2016/02/09

IDENTITATEAK ETA ANIZTASUN SEXUALAK.




IDENTITATE SEXUALAK: SEXUA ETA ORIENTAZIOA
Genero identitate eta genero adierazpena desberdindu dugun bezala, sexu biologikoa eta orientazio sexuala berezitu behar dira ere.

Sexu biologikoa ez da bereizten haurdunaldiaren zazpigarren aste arte.
Sexu biologikoa eta generoa askotan nahasten diren kontzeptuak dira.
Gehienetan kanpoko genitalei begira genero rolak ezartzen dira, modu automatikoan , kontuan izan gabe identitate sexuala denboran zehar garatuko dela.

Sexu-joera edo orientazio sexuala pertsona baten nahi erotiko edo amodiozkoen objektua da, bere sexualitatearen beste agerpena izanik. Jacques Lacan bezalako psikoanalistek kontzeptua sortu zuten, beste adituek lehentasun sexual bezalako kontzeptuak nahiago arren.

Hetero-normatibitateak jarraitu beharreko eredu dikotomikoak ezartzen ditu eta arau bihurtzen ditu harreman heterosexualak. Ideologia honen ondorioz, harreman ez heterosexual guztiak arbuiatu, alienatu egiten dira, eta anormal kontsideratzen dira. Honen ondorioz, homofobia eta lesbofobia elikatzen da.

Heterosexualitatea eta heterosexualak gutxietsi egiten dira eta, eta arau hetero-normatiboak, beste sexualitate batzuen diskriminazioa dakar legeetan, kultura-eremuetan eta politikan.

Hau dela eta duela oso gutxi arte ez da hitz egin orientazio sexualari buruz askatasunez ezta osotasunez ere.

Sexu-orientazioen arabera modu teorikoan azaltzen dira hiru aukera:

Homosexuala: sexu bereko pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena (lesbiana/gay).
·       Heterosexuala: beste sexukoa den pertsonekiko desira duena.
·       Bisexuala: sexu bereko zein beste sexuarekiko desira duena.
Baina aukera hauek ez dira nahikoak errealitatearen aniztasuna adierazteko:
·  Asexuala: inorenganako eta inolako desira sexualik sentitzen ez duena. (Kontrakoa alosexuala: besteenganako desira sentitzen duena)
·      Heteromalgua: heterosexuala sentitzen dena baina sexu bereko pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena.
·   Homomalgua: homosexuala sentitzen dena baina tarteka beste sexuko pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena.
·  Pansexuala / Omnisexuala: sexu- edo genero-identitatearen gainetik pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena (bisexualek, ordea, bai ematen diote garrantzia).
·       Demisexuala: hurbileko harremana duenarekiko desira sentitzen duena.
·        
Zentzu honetan Josebe Iturrioz-ek esaten duena asko gustatu zait:

“Zure sexualitateak ez zaitu definitzen, ez du esaten zer zaren.”

IDENTITATEA ETA ANIZTASUNAK
Identitatea berriz oso esperientzi anitza izan daiteke, segun non, norekin eta nola zauden sentimenduak batzuk do besteak izan daitezke.
Identitatea, pertsonak izateko modua da. Aukera bukaezina da, zer sentitu, nola agertu edo egon eta guzti hauen konbinazioa munduan egoteko aniztasuna da.
Hala ere, pertsona bat definitzeko, kontuan izan behar duguna da pertsona horrek zer sentitzen duen eta nola sentitzen den. Eta azken ha da egin ez dena gizarte patriarkalaren eraginez. Arau hetero-patriarkalak ez dute utzi errealitate hau adierazten, agertzen. Eta agertu egin direnean estereotipatua ikusi da eta klinikizatu egin da, hau da jende hau gaixorik dago, ez da normala.
Hetero-patriarkatuaren eragina, nola ez, eskoletara iritsi da eta bertan dago, horregatik genero aginteak betetzen ez dituzten haur eta nerabeek asko sufritzen dute.

LGTBIQ+ ERREALITATEAK ETA LESBIANISMOA HAUTU POLITIKOA

LGTBIQ+L(esbiana)G(ay)T(rans)B(isexual)Q(ueer)I(ntersexual) + (bestelako identitate eta praktika anitzak).

… las iniciales LGBT  se han utilizado para denominar de forma inclusiva a todos los individuos y a las comunidades que se identifican como lesbianas, gay, bisexuales o transgénero o aquellos/as que tienen dudas acerca su sexualidad y/o identidad de género…

TRANS* AK
Trans kontzeptuak bilduko lituzke “genero-rol estereotipatuak betetzen ez dituen jendea, gorputz, desira eta identitatearen trantsizioan dagoen jendea, eta genero aniztasun ikuspegiarekin bat datorren jendea.

... La persona transexual es aquella que no está de acuerdo con el género que le asignan al nacer (antes de nacer incluso, ya se nos asigna un género y todo lo que ese género conlleva… ¿Es niña o niño?...
... Las personas transgénero tampoco están de acuerdo con el género que se les asigna al nacer, pero rechazan el binarismo de género y no suelen identificarse ni como hombre, ni como mujer. Así que en la mayoría de los casos, no se someten a cirugía para asignarse a un género concreto ...

Transexualitateak gizarte gatazka ugari sortzen ditu, baita kezka handiak guraso eta irakasleengan. Beldurra eragiten du, bai transexualengan bai haien ingurukoengan, eta ia ez dago transexualitatea zer den eta errealitate horri nola heldu azaltzen duen informazio egokirik.

Trans pertsonak prozesu pertsonal batetik pasatzen dira, prozesu zaila eta konplexua. Prozesu indibiduala, erritmo, ibilbide eta helmuga desberdinak dituztelarik.
Oso interesgarria TVE2an 2014ko ekainean egindako programa:
https://www.youtube.com/watch?v=QJEfPyBtHBI

GORPUTZ ANITZAK
Gorputza da feminismoaren aldarrikapen garrantzitsu bat.

Egun emakumeen gorputza objektu bihurtzen dira, neskenak hipersexualizatu egiten dira eta emakumeenganako exijentzia maila bere gorputzarekin izugarria da.

Horregatik da hain garrantzitsua feminismoaren borroka.

Patriarkatuaren nahia emakumearen gorputza kontrolatzea da eta emakumeena izan beharko du aske izatea bere gorputza norberak nahi duen modua izateko.

Oso interesgarria Beldur Barik-en egindako hausnarketa:


HEZKIDETZA ANIZTASUNAREN SUSTATZAILE

Hezkuntza Sistemak sustatu behar du Giza Eskubideak bermatzen direla pertsona guztiengan, hau da ikasle, irakasle eta eskola komunitatea osatzen duten pertsona guztiengan. 

Hau dela eta sexu aniztasuna adierazten duten pertsonak eskubide guztiak izan beharko lukete besteak bezala.

Giza Eskubideak aniztasun sexuala duten pertsonengan definitzen dira Yogyakartako Printzipioak:

Nire ustez eskola inklusiborantz joan behar dugu, inklusioa bere osotasunean hartuta. Filosofia honen barruan aniztasuna (mota guztietakoa) aberastasuna kontsideratzen da eta honek eskolarako abantaila bat izan beharko luke.

Eskolak bermatu behar du ikasle guztiak pertsona bezala garatu ahal izateko aukera berdintasuna dutela eta bide honetan hezkidetza funtsezkoa da.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina