22 aste, ai ene!, ez da urte erdia ere,
baina gai honekin urteetan aritu izan banintz bezala sentitzen dut,
eta halaxe da, gaiak, urteak daramatza nire barnean, hau, lehendik
hasitako prozesu baten jarraipena besterik ez da izan, eta batez ere
jarraituko duen prozesu baten “garaia” izan da.
Garai GOGORRA, denbora asko eskaini
behar izan diodalako nire bizitzan denborarik gutxien dudan une
batean, EMANKORRA, aukera asko, eragiteko momentu eta arlo ezberdin
ugari ikusarazi dizkidalako, eta neurri batean ETSIGARRIA ere izan
den garai bat, aukerak bezain beste erronka aurkitu ditudalako eta
zer egin handia dagoela ere ikusi dudalako.
Dena dela, doinuz triste xamarra den
baina mezuan indar handia duen Berri Txarrak taldearen “Eskuak”
abestiarekin oroituko dut garai eta gai hau.
Hainbat aldiz esan dugun bezala eduki
ugari eta guztia prozesatzeko eta barneratzeko tarte gutxi!! Hori da
oro har daukadan irudipen nagusia, baina badakit ni bezalaxe jende
gehiago dagoela lan honetan eta gero eta gehiago izango garela, beraz... AURRERA!! EKIN LANARI ETA HEZKIDETZAREN BIDEAN TOPATUKO
GARA!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina