2016/02/07

Identitatearen garapena





“Identitateak pertsonengandik bereizten nau eta, aldi berean, talde baten partaide sentiarazten nau” Identitatearen eraikuntza prozesu konplexuan osatzen da dimentsio indibiduala eta sozialaren osagarri anitzekin.




·      Autokontzeptua nork bere buruaz duen sinesmen multzoa da eta bi dimentsioa edo osagarri ditu: kognitiboa ( pentsamenduak eta balioak) eta emozioak.

·      Identitatea eraikuntza da. Eraikuntza banakakoa edo pertsonala eta eraikuntza soziala haurtzaroan hasita, nerabezaroan garrantzitsua eta bizitzan zehar ematen dira.



Sexu-, genero-identitateak aniztasuna eskatzen du. Sexu-genero sistema bitarra gainditzeko ANIZTASUNA kontuan harturik, errealitatearen aniztasuna ikusteko, adierazteko, izendatzeko hiztegi berria erabiltzen hasi beharra dugu.
Identitatea prozesu irekia da, etengabeko eraikuntza gisa ulertzen da, identitatearen izaera aldakorra, anitza, ugaria, erlatiboa eta aldiberekoa delako.


Genero-identitatea genero estereotipo eta rolei lotutako eraikuntza social eta kultural bat da. Genero-identitatearen garapenean faktore asko dago. Etengabeko prozesu dinamikoa eta konplexua da, prozesu sortzailea hain zuzen. Generoa egiten duguna, egoteko modu bat da.
Genero- edo sexu-identitateen eraikuntzan gorputzek eta narrazioek elkar eragiten dute, batez ere gorputz-ekintzen bidez: besteekin elkarreaginez eta denboran eta espazioan aldatuz, sentitzeko, ibiltzeko, adierazteko, mugitzeko, ukitzeko, emozionatzeko, janzteko, apaintzeko, erakartzeko zein erakartua izateko, gozatzeko moduak,…

Hezkuntzan ikaste-irakaste prozesuan identitatearen garapena kokatzeko, Heziberri 2020an definitzen diren oinarrizko zehar-konpetentziekin garapen zuzena eta egokia ematen dela bermatu ahalko da.
Curriculum ezkutuan kontuan hartu beharko da honako hau gauzatzeko:
  • Komunikazio era hezkidetzailea erabili, aniztasuna adierazteko erak hiztegi zehatzarekin aipatuz.
  •  Autonomía bultzatu elkarbizitza eta errespetua bermatzen.
  • Arautegia(k) eguneratu eskubideak eta betebeharrak goraipatuz.  
  • Partaidetza eta inplikazioa sustatu ideiak ekintza bihurtuz.
  • Etengabeko hobekuntzak sortu pertsona osorik errealizatzeko.

Duela gutxi, Nahiko! Programa 2015-2017, II Jardunaldi orokorra, 2016ko urtarrilaren 13an Luixa Reizabal Arruabarrena andereak eskeinitutako saio interesgarria aipatu nahiko nuke ezkutuko curriculuma egokitzeko / zuzentzeko / moldatzeko estrategi anitzak zerrendatu zituelako. Benetan gomendagarria !

Eta nire inguru hurbilean,
  •      Tutoretza Plana eguneratzerakoan Lehen Hezkuntzan NAHIKO! programa martxan jarri zenetik eskola giroan aldaketa nabaria da: ezkutukoa ikusgarri bihurtuz aldaketak, zuzenketak, eredu onak,…ematen direlako.

  •      Berdindu Eskola-koekin gauaturiko prestakuntzan, besteak beste, hiztegia aberastu genuen handik hona egoera eta identitate anitzak izendatzeko glosario zehatza erabilz.

  •      Aldarte eta Abipase  elkartekoekin tailerrak, hitzaldiak, … egiten ari gara jarduera osagarri antolatuak familia eredu berriak ezagutzen ditugulako.

  •        Pentazitatetik jaso dugunaren baliogarritasun handikoa izan dela baloratu dugu.


Genero-identitateen inguruan emandako aurrerapen nagusia kontzientzia hartu dugula da. Zuriñe M. Baztanek diona:”(…) Ez da XY zara, beraz, zakildun gorputza; beraz, gizona; eta gizona zarenez, maskulinitatean hezi beharrekoa. (…) ukitzen ez diren bi línea paralelo bezala ulertzen dugu gizona edota emakumea izatea. (…)”  oso argia da. Eta “Ya está, ya no me van a llamar más Luken” berria  oso baliogarria da errealitatean ematen diren identitate anitzak ulertzeko eta pertsona batzuen bizitza eredu hurbilak izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina