2016/12/12

Non daude emakumeak?

NON DAUDE EMAKUMEAK?

1.- Emakumeen ekarpenak ikusezinak izatea historian zehar eman den fenomenoa da eta patriarkatua indarrean dagoen kultura guztietan ematen da. Zientziek, erlijioek eta ideologiek emakumeen bazterkeria hori babestu izan dute.
      Modu asko daude emakumeen presentzia gutxiesteko: gizarteak inposatzen dituen rol hierarkikoen banaketa, hizkuntza sexista, androzentrismoa... baina baita gizonen aldetik emakumeena denaz jabetzea ere.
Gaur egun, oraindik ere, horrelako albisteak topa ditzakegu:
“Las esposas suelen quejarse de que sus maridos no las escuchan, pero no comprenden que detrás de esta situación hay fundamentos científicos que impiden poder escuchar durante mucho tiempo sus planteos y conversaciones. La realidad parece indicar que un esfuerzo así podría afectar la zona cerebral masculina”.
Halere, historiaurretik gaurdaino emakume askok eta askok borrokatu dute euren jarduna  eta ekarpenak aintzakotzat hartu eta ezkutuan ez gelditzeko. Bestalde, egun, gure historiatik erori diren hainbat emakumeren biografiak eskuratzeko asmoz, Lola Valverde Lamsfus Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna etengabe ahalegindu da emakume horiek herri oroimenetik berreskuratu eta euren ekarpena biltzen. Eusko Ikaskuntza eta Kukuxumuxuren arteko elkarlana akuilu, 2011n Euskal Herriko historiako 44 emakume hautatu eta euren irudiekin elastiko ederra egin zuten, emakumeen ekarpena soinean eraman eta ikustarazteko. Gehiago izan zitezkeela argi du Valverdek, baina, hiru baldintza kontuan hartuta egin zuen hautaketa hura: Euskal Herriko herrialde guztietako emakumeak izatea, garai guztietakoak eta klase sozial guztietakoak.


         
Bestalde, feminismoak historia ulertzeko modua eraldatu duela dio Lolak: «Generoaren filosofia lantzen eta garatzen joan den heinean, zientziatzat jo eta seriotasunez lan egin denean, eta, noski, unibertsitateetan emakumeak sartzen joan garenean gertatu da benetako aldaketa”.

2.-Iazko ekarpenen inguruan, Aida eta Itsasok aipatutako Ezkutuko Amandreak proiektua azpimarratuko nuke. Lekeitioko udalaren ikerketa beka bati esker, 27 emakume, 27 istorio eta 27 bizibide jaso dituzte XX. mendeko emakumeen bizimodua nolakoa zen ezagutu nahian. Horrelako ekimenak oso-oso interesgarriak iruditzen zaizkit emakumeen historia eta bizitza presente egiteko, eta horretarako zer hobeto hurbilekoen eta ondokoen berri izatea baino.




Halaber, Ekofeminismo teoriari buruz egindako aipamena ere berria bezain interesgarria iruditu zait. Bi pentsamendu kritikoen ekarpenak osatzen ditu ekofeminismoak: ekologismoa eta feminismoa. Ekarpen horien bitartez, gizarte patriarkalaren emakumeenganako menpekotasunaren aurka borrokatzeaz gain, naturaren defentsan borrokatzea ere laguntzen du; naturak ere pairatzen baititu paradigma patriarkalaren ondorio suntsigarriak.




3.-Euskal emakumeek egindako ekarpenen inguruan, Mugarik Gabe Euskadiko Gobernuz Kanpoko Erakundeak egindako dokumentala aukeratuko nuke. Bertan, Euskal Herrian abortatzeko eskubidearen aldeko borrokaren eta garaipen feministen ahotsak bistaratzen direlako.



4.-Eremu hezitzaileko ERRONKAK:
Lehenik eta behin irakasleen artean emakumeen lana bistaratzearen garrantzia landu, soilik hezkidetzako arduradunen eskuetan utzi gabe eginbehar hori.
Ikastetxean lantzen diren proiektuetan ikuspegi hezkidatzailearen beharraz jabetu eta curriculumak birmoldatu.
10-12 urteko ikasleekin, herriko hainbat emakumeren historia eta jarduna aztertu eta bistarazi. Emakumeak ezkutuan egon izanaren arrazoiak aztertu.
10-12 urteko ikasleekin, musika eskoletan, egun aktibo dauden Euskal Herriko emakume musikarien edota talde mistoen berri eman. Halaber, abestien letren lanketa egin ikuspegi hezkidetzailea kontuan izanda.
Literatura liburuak aholkatzerakoan, euskal emakume idazleen berri eman. Gizonezko zein emakumezko idazleen jarduna eta lana hezkidetza ikuspegitik landu.
Eskola kirolean, emakumezko entrenatzaileen presentzia gehitzen saiatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina