“Hezkidetza neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske heztean datza, bere indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien errolak kontutan hartu gabe.” Mari Jose Urruzola
Nire
inguruan hezkidetzaz galdetu eta erantzun desberdinak jaso ditut, badira
hezkidetzaz inoiz ezer entzun ez dutenik, baita hezkidetzako proiekturen batean
buru belarri dagoenik ere. Hau horrela, irakurgaian proposatzen diren bost
estrategia eraikitzaileak oso lagungarri zaizkidala konturatu naiz hezkidetzan
aurrera pausoak emateko: Aliatuak, Esperientzia, Informazioa, Oraina eta Umorea. Ingurukoekin aliatu,
esperientziak partekatu, informazioa elkarbanatu, orain arte egindako lana
jaso, guzti hau, noski, umorerik galdu gabe.
Hezkidetzan
aritzera bultzatu nauten 5 arrazoi aukeratzekotan hauexek aukeratuko nituzke:
-Aniztasuna normaltzat jotzeko
-Aske
izateko
-Bortizkeria
eta indarkeriarekin amaitzeko
-Hizkuntza
sexistarekin amaitzeko
-Pertsonen
garapen integrala bermatzeko
Beraz gero
eta argiago ikusten dut hezkidetza egunerokoan behar haundi bat dela, sexismoa
eta genero-estereotipatuak gertatzen dira, guzti honek pertsonen aukerak
baldintzatzen ditu eta hau aldatzea denon erantzunkizuna da.
Handiuste galanta irudituko
zaizue, agian, izenburua, baina egoera aldatzeko asmotan bagabiltza ezin garela
txikikeriekin konformatu pentsatu dut. Eta hau da benetan nik amesten dudana.
Lehen aste honetan
toki askotan arakatzen ibili naiz, sorpresatik sorpresara, zenbat eta
hezkidetzaren inguruko definizio edo erreferentzia gehiago irakurri, orduan eta
gehiago zabalduz begiak.
Eta hainbat iturritik argitaratutako definizioen
inguruko gogoeta egin ondoren, nik Pikara Magazinekoglosariori jarraituz topatu dudala beste guztia
biltzen duen definizioa esan nahi dut:
Adibidez, Hezkidetza pertsona eta gizarte eredu berria
eratzeko hezkuntza ahalegina bezala ulertzea eta baita ere giza gaitasun,
balio, jarrera eta jokabideei ezarritako estereotipoak abolitzeko nahia. Edo, hezkidetzaren alde egitea neska eta mutilen
garapena integralaren alde egitea dela baieztatzen duenean. Nire ustez ere
horretarako funtsezkoa da nortasuna estereotipo sexistetatik at garatzea, eta justizia
zein ekitate etikan, tratu onean, berdintasunezko harremanetan eta boterearen
erabilera parekidean oinarritutako gizartea eraikitzea.
Ikastaroan planteatzen diren lau jarduerei erantzunez:
1.- Nire burua zerbait jantzi ondoren, inguruko sei pertsonengana jo dut, hezkidetzari
buruz beraiek zer esaten zidaten jakiteko gogoz. Eta aste hasieran ni nengoen
puntu berean daudela denak iruditu zait, orokorrean seiek pentsatzen dute
hezkidetza neskak eta mutilak elkarren ondoan ikastea dela, edo ikastetxean
gauza berdinak egitea, eta emakume eta gizonen arteko berdintasun handia
dagoela, dena ez badago oraindik lortuta ere.
Sei lagun hauekin behin baino gehiagotan eseriko
naizela gai honen inguruan hitz egiteko pentsatzen dut.
2.- Beste aitorpen bat: zoruen pare ibili naiz akrostiko
hau betetzeko, bereziki “Z”-az hasitako hitzak topatzeak lan handia eman dit.
Eskerrak bukaeran behintzat nahiko gustura gelditu naizen.
Akrostikoa osatzen duen azken hitza behartua iruditu zait hasieran, baina gero konturatu naiz “anaitasunak”
ez duela bere pareko gure artean erabiltzeko, eta emakume bezala izan behar
dugula propio definitzen gaituen kontzeptua, eta AHIZPATASUNA gustatu zait.
Hemen
doa nire HEZKIDETZAREN inguruko ideia akrostikoa bihurtuta:
HEZKUNTZA
EKITATEA
ZAMA-BANAKETA
KIDETASUNA
IDENTITATEA
DISKRIMINAZIO-EZA
ESTIMA
TOPALEKUA
ZENTZUDUNA
AHIZPATASUNA
3.- Iazko ikastaroan argitaratutako HEZKIDETZAN inguruko
sarreren artean, ni Olarizu Echartek idatzitako sarrerarekin gelditzen naiz.
Pila bat gustatu zait “¿Hay algo más aburrido que ser una princesa rosa?” ipuina
kontatu ondoren egiten den lanketa, eta gehiago oraindik bideoaren hasieran
amari egiten zaion dedikatoria.
4.-
Bukatzeko, Hezkidetza lantzeko bost arrazoi bilatzen saiatu naiz.
- Hezkuntza munduan Derrigorrezko etapan uste dut oso
inportantea dela hezkidetza lantzea adin horietan garatzen delako bakoitzaren
nortasuna, eta urte horietan errotzen diren sinesmen edo jokabideak garrantzi
handia dutela bizitza osorako.
- Elkarrekiko errespetua ez bada barneratzen ezingo
dugulako elkarbizitza egoki bat lortu, eta elkarrekiko errespetuaren gunean
hezkidetza dagoelako.
- Gizarteak zer esanik ez, baina hezkuntza munduan askoz
gehiago, ezkutuko curriculumak indar handia duelako, eta hori agerian uzten eta
gainditzen laguntzen duelako hezkidetzaren lanketak, sentsibilizazioa
irakasleengatik hasi behar delako gero ikaslegoan eragina bilatu nahi ezkero.
- Beste edozein diskriminazioaren barruan diskriminazio
sexista bat aurkitzen dugulako, emakumea izateagatik bi aldiz diskriminatuta
daudelako. Partxeatu beharrean, benetako
ahalegina izan nahi badu diskriminazioaren kontrakoa, hezkidetzan oinarritzea
besterik ez zaiolako gelditzen.
- Genero
indarkeriarekin bukatzeko eredu bakarra delako