LABURPENA
Identitatea eraikuntza pertsonala
eta banakakoa da, baita eraikuntza-soziala ere. Norberak dituen bizipenen,
testuinguruaren, hartu-emanen, inguru sozio-kulturalaren eraginez eraikitzen eta
garatzen du bereidentitatea. Haurtzaroan hasi eta bizitza osoan zehar ematen
den prozesu aldakorra da. Genero-identitatea eta identitate-sexuala
desberdintzea ezinbestekoa dugu.
Sexu-identitatea:
baldintza biologikotan oinarriturik ematen den identitatea; neska-mutil
bereizketa egiten duena, organu-genitalen araberakoa.
Genero-identitatea:
zer sentitzen garen, gure buruekiko pertzepzio subjektiboa; gizarte
patriarkalak inposatutako genero-sistema binariotik at, norberak bere burua
genero batekin ala bestearekin, edota biekin edota ezta batekin ere
identifikaturik sentitzen den era dugu, genero-identitatea. Estereotipo eta
genero-sistemak eraikiak dituen harmarriak gainditu eta norberak bere
sentimenekin mintzoan aitortzen den era zintzoa aldarrian jarri behar dugu;
gogora ekarriz jendarteak aniztasunaz aberasten gaituela, guk geuk osatzen
baitugu berau.
Genero-adierazpenak:
GOGOETAK-PERTSONAK SUBJEKTU ASKEAK
“Pertsona bat autonomoa da bere buruari arau propioak jartzen dizkionean.” (Kant)« Autonomoa izaten ikasteak dakar maila pertsonal, profesional eta sozialean gero eta konplexuagoa den mundu batean moldatzen ikastea. Konplexutasun horrek lan ordenatua, planifikatua, mailakatua eta kontsekuentea eskatzen du eskolatze-aldiaren lehenengo faseetatik. Lan hori familiaekintzarekin osatu behar da (bai eta gizartearen eskakizunak eta aukerak izan beharko liratekeenekin ere)»
(ESCAMILLA, A.: Las competencias básicas. Claves y propuestas para su desarrollo en los centros, Graó, Bartzelona, 2008, 113. or.)
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentzia, marko teorikoa
Autonomiaren
eta ekimenaren garapenari esker, era berean, balio berriak eta
jarrera-aldaketak indartuko ditugu. «Norberaren
autonomiarako eta ekimenerako konpetentziaren eta gizonen eta emakumeen arteko
berdintasunaren artean lotura estua dago, bai eta, ondorioz,
genero-indarkeriaren prebentzioaren artean ere. Erantzukizuna eta errespetua
abiapuntutzat hartuta, hezkuntza-sistemek emakumeak baztertzen dituzten
estereotipoak eta aurreiritziak deuseztatzen dituzten banakako eta taldeko
identitateak eraikitzea ahalbidetu behar dute» CHICANO, E: «Autonomía e
iniciativa personal, base del desarrollo para la igualdad» in Participación
educativa 9, 79. or., Tribuna Abierta.
BALORAZIOA
Generoa egiten duguna da.
Eskolak subjektu askeak izateko baliabideak diseinatzea du helburu. Gizarte
patriarkalak inposaturik hetero-arauak ulertu, ordezkatu eta horiekiko
kritikotasunez jokatzeko estrategiak barneratu behar ditu. Haurtzarotik eraikitzen
hasten den identitatea bizitza osoan zehar garatzen doan prozesua dela
ulerturik, hezkuntzak eskainiko dituen gune, testuinguru eta ereduak
eraginkorrak izango dira ikasleen erabakietan. Haurrei autonomiaz jokatzen eta
kritikoak izaten erakutsi behar badiegu, hezitzaileok formazio feminista
ezkutuko curriculumean txertaturik, barneraturik izatea ariketa garrantzitsua
dugu. Generoa egoteko modu bat da. Gorputz eta narrazioek eragin zuzena dute
genero-identitatean. Nola jokatzen dugun, barnetik subjektiboki ditugun
sentimenak, generotik at, nor eta nola sentitzen garen identifikatzeko
konpetentzia eta trebezia landu behar du eskolak.
HEZIBERRI 2020 ETA EZKUTUKO CURRICULUMA
20. artikulua.– Irakasleen prestakuntza eta ebaluazioa. c) Hezkidetza, aniztasun afektibo-sexuala, eta hezkuntza-babes bereziak behar dituzten kolektiboentzako arreta egokia sustatzeko hezkuntza inklusiboa garatzea.
23. artikulua.– Aniztasunari
erantzuteko neurriak. 1.– Hezkuntzako esku-hartzeak ikasleen aniztasuna aitortu
eta errespetatu behar du. Halaber, ikasle guztien oinarrizko konpetentzien
garapen gorena lortzera bideratutako arreta espezializatua bermatu behar du.
2.– Aniztasuna tratatzeko neurriek ikaslearen hezkuntza-premiak asetzea izan behar
dute xede, ingurune normalizatu eta inklusiboan. Neurriek, halaber, ikasleen
ikasteko interesak, motibazioak eta konpetentziak hartu behar dituzte kontuan,
eta, edonola ere, Haur Hezkuntzako ikasleen irteera-profilerako ezarrita dagoen
konpetentzia-maila lortzeko bideak aurreikusi behar dituzte.
Haur Hezkuntzak dekretuetako bi
zatitxo hauek aukeratu ditut;
Irakasleen prestakuntzaren
eremuan, hezkidetzari aipamena egiten dio. Era orokorrean, subjektu bakoitzaren
identitatearen garapen integralaren funtsa dela azpimarratu gabe.
Aipamenak eskasak dira. Urriak.
Motz gelditzen dira. Inguru normalizatu eta inklusiboa ezinezkoa da sortzea,
bakoitzak ekartzen duen errealitatea arau hetero-patriarkalez eraikia bada. Eskolak
horiekiko kritiko izateko trebatzeko gaitasuna sustatzea izan beharko du
helburu. Jendartearen aniztasunari erreparatu behar dio, eredu anitzak
eskaintzeko eta ikasle bakoitzaren identitatearen garapenean aukera zabal
horretatik, hautu librean askea izan dadin.
GENERO-IDENTITATEAK. URRATSAK EMATEN
Badira azken urteotan aurrera
pausuak. Handiak. Identitate aniztasuna aldarrikatzeko gogoa, beharra eta
nahia. Gero eta ikasle gehiago topatzen ditugu, haurtzaroan, beraien genero
identitatea aho-betez adierazteko premiaz. Eta eskola ugari dira, baliabide
berrien bila ate joka ari direnak. Hezkidetza proiektuekin batera
sentsibilizazio olatua dator gurera. Eta sexu-identitate anitzak eta genero
identitate ezberdinen aberastasuna ulertzeko lagungarri diren elkarte ugariren
babesa topa dezakegu. (Gehitu, Hegoak , Aldarte-Berdindu, Chrysallis elkartea, Gizonduz,…)
Maskulinitate berriak, emakumeen ekarpenak handiak, aitortuak eta ikusgarri
egiten hasiak dira, eredu erromantikoaren iraulketa,…
ONDORIOAK-SINISMEN FALTSUAK DESEGITEN
- Pertsona bakoitzarekiko dugun aurreritzia ideia faltsuak ohi dira.
- Genero-identitatea eta sexu-identitatea kontzeptu bera dela adierazi ohi da.
- Sexua eta generoa ez bereiztea
- Maskulinitate eta femenitate era bakarrak daudela uste izatea
- Transexualitatea eta transgenero kontzeptuak ez bereiztea
- Identitate sexuala eta orientazio sexuala ez desberdintzea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina