Hizkuntza da
komunikatzeko dugun era eta tresna nagusia: batez ere hitzak, baina baita ere
zeinuak, sinboloak, doinuak, gorputz adierazpena, gestuak eta irudiak, besteak
beste. Eta hizkuntzaren bitartez sentimenduak, pentsamenduak eta ideiak
transmititzeaz gain, gure inguruko kultura transmititzen dugu, eta kulturarekin
batera, estereotipoak. Egoera honetan, neutroa da hizkuntza? Aseptikoa?
"Feminismo, género y patriarcado" artikuluan Alda Faciok dion bezala, kultura batetik bestera gorabeherak egon arren, eta munduko leku bakoitzean bere erara azaldu, kultura ezagun guztiek partekatzen dituztene zaugarrien artean patriarkatua aurkitzen dugu.
Ideologia zehatz horretan
pertsonen artean komunikatzeko sortutako sinbologia barne, modu
esplizituan emakumeak eta beraiekin zerikusia duten rolak, lanak, tresnak,
ingurune soziala eta abar debaluatzen dituen hizkera.
Jessica Murillok
bere aldetik El lenguaje, la gran violencia contra la mujer dokumentuan
azaltzen du hizkuntzaren bidez ikasten ditugula balioak eta errealitatea
interpretatzeko modu konkretu bat, eta hori dela, hain zuzen, gero guk
transmititzen duguna gure egintza komunikatiboetan. Dugun errealitatean androzentrismoa da
barneratzen ari garena eta transmititzen duguna, gizona delarik erreferentzia
bakarra, emakumea haren mendekotzat hartuz. Beraz, hizkuntza, edo hizkuntzaren
erabilera, ez da “errugabea”: aukeratu egiten du zer eta nola transmititu, eta,
ondorioz, bizitza nola irudikatu. Horrek esan nahi du erabiltzen dugun
hizkuntza maskulinoa baldin bada, gure imaginario eta iruditeriak ere androzentrikoak izango direla.
Bortizkeria sinbolikoaz hitz egin dezakegu muga jartzen diolako irudikariari
eta emakumeak isilarazten dituelako.
Nola, orduan, ez
aldarrikatu GU aipatzeko beharra? Populazioaren erdia baino gehiago gara eta
hizkuntzak baditu errekurtso nahikoak eta gehiago emakumeak gizonak beste
irudikatuak egotea lortzeko. Georges Steinerrek (“DespuĂ©s de Babel”) zion
bezala “aipatzen ez dena ez dago, izendatzen ez dena ez da existitzen”. Gu
hemen gaude, ez? Existitzen gara, hizkuntza eta ordena sinbolikoan ere lekua
izan behar dugu.
Ildo honetatik, interesantea dela uste dut Publikoki egiten den umorea ez da neutroa izenpean hurrengo bideoan Uxue Alberdik egiten duen hausnarketa:
Ikasgaiko
jarduerari helduz, hau da nire hausnarketa
1.- Poster bat
egitera animatu naiz eta sareatu dut twitter, pinterest eta facebook-en. Hau
da:
2.- HIZKUNTZAK EMAKUMEOI ZOR DIGUNA da iazko ikastarokideen ekarpenen
artean aukeratu dudana. Osatua iruditu zait, Maisazoek idatzitakoa. Nahiz eta bideorik ez erakutsi,
hausnarketa sakona egiten duela pentsatzen dut eta irudiak oso ondo hautatuak,
aproposak direla.
3.-
GIDA bat baino gehiago proposatzea erabaki dut, mamian denek ardatz berdinaren
inguruan aritu arren, nire ustez bakoitzak bere berezitasuna gehitzen diolako gaiari,
une eta egoera ezberdinetan erabiltzeko aukera anitza izan dezagun:
.
4.-
Ikastetxean edota jendartean lantzeko erronkak esaldi honen filosofia barruan
sartu beharko liratekela pentsatzen dut edo, beste era batera esanda, esanahi
honetatik jaio beharko liratekela: “Hizkuntza hezkidetzailea pertsona guztiak
aipatzen dituen ahozko eta idatzizko hizkuntza da, talde guztiak integratzen
dituena, aniztasuna aberastasun iturritzat hartuz pertsona guztiak baloratzen
dituena, konparazioak eta hierarkizazioak gainditzen dituena, bizimodu
ezberdinak aipatzen dituena eta berdin egiten duena ez ahozko adierazpenean:
keinuekin, gorputzarekin, irudiekin eta abar.
Erronkak,
hauek:
- Hitz eta kontzeptu berriak sortu eta erabili.
- Ahozko hizkeran adi egon erabilitako doinu eta gorputz jarrerari. Kontuz eremu ez formaleko espresioekin.
- Geletan eta jardueretan neska eta mutilen parte hartzea aztertu eta oreka sustatu.
- Emakumeen esperientziak eta interesak diskurtsoan eta ikasgaietan barneratu.
- Hizkuntza hezkidetzailea ikastetxeko esparru guztietan erabili.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina