2016/02/14



Aurreko gaian genero-identitatea eta genero-adierazpena landu da eta oraingoa nolabait horren jarraipena dugu.


Bilgune Feministak dioen moduan, azken urte hauetako teoria feministen arabera bai generoa baita sexua ere eraikuntza soziokulturalak dira.

Orain ikusiko ditugu beste kontzeptu batzuk.

Sexu biologikoa ez da bereizten haurdunaldiaren zazpigarren aste arte.

Sexu biologikoa eta generoa askotan nahasten diren kontzeptuak dira.
Gehienetan kanpoko genitalei begira genero rolak ezartzen dira, modu automatikoan, kontuan izan gabe identitate sexuala denboran zehar garatuko dela.


Sexu-orientazioak edo desirarenak pertsonaren zaletasun afektibo-sexualei buruz hitz egiten digu. Sistema patriarkalak aurresuposatzen du guztion heterosexualitatea.

Sexu-orientazioen arabera DESIRA ORIENTAZIOA

  •     Lesbianismoa: sexu bereko pertsonekiko desira afektibo/sexuala
  •    Homosexualitatea: sexu bereko pertsonekiko desira afektibo/sexuala
  •    Heterosexualitatea: beste sexukoa den pertsonekiko desira
  •    Bisexualitatea: sexu bereko zein beste sexuarekiko desira.

    GENERO IDENTITATEA

  •   Emakume edo gizon sentitzea
  •   Transexualitatea
  •   Transgenero


IDENTITATEA ETA ANIZTASUNAK

LGTBIQ+ ERREALITATEAK ETA LESBIANISMOA HAUTU POLITIKOA
Aldatzen eta eguneratzen ari diren sigla hauek (LGTB, LGTTIB…) heteronormatik haratago daudenen existentziak bistaratu nahi dituzte:
L(esbiana)G(ay)T(rans)B(isexual)Q(ueer)I(ntersexual)+(bestelako identitate eta praktika anitzak)

Aurreko gaian aipatu genuen egokitutako sexu biologikoa eta norberak zer sentitzen denaren artean (genero-identitatea) adostasuna dagoenean “cis pertsonak” (cisemakumeak eta cisgizonak) dauzkagula.

Honen antonimoa da “trans pertsona”. Cis-en antzera, Trans- ere latinetik eratorritako aurrizkia da eta “bestaldera joan/egon” esan nahi du.

Trans kontzeptuak bilduko lituzke “genero-rol estereotipatuak betetzen ez dituen jendea, gorputz, desira eta identitatearen transizioan dagoen jendea, eta genero aniztasun ikuspegiarekin bat datorren jendea.”

Ezin dugu ahaztu:

FEMINITATE ETA MASKULINITATEAK

  • Emakume edo gizon bezala bizitzeko eta adierazteko modu asko daude.
  • Eraikuntza soziokulturala da. Garai historiko, kultura eta geografiaren arabera aldakorra.
  • Honen hausteak penalizazio sozialekin eta aniztasun sexualaren onarpenarekin lotua dago.
HOMOFOBIA, LESBOFOBIA, TRANSFOBIA ETA ELKARBIZITZA
  •    Gay, lesbiana eta transexualenganako beldurra edo errefusada
  •    Bakoitzaren buruarekiko homofobia ere eman daiteke
  •    Aniztasun sexuala lantzeak elkarbizitzan eta pertsona guztiengan dauka eragina.

 De nada sirve tener miedo. Anuncio contra la homofobia

OINARRIZKO IDEIA BATZUK
  •  Sexualitatea balore positiboa da.
  • Sexualitateak gorputzak, plazerak eta desirekin du zerikusia.
  • Sexualitatea jaiotzetik hil arte daukagu.
  • Biografiak bakarrak eta errepika ezinak dira.


Aniztasuna-dibertsitatea



Hezkuntzan kontutan hartu behar ditugu gai honi buruz egiten diren ikerketak ezagutzeko egoera nola dagoen gure ikastetxeetako ikasleekin eta abiapuntu bezala hartzeko gure helburuak diseinatzeko garaian.

Hau da Berdinduk egindako azkena eta INJUVEk egindako beste bat



Berdindu Eskolak taldea jasotako IRAKASLEEN GALDERAK aipatu nahi ditut jakiteko zein den irakasleriaren egoera gai honekiko:
  • Zein adin tartetan finkatzen da sexu/genero identitatea?
  • Familiak ez ba du ikusten seme/alabaren identitatea edo ez ba du onartzen? Nola esku hartu behar dugu irakasleok?
  •  Ikastetxean neskekin asko harremantzen da eta modu femeninoak ditu: Neska sentitzen ote da? (LH-n gehiago) Homosexuala ote da? (DBH-n gehiago).
  • Nola lagundu bazterketa jasotzen ari den ikasle bati modu zuzenean egin gabe?
  • Zergatik mutila sentitzen dela esan mutilak gustoko baldin ba ditu? Zertarako prozesua egin alua izanik desira heterosexualak baldin ba ditu?
  • Sexu aniztasuna landuko dela esan behar al diogu familiari?
  • Zer egin bullying homofobiko kasu baten aurrean? Kasu hauek ekiditu daitezke?
  •  Nola jokatu trans identitatea adierazten duen ikasle baten aurrean?
  • Nola landu familia aniztasuna gelan modu natural batean?
  • Zer egin ikasle batek gorputz heziketan dutxatu nahi ez duenean? Identitate edo orientazioarekin zerikusirik al dauka?
  • Mutila izan nahi duela esaten badu transexuala da? (rolekin lotuta eta aukera eskubideekin ez identitate transexuala adieraztea)
  • Gelan ikasleak modu askean adierazteko aukera uzten ba diegu eta familiak ados ez ba daude?
  • Nola lagundu kultur edo erljijo ezberdina dukan ikasle bati baldin eta gay/lesbiana edo transidentitatea adierazten badu?
  • Nola landu gorputz aniztasuna trans identitate edo intersexualitate egoera posible bat dagoen gela batean?
  • Adimen aniztasuna(aniztasun funtzionala) duen pertsona bat trans identitatea edo gay/lesbiana dela esaten badit? Posiblea da?

Ikusten dugunez formakuntzaren beharra handia da eta horretan gaude. 

BERDINDU ESKOLAK 2014. urteko datu kuantitatiboak hauek dira:  

Aholkularitza 12 ikastetxetan egin dute eta formakuntza 32 ikastetxeetan. 793 irakaslek hartu dute parte emandako prestakuntzan.
Zenbat ikasleekin landu dute gai hauek? Lehen Hezkuntzako 1400 ikasleekin eta BH-n 2886.

Zein da Berritzeguneen zeregina? Eskaera argitu- Aholkularitza/Oinarrizko formakuntza- Deribazioa beharrezkoa bada Berdindu Zerbitzura.


Bukatzeko “URREZKO ARAUAK” gure ikastetxeetan irakasleekin lantzeko:
  • Diagnostikorik ez egitea: sexu/genero identitatea eta desira orientazio gauza ezberdinak dira.
  • Irakasleen papera: ikaslearen sexualitate prozesuan laguntzea, akonpainamendua egitea.
  •  Ikaslearen beharrak entzutea eta asetzea.
  • Eskura ditugun balibide edo errekurtso ezberdinak identifikatzea: berdindu!, materialak…
  • Genero estereotipoekin apurtzeko adibideak ezartzea (erreferenteak).
  • Ikasleen segurtasuna bermatzen dituzten espazioak eraikitzea, arreta berezia jolastokietan, pasabideetan, jantokian, aldageletan...
  • Tutoretza saioetan talde kohesioa eta giroa bermatzeko adimen emozionala lantzea.
  • Transexualitate legea ezagutzea. “14/2012 legea, ekainaren 28koa, transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa”

DOCUMENTOS A CONSULTAR SOBRE LAS REALIDADES LGTB- ALDARTE
Jóvenes

Sobre familias Homoparentales

Lesbianismo
Migración

Mayores LGTB

Personas Trans

Situacion LGTB en el mundo

Salud mental y colectivo LGTB




















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina