuntza aldetik
Aurrekoa kontuan hartuta erronkak izan daitezke:
- Generoak eta sexuak gatazketan duten eraginaz kontzientzia hartzea.
- Gatazkak tratatzeko baliagarriak diren konpetentzien garapenerako kultura femeninotik zein maskulinotik hartutako hainbat eduki curriculumean txertatzea. Adibidez, sentimenduen eta balore afektiboen inguruan hausnarketa berreskuratzea eta hainbat kontzeptu birdefinitzea: adibidez, errukia, maitasuna …
- Banakako tutoretza, gatazka baten aurrean kontuan izatea alderdi pertsonalak, baina ahaztu gabe jendarte-egitura sexistek ere horretan izan dezaketen eragina.
- Partaidetza. Neskek zein mutilek beren beharra eta interesak adierazteko parte-hartze guneak izatea.
- Antolakuntza ez hierarkikoa eta, adibidez, araudia egiterakoan gizarte heteropatriarkalak jartzen dituen arauekin kritikoak izatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina