2016/04/09

BUKAERARIK EZ, HASIERA BAIZIK!



Ikastaroaren bukaerara iritsi gara, bai, eta ze pozik!

Pozik  gauza askorengatik:  

Ikasi dudan guztiarengatik, bizi  izan dudan esperientzia interesgarriagatik, izan ditugun irakasle eta ikastarokideengatik, egindako lan eta aurrerapenengatik eta, zergatik ez esan ere, atseden pixka bat izateagatik.

Maila pertsonalean zenbat ikasi dudan! Bizitzarako inoiz kendu ezingo ditudan betaurreko moreak jantzita gelditu zaizkit. Hezkidetzaren ikuspegia guztiz aberastua eta zabaldua eta gaiak duen garrantzia benetan barneratuta. Beharra konpromiso bihurtua!


Maila profesionalean, pertsonalarekin hertsiki loturik, hainbat tresna, herramienta, baliabide eta material jasota!





Aitortu beharra daukat momentu gogorrak pasa ditudala, askotan ezina sentitu ere bai eta dena bertan behera uztekotan ere egon izan naizela; produzio-erreitmoa ikaragarria egin zait eta, egia esan, ez nuen uste bukaera arte iritsiko nintzanik. Baina bai, neure buruari uste baino indartsuagoa naizela erakutsi diot. Honek, poz handia eman dit, neure burua hobeki ezagutzeko aukera izan dut eta emaitza itzela izan da. Baina, benetan, ez dut uste neuk bakarrik lortu dadanik, zuoi guztioi, irakasle eta  ikaskide guztioi esker izan da; zuen lanek eta ekarpenek eta elkarren arteko elkarrekintzek aurrera jarraitzeko gogoa eta ilusioa piztu eta mantentzen lagundu didate. BENETAN MEREZI IZAN DU!

Gure ekarpenak sare sozial ezberdinetatik jarraitu izan duten pertsona guztiei, eskerrak emateaz gain,gure mezuen zabalkundean parte hartzera ere gonbidatuko nieke. Ea ba guztion artean jendarte parekide, justuago, askeago eta inklsusiboago bat lortzen dugun!

Hezitzailea naizen aldetik eta ohartuta honek jendartea aldatzeko eskaintzen duen aukera, nire etorkizun hurbilean ditudan itxaropen, nahia eta asmoen artean betaurreko moreak jantzita mantentzeaz gain hezkidetzan lan egiten jarraitzea da; eskola inklusibo baten alde, hain zuzen ere, guztiontzat kalitatezko eskola izango dena, bazterkeriarik egiten eta onartzen ez duena, ikasle guztiak beharrezkoak direla onartu eta bakoitzaren desberdintasunak irakaskuntza prozesua aberasten duela onartzen duena, horretarako, inguru hurbila kritikotasunez aztertzen duena  eta eskola berdintasun ekosistema bihurtuz.

Ikastaro honetan zerbait ikasi baldin badu  hauxe da: zenbat dagoen egiteko! Horregatik, irakasleon papera aktiboa eta baita beligerantea ere izan beharko litzateke. Pauso txikiak ematen jarraitu beharra dago sexismoaren azterketa, estereotipoak detektatuz, egitea beharrezkoa da jendartea sentsibilizatzeko.

Ikastaroan bizitako prozesua jasotzen duen lantxo bat partekatu nahiko nuke, gure ikastetxean martxoak 8rako egindako lana hain zuzen ere:






Bihotzez eskerrak eta animo guztioi!


HEZKIDETZA bilaketarekin bat datozen irudiak


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina