2016/02/16

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL HEZKIDETZAILEA

Aurreko asteetan jada ikusi genuen azken teorĂ­a feministek sexua ere (eta ez generoa bakarrik) eraikuntza soziokultural bezala ulertzen dutela: “continuumaren ideia azaltzen da non, muturreko bi sexu direla baztertu eta intersexualitatearen errealitatea azaltzen zaigun”. Era berean, sexualitatea ere bada eraikuntza soziala. Gainera ugalkortasuna sexualitate-eredu hegemnikoak jendarte heterosexuala behar du. Horrela desira ugalketari lotuta dago eta plazerra koitoarekin: koitoa harreman sexualetan zentrala bihurtzen da, hau da, koitozentrismoa.


Horretaz gain, sexualitate-ereduen aniztasuna ikustezin bihurtuko da eta sexua, kontsumo-produktu bihurtuko da. Eskolak esku hartze kontzientea egiten duenean ez ezik, heteronormatibitatean hezten du, eta heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko beharrezkoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea. Helburua izango da heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza-eremu guztietan txertatzea, eta sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratzea.

Egungo egoerari erreparatzen badiogu, jendarteak maitasun erromantikoaren ideia sustatzen du. Gainera nesken sexualitatea ia ez da existitzen, desioa ez zaie errekonozitzen eta ezin dute euren esperientzia sexualez hitz egin. Badirudi nesketan sexualitatea maitasunari lotuta joan behar dela. Mutiletan berriz, sexualitatea desio geldiezinarekin identifikatzen da, hitz egin dezakete beren esperientzia sexuales eta maitasuna ez da beren bizitzaren erdiguneko proiektua. Gainera, harreman afektibo-sexualen aniztasuna ikustezina da.
Eskolan egoera ere antzekoa da: testu liburuko esperientzia gehienek famililia nukelarra hartzen duten eredu gisa, harreman heterosexualak ikustarazten dituzte, maitasun-eredu bakarra transmititzen dute… Heziketa afektibo-sexuala ikastetxe eta irakasleen sentsibilitate eta boluntarismoaren eskuetan geratu ohi dira. 

Heziketa afektibo-sexualaren inguruko zenbait ideia argitzen:
-       -   Ezer ez egitea, egitea da: etengabe egiten ari gara heziketa afektibo-sexuala, eguneroko ekintzetan neska eta mutilen sexualitatea hezten ari gara
-         - Nola izendatu, hala ulertu: hizkuntzaren bitartez, errealitatea isla dezakegu edo aldaketak sustatu. Horregatik, sexualitatearen espresioa positiboa den zerbait bezala transmititu behar dugu hizkuntzaren bidez.
-         -  Nola ulertzen dugu afektibitatea ta sexualitatea: biak estuki erlazionaturik daude
-          - Kontuan hartzeko moduko DEKALOGOA:
o   Sexu eta genero binarismoen deseraikitze lana
o   Afektibitatearen garapen berdinkidea
o   Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira
o   Sexualitatea ez da berdin heterosexualitatea, genitalitatea, ezta koitoa egitea ere
o   Sexualitatea eta ugalketa gauza desberdinak dira
o   Sexualitatea ez da arriskutsua, pertsonaren baitan dago eta era osasuntsuan bizi ahal da
o   Elkarrekiko errespestuan, nahian eta adostasunean oinarrituriko edozein sexualitate-adierazpen zilegi da
o   Sexualitatea eta genero-identitatea alda daitezke bizitzan zehar
o   Sexualitatea jaio eta hil bitarteko laguna dugu

Heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileak heteroarautik, genero jazarpenetik eta sexu binarismotik haratago joan nahi du, pertsonen, harreman eta bizitza modu desberdinen anitzasuna bistarazi eta normalizatu, nor den moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske espresatzen bizi ahal izateko.

Ikasgelan edo hezkuntza ez formalean lantzeko, oso baliagarria eta interesgarria da Beldur Barikeko programaren baitan egiten den web gunean gaia lantzeko eskegi duten informazioa: post-ak, bideoak…
Oso interesgarria ere da Arrakala proiektua. Bilgune Feministak eta Topatu.info komunikazio proiektuak elkarlanean abiatutako proiektua. Testigantzetan oinarritutako dokumental baten bueltan, heteroaraua gainditzeko tresna kutxa bat sortu zuten. Guzti hori modu parte hartzaile eta dinamikoan egin zuten, gainera. Hemen making offaren bideoa:

Ikastetxean lantzeko zenbait erronka:
-          Bereziki beharrezkoa da zuzendaritzaren konpromisoa egotea
-         - Irakasleak eta eskola komunitateko kide guztiak gaiaren inguruan prestakuntza jasotzea eta sentsibilizatzea
-         - Sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea
-       -   Eskola osorako plan integral bat egitea



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina