Legeak lege: Ausardia eta baliabideak behar dira
Legeak diseinatzen dira eta arauak ezartzen dira zerbait
betearazteko edota erregulatzeko. Politika publikoen kasuan intentzio edo
asmoak adierazteko.
Legeak edo arauak ezarri ondoren, horiek betetzeko neurriak
ezarri behar dira. Berdintasun erreala lortzeko ezinbestekoa da borondatea
dagoela adierazteaz gain, hori betetzeko baliabideak bideratzea. Baliabide
ekonomikoak ezinbestekoak dira horretarako. Aurrekontuetan islada izan behar du
eta diseinatzen diren berdintasun politikak eraldaketa estrukturala izan behar
du helburu. Hortxe dago, nire ustez gakoa: Berdintsun erreala lortzeko ezartzen
diren politikek ez dute bultzatzen emakumeen ahalduntzea eta balore aldaketa.
Politika guztien erdigunean kokatu behar dira berdintasun politikak
Gero eta lege gehiago egoteak esan nah du konpromisoa gero
eta handiagoa dela. Beraz, dugun erronkari aurre egiteko, planteamendu eta plan
integralak eta koordinatuak egitea da gakoa. Arlo ezberdinetan modu
koordinatuan eragiteko.
Horretara dator hezkidetzaren inguruko legeria. Gakoa
hezkuntzan dagoela diogu behin eta berriz. Baina horretarako hezkuntza munduak
bere kurrikulumean txertatu behar du hezkidetza lantzea. Horrela ezean, udaleko
berdintasun zerbitzuetatik bideratzen da horren lanketa, eta, beraz, lanketa
isolatu gisa ikusten da. Hezkidetzaren legeriak ekarriko duena da (edo ekarri
beharko lukeena), ikastetxeetako plangintzetan eta lanketetan zeharkako moduan
lantzea hezkidetza, eta horretarako ezinbestekoa den formakuntza eskaintzea
bertako langileei. Horretarako ezinbestekoa da asmoen berri emateaz gain, hori
txertatzeko baliabideak bideratzea. Konpromisoa kasu honetan horrela neurtzen
baita.
Hezkuntza-sisteman
hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planak bere
baitan txertatzen ditu EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako VI. planak
adierazten duena: indarkeriaren prebentziorako eta emakumen ahalduntzerako
ezinbestekoa da kurrikulumean txertatzea.
Beraz,
legeak ekintzetan gauzatu daitezen, ezinbestekoa da baliabideak bideratzea eta
erabaki ausartak hartzea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina