Genero-Indarkeriaren inguruan
sensazioa daukat amesgaiztoaren puntu berean urte asko daramatzagula. Marko
teorikoa eta juridikoa badago. Gertakizuna jazo, gizarteak salatu, eta goazen bakoitza berera. Honen ildoan, aste
honetan Burgosen erahila izan den kazetariaren heriotzaren harira, Luz
Sanchez-Melladok El PaĆs-en idatzitakoa ekartzen dut, errekurtsoen ezagutza
azpimarratzen duelako, baino…
Azaroaren 25aren inguruan
sentipen berdina izango dugu. E! Ez noa esatera beharrezkoa ez denik! Baizik
eta formula honek ez dituela emaitzak nahi bezala ematen, eta berriro ere
hezkidetzaren garrantzira goaz.
Horregatik, gure aldetik, zer
egin daitekeen aztertuta, eta irakurgaian aipatzen diren esku hartze
hezkidetzailerako izan daitezkeen lan ildoei helduta urgentziazko bi helduko
nituzke (beste guztiei uko egin gabe):
1.- Maskulinitate hegemoniko eta feminitate
subordinatuen ereduak kolokan jarri eta beste eredu positiboak erakutsi.
Mutilei enpatia eta sentimenduen esparrua garatzeko eta neskei autokonfiantza
eta botere pertsonala garatzeko (ahalduntzeko) ikasketa egoerak planteatu (jakinik
ahalmen guztiak bai neskak eta bai mutilak garatzea dela helburu).
2.- Maitasuna kontzeptua landu:
maitasun erromantikoaren mitoak aztertu, dominazio-sumisio harremanak
identifikatu eta berdintasunezko eta kontsensuzko harreman mota desberdinei
espazioa eman, bistarazi.
Azkenaldia, pil-pilean dagoen
eskola jazarpenaren gaian ere, gero eta garrantzia gehiago ematen ari zaio
enpatia lantzeari eta “begira geratzen direnenetan” erreakzioa pizteari.
Hezitzaile bezala (guraso bezala) bi puntu horiek praktikan jartzen saiatzen
naiz. Mutilengan enpatia eta sentimenduen esparrua garatu, eta indarkeria
matxista zer den adierazi, eta zein eremutan eman daitekeen azaldu, argi izan
dezaten. Mutilek asko egin dezaketelako indarkeriaren aurka, pankarta baten
atzean jartzeaz gain.
Neskengan botere pertsonala
garatu. Eta ez dezatela maitasunaren kontzeptu erromantiko-pean botere hori
galdu. Eta ez dezatela bikotearen kontrola inola ere onartu, are gutxiago “asko
maite nau” sinestuta. Funtsezkoak iruditzen zaizkit bi gai horiek, eta hori,
eskolan bai, baina etxean ere adierazi behar da.
Iazko ekarpenei dagokinez, asko
dira interesgarriak baina honakoan agertzen indarkeriaren hirukia oso
adierazgarria iruditu zait.
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/hezkidetza-da-genero-indarkeria.html
Bukatzeko, ikusi ditugu zeintzu diren indarkeria mota, baina hezitzaile bezala, arreta berezia jarri behar zaio wasap eta gailu digitalen bidez eragiten denari, Zentzu honetan, Pantailas Amigas orrialdean, informazio interesgarria egoten da (guraso bezala baliagarria izan zait) eta badu atal berezi bat horri bideratua, gida eta guzti.
http://www.pantallasamigas.net/otros-webs/violencia-sexual-digital-info.shtm
Bukatzeko, ikusi ditugu zeintzu diren indarkeria mota, baina hezitzaile bezala, arreta berezia jarri behar zaio wasap eta gailu digitalen bidez eragiten denari, Zentzu honetan, Pantailas Amigas orrialdean, informazio interesgarria egoten da (guraso bezala baliagarria izan zait) eta badu atal berezi bat horri bideratua, gida eta guzti.
http://www.pantallasamigas.net/otros-webs/violencia-sexual-digital-info.shtm
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina