Indarkeria matxista, gizaki arrak bere begiradatik erabiltzen duen indarkeria da.
Definizio hau kontutan izanik, emakumeen ezaugarriak adierazten duten edozein pertsonek, maskulinitate hegemonikotik kanpo dauden pertsonak eta agindu heterosexual normatiboa jarraitzen ez dion edonork, jaso dezake indarkeria matxista.
Indarkeria matxista arazo politikoa da, beraz, jendearte guztion ardura da.
Indarkeria matxistarekin amaitzeko bi estrategi nagusi daude:
- Gizonen inplikazioa. Maskulinitate heterosexual hegemonikoa interpelatuz eta berriak eraikiz.
- Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboan autodefentza femenistaren bidez.
Indarkeria matxista desikasteko:
- Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseiraketa bat eman behar da.
Indarkeria matxistarekin amaitzeko, gizonen inplikazioa ezinbestekoa da, horretarako, batetik,maskulinitate berrien eraikitze prozesuan konpententzia hauek landu behar dira:
- Emozioen arloa, Zaintzaren esparrua eta indarkeria matxisten aurrean jarrera aktiboak sustatzea.
Bestetik, autodefentsa feminista, hau da, emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa, bertan, jarrerak,emozioak eta autoestimua lantzen direlarik. beldurra nola galdu, gorputzaz nola jabetu, eraso sotilenak identifikatu,..bakarka zein kolektiboki.
Gaiarekin lotuta aipatzea nahiko nuke Alejandro Sanzek Otsailaren 22an Mexikon kontzertu batean, eraso baten aurrean, izandako jarrera positiboa, eredugarria.
Alejandro Sanz detiene un concierto para defender a una mujer maltratada
El cantante expulsó a un hombre que estaba abusando de una fan
Eskolan landu beharrekoak:
- Indarkeria matxista mota guztiak identifikatzen lagundu.
- Erasoen identifikazioa landu, emozioei eta sentipenei garrantzia eman, erasoa desoroso sentitzen hastean
hasten da.
- Erasoei aurre egiteko tresnak bereganatu, ez isildu, salatzeko eta defentzarako eskubideak aurerra eraman.
“EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA legitimatzen duen
gizarte batean bizi gara, gizarteak legitimatzen duelako emakumeen doan
zaintzea. Garrantzitsuena da konturatzeasolik jo eta
hiltzen gaituztela. INDARKERIA SEXISTA da ere sinestarazi nahi digutela
emakumeek pairatzen dugun zapalkuntza, gure naturan dagoela” IRANTZU VARELA Gaiari
buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.
Aste honetan “Idarkeria matxita”, gaia puri-purian dago, eta
egunero, komunikabideetan gai honekin lotutako berriak ateratzen dira. Egunero
hamaika emakume erasoren batekin esnatzen dira.
Hau konpontzeko, ematen du bideak zabaltzen direla, baina
hau besterik ez zabaldu….
Ildo honetatik, mugimendu feminista izan da eta izaten da arazoa bistarazi
eta salatu duena, eta modu berean konpontzeko bideak bilatzen dabilena,
proposamenak eta ekintzak aurrera eramaten dituena, modu batean edo bestean
geldiarazteko eta konpontzeko bideak eraikiz.
Argi dago, egunero, bai egunkarietan bai teleberrietan,
eraso sexistak ateratzen direla. Hori dela eta, gaia gure eskoletan presente
egon behar da eta landu behar da. Horretarako, hezkidetzaren barruan, gure
erronka nagusi izan behar da: “indarkeria matxista deseraikitzeko jarduerak lantzea”,
bidea ez da erraza, ez da lortuko egun batetik bestera eta guztion inplikazioa
beharrezkoa da.
Argi eta garbi izan behar dugu zertan datzan indarkeria matxista.
Indarkeria
matxistahonako hau da: emakumeen, nesken
eta arautegitik kanpoko genero-identitatea eta/edo sexualitatea duten pertsonen duintasunari,
estimuari eta osotasun fisiko eta mentalari kaltea eragiteko laguntzen duten
ekintzak. Egiturazko indarkeria mota bat da, gizarte guztietan eta gizartearen
eremu guztietan azaltzen delako, nahiz eta maila desberdinetan gertatzen den
eta mekanismo desberdinak erabiliz, hainbat gairen arabera, hala nola arraza, maila eta talde etniko jakin baten partaide izatea.
Indarkeria hori patriarkatuak ezartzen duen desberdintasunaren
adierazpena da, eta, era berean, patriarkatuaren jarraipena bermatuko duen tresna da. Hiru eremuren bitartez
antolatzen da:
Indarkeria sinbolikoa, aurreiritziak eta idearioa sortzen
duena
Egiturazko indarkeria, diskriminazioa bermatzen duten erakunde guztiekin
Indarkeria materiala, zuzeneko indarkeriaren adierazpen
zehatz guztietan.
Halaber, “maskulinoa dena” “femeninoa denaren” gainetik
eta bi kategoria horietan sartuta ez dauden genero-identitate guztien gainetik
gailentzea indartzen, legitimatzen eta errepikatzen laguntzen duen bitartekoa
da.
Eremu pribatuan ematen den indarkeria matxista gehien
hedatuta eta gutxien ikusten dena da, nahiz eta azken urte hauetan hainbat
ahalegin egin diren hura identifikatzeko eta hari aurre egiteko. Familian edo
afektuzko harremanean gertatu ohi da; egilea zeregin maskulino menderatzailea
hartzen duena izaten da eta gauzatzen dituen indarkeriazko ekintza horiek
zeregin horretan oinarritzen ditu. Indarkeria fisikoa, psikologikoa,
ekonomikoa, lan-arlokoa eta/edo sexuala izan daiteke.
Era berean, esan behar dugu LGTTBIen aurka gauzatutako
indarkeria matxista indar handiz sartzen dela eremu sozialetan eta
onarpen-maila handia duela, eta, askotan, estatuko erakundeek eta gizarteak
orokorrean ez dutela kontuan hartzen edo modu irekian sustatzen dutela.
Mugimendu feminista izan da arazoa bistarazi eta salatu duena, baita
geldiarazteko eta konpontzeko bideak ikertzen dabilena ere, pentsatu eta
teorizatu, proposamenak egin eta ekintzak aurrera eramaten dituena, “pertsonala politikoa da” bezalako
leloak plazaratu dituena.
Indarkeria
matxistaz hitz egiten badugu arreta ipintzen da emakumeengan, indarkeria
matxista gainditzeko.
Kontuan izan behar dugu, indarkeria matxista arazo
politikoa dela; hortaz, guztion ardura dela kolektibo zein pertsonal mailan.
Beraz, arreta gizonengan ere ipini behar da. Errotik
desagerrarazi nahi badugu ezinbestekoa da gizonek duten erantzukizuna onartzea.
Hori dela eta, indarkeria matxistarik gabeko
jendartea sustatzeko proposatzen dira bi estrategia , beti ere mugimendu
feministaren eskutik:
Maskulinitate
berriak:gizonen inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa
interpelatuz eta berriak eraikiz.
Maskulinitate berriak eraikitze-prozesua konplexua
da, eskolan zein jendartean termino hau landu behar da, Horretarako
baliabide edo estrategi desbedinak erabiliz, esatebaterako, Gizonduz blogean
dagoen materiala erabiliz. Egia esan, bidea konplexua dela, patriarkatuak
mutil/gizonei emandako pribilegioei uko egin behar dietelako, eta hori ez da
erraza.
Autodefentsa
feminista: emakumeen ahalduntze
indibidual eta kolektiboa autodefentsa
feministaren bidez. Autodefensa fisiko soila baino zerbait gehiago,
bertan jarrerak, emozioak eta autoestimua lantzen direlako.
Emakumeekin lotuta beti agertzen dira hurrengo
hitzak:
BELDURRA, ZAPALKUNTZA
Une honetan, XXI.garren mendean emakumeekin
lotutako hitzak izan behar dira:
"Orain dela
gutxi arte, gizonak zeuden komunikabide guztietan. XX. mendearen erdialdean,
emaku- meak egunkarietako erredaktore lanak egiten hasi ziren. Irratian eta
telebistan emakumeen pre- sentzia pixka bat handiagoa izaten zen ziren garai
hartan, ezinbesteko baitzituzten komunikabi- deek emakumeen ahotsak eta
aurpegiak. Oraindik ere, ohikoa da albistegietako aurkezle bat emakume izatea
eta bestea gizona.
Mende
amaierarako emakumeek komunikabideak bereganatuak zituzten. Hau da, emakume
profesionalek argi ikusi zuten ongi egin zezaketen lana zela eta lanean hastea
erabaki zuten. Gaur egungo kazetaritza fakultateei erreparatzen badiegu, joera
hori etorkizunean indartzen joango dela pentsa dezakegu. Hala ere, zuzendaritza
organoetan emakumeek duten presentzia ez da inondik ere erredakzioetan
dutenaren parekoa. Kazetaritzan, beste lanbide askotan bezala, emakumeak zailtasunak
ditu aginte postuetara heltzeko."
Jardueraren
inguruan jasotako datuak eta ondorioak. Indarkeria
matxistarekin lotutako datuak oso garrantziatsuak dira eta azken bolada honetan,
indarkeria matxistaren biktima kopurua
handitu da, horrelako datuak konpontzeko nahian hurrengo berria INDARKERIA SEXISTA ERROTIK KENTZEA
"Emakumeen kontrako indarkeria da emakumeen diskriminazioaren paradigma,
egiturazko fenomeno gisa. Patriarkal edo matxista deritzogun mundu-ikuskera
horren adierazpenik ikaragarriena da. Mundu-ikuskera horretan, emakumeek
gizonaren botere handiagoari men egin behar diotela ulertzen da, gizona hartzen
baita gizarte-bilakaeraren protagonistatzat. Emakumeen kontrako indarkeria da
emakumeen eskubideen urratzerik larriena, eta lehenbailehen erauzi beharreko
gizarteko gaitza.
Ikuspegi horretatik, indarkeria
jasaten edo jasan duten emakumeek (edo haien izenean dihardutenek) egindako
kexak aztertzen ditugu, euskal herri-administrazioen jarduerei dagokienez. Kexa
horiek bideratu ahal izateko, arlo honetan eskumenak dituzten euskal
herri-administrazioei galdetzen diegu ea zein neurri hartzen dituzten eta zein
jarduera publiko hasten dituzten indarkeria sexistari aurre egiteko eta hori
pairatzen duten emakumeei laguntzeko; eta, beharrezkoa izanez gero, emakume
horiek artatzeko baldintzak hobetzeko eskatzen diegu."
Zein
dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?
Indarkeria
matxista , beti landu behar da ikastetxeetan, beti egon behar da presente. Horretarako eta hezkidetzarekin lotuta, maskulinitate berriak eta autodefensa
feminista lantzeko erronkak izan daitezke:
Mutilek
bere izateko era aukeratzeko bidean benetako askatasunetik egitea sustatzeko
estereotipo maskulinoak mugatzeko eremu edo konpetziak lantzea:
Mutilek
emozioekin kontaktuan jarri, onartu, bizi eta era positiboan kudeatzen ikasteko
jarduerak.
Maskulinitatea
eta biolentzaren arteko elkarketa desegiteko jarduerak.
Zaintza
esparruan, espazio pribatu-domestikorakorako autonomia izateko estrategiak
garatzea.
Indarkeria
matxistak, hauen aurkako jarrera aktibo sustatzea.
Bestalde eta autodefensa feministarekin lotuta eta beldurrik gabe bizitzeko eta indarkeriarik gabeko estrategiak lantzeko puntuak, hauxe da:
Hezitzaleei
begira:
Arazoaren dimentsioaz kontzientzia
hartzea, esku-hartzearen eraginkortasunaz jabetzea, modu transbertsalean
lantzea eta autodefentsa feminista tailerren eskaintza orokortzea.
Neskei
begira
Beldurrik gabe zein beldurretik aske
heztea, nahi duten bizitza eraiki eta askatasunez bizi eta gozatzeko. Horretarako, autodefentsa feminista tailerren eskaintza orokortzea sustatuko du
eta nesken esku jarriko ditu hainbat garapen eremu eta konpetentzia:
Autoestimaren esparrua: Bere buruaren ezagutza garatu, dituen gaitasunez eta hobetu daitekeenaz kontziente izan eta baloratu. Bere paregabetasunaz harro sentitu, baita nahi duena espresatzeko eta egiteko gai izan ere. Autokonfiantza eta segurtasuna eraiki.
Burujabetasuna:
Zenbait trebetasun eta eskubide landu:
“Ez” irmotasunez esateko ahalmena, hitza hartzekoa, espazioa betetzekoa,
gustuko duen eran janztekoa, nahi duen moduan ibiltzekoa, pribatutasuna
izatekoa, sexu harremanak izateko edo ez izatekoa, nahi duten eran eta nahi
duenekin …
Emakumeen arteko elkartasunaren
garapena landu: ahizpatasuna bultzatu, neska/emakumeen arteko desberdintasunak
baloratuz, elkarri entzunez eta komuneko esparruak plazaratuz ahalduntze
kolektiboa sustatu eta iruditeri berria indartzeko.
Indarkeria matxista:
Erasoen identifikazioa landu, emozio
eta sentipenei garrantzia eman
Erasoei aurre egiteko tresnak
bereganatu eta martxan jarri: ez isildu, salatzeko eta defentsarako eskubideak
aurrera eraman.
Fisikoki defendatzeko erremintak
eskuratu: bestelako estrategiak nahikoak ez direnean, defentsa fisikoa martxan
jartzea beharrezkoa da.