2016/03/14

Tratu onen bila

Olatz Berasategi
Tratu onak. Zer dira ba tratu onak?. Olatz Berastegi sexologoak  EITB saioan esaten dauan modura, "ondo sentiarazten nauen haiek, lehenengo neure buruaz et a besteekaz ere" dirala esango dogu laburbilduz.
Noiz emoten dira tratu onak ala txarrak? Harremanetan. Pertsonen  arteko  harreman-dimentsioa  bezain  garrantzitsua  da  pertsona  barrukoarena.
Harremanetaz berba egiten bagoaz, gure ikasetxeetan badogu harremanetarako aukera saihestu ezina.
Amaia Portugal

      Hezkuntzarako edozein arloan Neurozientziak dinona jakiteko beharra izaten dogu eta kasu honetan be zer dinon ezagutzeko aukera izan dogu gai honen zehar.  Zuzenean aipatuko dot gure irakurgaian agertzen dan ataltxo hau: " Amaia  Portugalek  Zientzia  Kaieran  idatzitako  artikuluan  garbi azaltzen  du  azken  ikerketen  arabera  ez  dagoela  sexuak
baldintzatutako patroi bat eta bakarra gizonen eta emakumeen arteko garunean.  Ondorio  gisa  honako  hau:  “giza  garuna  ezaugarrien “mosaiko”  bat  dela  diote  ikertzaileek  artikuluan:  “Ezaugarri  batzuk arruntagoak  dira  emakumeen  artean  gizonen  artean  baino,  beste  batzuk  arruntagoak gizonen  artean  emakumeen  artean baino,  eta  beste  batzuk ohikoak  dira emakume  zein  gizonen  artean.  Baina giza  garunak  ezin  dira  bi  kategoriatan sailkatu. Ez dago garun maskulino edo femeninorik”. Ah!!! zelako lasaitasuna.

Badakigu zeozer gehiago gure eguneroko lanean,  inguruko pertsonen arteko harremanak, harreman positiboak hain zuzen, era parekidean eraikitzeko konpetentziak garatzearen alde, eskola komunitate osoarentzat baliagarria dana. Hezkuntza-sistema  hezkidetzaileak  faktore sozio-kulturalen aldaketarako bidea izan behar dau.
Gai honen zehar, tratu onak ongizatearen oinarria dirala ikusi dogu baita maitasunean tratu onak diranak bereizten
Azkenik erantzunkidetasuna edo elkar  ardura be landu dogu ongizatearen barne.   

Baliabide edo proposamen adierazgarriren bat aipatzearren

"Presentzia-ausentzia hirukoitza" Marina Sagastizabal



M.Luz Esteban
ESTEBAN, Mari Luz. Crítica del pensamientos amoroso. Bartzelona: Bellaterra, 2011: 
Soledad Murillo;  http://www.soledadmurillo.es/ 








Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.
Oso jarduera emankorrak izadira foroan landu diranak, Tratu oneko harremanak (Olatz Berasategiaren eta “Damazkizun kantzontzilioak nork erosi dizkizu? (Edu Portillaren)  irratsaioak. Joko handia emon dabe betikolez eta ikastarokideen aportazio piloa eta aberatsak jaso dira.
Edu Portilla


Ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?
ikasleek  harremanak  era parekidean eraikitzeko konpetentziak garatzen  laguntzea, zertarako?
indarkerian  eta  dominazio-mendetasun  parametroetan  oinarrituriko  pertsona
barruko  zein  pertsonen  arteko  harremanak  bultzatzen  dituzten  ereduen  analisi
kritikoa egin ahal izteko eta kontra-ereduak, eredu positiboak, bilatu ahal izateko.
Baita  Elkarbizitza  eta  pertsona  barruko  zein  pertsonen  arteko  harreman  positiboen

eraikuntzan laguntzeko ere. 

2016/03/13

Tratu onei buruz hausnartzen


Tratu onak, ondo sentitu arazten gaituzte, bai
* Gauzak egiterakoan 
* Baita pertsonekin harremanetan gaudenean

Gure pentsaera estereotipatuen jabetzeak aukera ematen digu gure harremanetan eragiten duten aurreiritzi horiei guztiei aurre egiteko eta tratu onak bideratzeko Begiratu behar dugu benetan ditugun aurreiritziei, nola tratatzen ditugun mutilak eta nola neskak, zein estereotipo ditugun guk geuk gizon edo emakume garen heinean, bertako edo kanpoko, heldu edo gazte …

Tratu onak garatzeko, hezkuntza-sistema hezkidetzailearen ardatz bat izango da ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak gara ditzaten laguntzea, honako hau sustatzeko:
Indarkerian eta dominazio-mendetasun parametroetan oinarrituriko pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten ereduen analisi kritikoa.
Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza.

Estereotipatuen ondoriozko jokaerak dira tratu onen etsairik nagusienak afektibitatezko harremanak eratzeko: nork bere buruarekin, besteekin, hurbilekoen artean, bestelako bizidunekin, gauzekin eta inguruarekin. Hezkidetza ikuspuntutik, pertsonen ongizateko ezinbestekoa izango da maskulino eta femeninotik hasi eta gainerako estereotipo guztiei uko egitea.

Garraztzikoa da maitasun eredu osasuntsuak eraikitzen laguntzea gure gazteei, maitasun erromantikoaren mitoaren atzean dagoen indarkeria matxista ikuspegi kritikoz landuz.


Maitasun zintzoen Gida: http://www.educacion.navarra.es/documents/27590/37095/6+Amodio+zintzoen+gida.+Nafarroako+Gazte+K onseiluak+egindako+gida.pdf/9f2c7ad8-9ebb-4ca6-84e2-e60dce100d2f

Nire uztez tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko elkar ardura dela onartu behar dugu, eta gizarte osoaren elkarlana beharrezkoa izango da. Honekin batera zaintzari balio positiboa eman behar diogu eta hezkuntzaren erdigunean zaintza kokatu, bizitzaren biziraupena zihurtztzen bait du,
ozen esan beharrean gaude:
Harremanak zaintzea eta tratu onak sustatzea ezinbesteko lehentasuna dute gure ongizaterako!

Hona hemen tratu onen inguruan Axular ikastolan egindako lan saioa, tutoretzan egiteko oso egokia ikusten dut, merezi du:


Beste honetan Marian Morenok ikasleekin etxeko zaintzaren inguruan egin daitekeen jarduera deskribatzen digu, oinarrizko konpetentziak garatuz:


Erronkak
- Tratu onen inguruan Irakasleekin formazioa antolatu eta elkarren artean esperientziak trukatu.

- Familiekin lantzea eta formakuntza eskaintzea

- Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kulturaren alde egitea eta Hezkuntza proiektuan txertatzea-

- Ikasleekin maitasun erromantikoaren mitoa desegin eta maitasun osasuntsuak tutoretzan lantzea


- HEZKUNTZAREN ERDIGUNEAN PERTSONA, bere osotasunean, JARTZEA 

TRATU ONAK

Ez dira hala moduzkoak esku artean dugun gaian azaltzen zaizkigun ideiak. Oraingo honetan, aldarrikatzen ditugun aldaketen oinarri edo muinarekin topo egiten dugulakoan nago. Norberaren ongizatea besteekiko harremanen gakoa izan daitekeela, denboraren erabilpena eta antolakuntza eta honi ematen zaion balioa ez dira, besteak beste, gure egunerokotasunean garrantzia hartzen duten  aldagaiak.


Har dezagun abiapuntu gisa bizitza bera dela zaindu behar dena, ze bizitza mota den pena merezi duena. Honen inguruko gogoetak gure sistema kapitalista hetero-patriarkala zalantzan jartzea dakar, ondoko bideoan Amaia Perez Orozkok ongi adierazten duen moduan.

https://youtu.be/Cf1YZnMv4i8





Landu diren ideia guztien artean biren inguruan ari nahi nuke oraingoan halere, gure lanean garrantzia izan dezaketelakoan bainago: maitasun erromantikoaren ideia eta denboraren erabilpena.

Maitasun erromantikoa


Interesgarriak iruditu zaizkit Ainara Santamariak egiten ditun gogoetak maitasun erromantikoaren inguruan eta musikarekin egiten duen lotura.

https://youtu.be/sksqxQFPtuAhttp://www.argia.eus/argia-astekaria/2457/parekidetasuna-musikan

Badakigu musika jo zela XIX. mendean adierazpide artistiko guztien artean erromantikoenetatik erromantikoena. Musikak, amesten zen mundu ideal horretara iristea ahalbidetzen zuen, bakoitzak bere bidai pertsonala eginez, musika instrumentalaren bidez batik bat. Gaur egun aldiz, musikaren hitzek eskaintzen digute ideal horren deskribapena, betirako amodioa, amodio ezak sortutako sufrimendua, bikotearekiko erabateko menpekotasuna bezalako ideiak etengabe errepikatuz, edozein izanda ere musika estiloa, hori bai, bikote horiek heterosexualak direlarik, salbuespen gutxi batzuetan izan ezik.
Gure ikasleek musika asko kontsumitzen dute, teknologia berrien bidez bereziki eta gaur egun ezin esan, garai batean gertatzen zen moduan, musika hori eduki sozialez, errebindikazioz beteta dagoenik. Gure ikasle gehienek entzuten duten musiken hitzek maitasun idealez eta harreman menperatzaileez hitz egiten dute, hauek entzutearekin batera, ikusten dituzten bideotan azaltzen diren ereduak negargarriak direlarik.
Baina entzuten zen musikan gai sozialek presentzia gehiago zuten garaietan, nola tratatzen zen maitasunaren gaia?. Ba agian ez zegoen halako desberdintasunik. Gure ikasleen adinean hain garrantzitsua izan daitekeen kontua izanik musikarena hau, beraien janzkera, ohiturak eta baita mugitzeko modua bera baldintzatu dezakeena, ez du jakin izan eskaintzen harreman osasuntsu eta parekideren mezurik, salbuespenak salbuespen, ezta eduki sozialez betetako musika taldeez ari garenean ere. Ezta musika izan denean ere gizartean aldaketa sakonak eskatzen zituen mugimenduen ikur nagusienetako.
Gure ikasleek maitasun erromantiko ez osasuntsuen eredua oso barneratua dute, besteak beste musikaren bidez jasotzen dituzten mezuengatik.

Denboraren erabilpena


Aspaldi ikusi nuen dokumental batean aberastasunari buruz hitz egiten ari ziren, zer ote den aberatsa izatea alegia. Eredu desberdinak agertu ziren bertan: oso aberatsa zen estatu batuar bat ageri zen eta honen helburua are eta diru gehiago izatea zen. Afrikako ez dakit ze eskualdeko gizon bat ageri zen eta asto bat edukitzeagatik aberastzat jotzen zuten bere herrian. Norvegian aldiz, aberastasuna denbora izatearen baitan neurtzen zuten, hau da, behin oinarrizko beharrak aseta eta ziurtatuta izanik, norberarentzat denbora izatean topatzen zuten aberastasuna. Ez da kasualitatea herrialde honetan estatuek gurasoei eskaintzen dizkieten baldintzak eskaintzea ume bat duten garaian esaterako.
Gurean berriz, badut batzuetan ustea ahal den lan gehien egiteko prestutasuna azaltzeari ematen diogula garrantzia, nahiz eta horrek gure bizitzako gainontzeko alderdi guztiak baldintzatu edo estali. Haurdun egoteagatik baja hartu duten lankide bat baino gehiagoengatik aditu izan dut haurdun egotea ez dela gaixo egotea. Hau esandako batzuk haurdun egondakoak ziren eta lanera azken uneraino joan izana harrotasunez aldarrikatzen zuten.