2016/10/29

SEXU GENERO SISTEMARI BURUZ HAUSNARTZEN


Simone de Beauvoir  ez da emakume jaiotzen, emakume izatera iristen baizik”

Simone de Beauvor-en zita hau aukeratu dut post honi hasiera emateko, esaldi honen harira eztabaida ugari izan baiditut aste hontan, aste interesgarria inolaz ere. “De serie” desberdinak garela sinesten duten askorekin egin dut topo, neska-mutilak berdin hezi baina izatez desberdinak garela baieztatzen dutenak.



Sexu-genero sistema ondo errotuta daukagu gizartean, pertsonen garapena eragozten du, sistema honen arauak betetzen ez dituzten pertsonak baztertuak dira…iazko post  honetan argi eta garbi ikusten da zein den sexu genero sistemaren egitura. Erronka galanta dugu sistema hau deseraiki eta desikasten!
Hezitzaileon erronkak asko dira, oinarrizkoa Genero-Ikuspegia izatea “edozein jarduera edo eremutan emakumeen eta gizonen arteko ezberdinkeriak kontuan hartzen dituen enfokea da”. Irakurgaiak esaten duen bezala ikuspegi honek, hausnarketa, behaketa eta etenik gabeko aztertze lan izugarria exigitzen ditu.

Baliabideei dagokionez nerabeekin lan egiteko aurkitu dudan bideo hau interesgarria da. Watsapeko emotikoiak aztertzen ditu. Gaur egun watsaparen erabilera hain zabalduta egonda, ikasleek harrera ona izango dutelakoan nago. 13-14 urteko gazteekin tutore lanetan nabilenez, bideo hau lantzea pentsatu dut, kontatuko dizuet zein den emaitza.

2016/10/28

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN




Ingurukoei inkesta: Hamar bat pertsonei galdetu egin diet hezkidetzari buruz. Zer ekartzen die hitz horrek burura. Zeri buruz ari den. Zehaztasunez, inork ez du jakin zer den. Gutxi batzuk berdintasunarekin lotu dute, era zabalean. Gizon eta emakumeen berdintasunarekin, alegia. Eta bakan batek, institutuetan ikasleekin berdintasuna lantzeko erabiltzen den kontzeptua dela erantzun dit. Izatez, ikastolan badugu hezkidetza batzordea eta guraso gutxik daukate batzorde horren berri. Eta, egia esan, batzar askotan egon dira hezkidetza batzordekideak euren lanaren berri ematen, baina, tira, batzarretara ere, oso guraso gutxi joaten dira eta.

Politikoki zuzena edo egokia den ‘neurrian’, erakuts leihoan, bederen, berdintasuna edo, hezkuntzaren eremuan, hezkidetza, erraz onartzen da, azaleratzen da. Baina, haratago, deserosoa izan daitekeen tarte horretan, morez jantzitako militantzia hautu bat ematen du hezkidetzak. Eta hori baino gehiago beharko luke izan. Denek ezagutzeko haina. Era ludikoan eta umorez zabaltzekoa. Erosoa, desegiten dugunak pisatzen duelako eta eraikitzen duguna osasuntsuago delako, hain zuzen ere. Ederra. Partekatua. Horizontala, elkarrekikoa. Alaia. Emozioz blai.

Resultado de imagen de BERDINTASUNA



                                   HATOR!!!!!

                                   ELKARREKIN,

                 ERRESPETUZ,

                                   KRITIKOAK

                                   IZANIK,

                             BERDINTASUNA

                                   ERAIKITZERA,

                      BEHIN BETIKO

                               GOZATUZ

                                   ASKATASUNA!



Bost arrazoi hezkidetza lantzeko:

1. Patriarkatuak bortizki bereizten dituen estereotipoak gainditu eta generorik gabeko gizarte anitza eraikitzen laguntzea

2. Bide horretan, emakumearen kontra gauzatzen den eraso oro errotik desagerraraztea. Makro eta mikro matxismo guztiak. Emakumeen eskutik badatoz, baita ere!

3. Genero identitatearen eremuan, norberak bere burua, une oro, era librean sentitzeko eta erakusteko askatasuna izatea. Sexu-genero sistemarekin bukatzea. Emakume-gizon sistema binario eta bortitza iraganera eramatea. Identitatearen kontzeptua eskoletan lantzea, sakon, eredu libreagoak eskainiz gizarteari.

4. Pertsona guztiek, ume den-denek, euren afektibotasuna, itxura, sexu-erakarpena, harremanak, ikasketak, lan hautuak, zaintzak eta elkarbizitzak askeak, errespetuzkoak eta kontzienteak izatea

5. Sistema justuagoa sortzea, horizontalagoa, elkarrekikoa. Pisua denen artean eramatea eta fruituak, ere, denen artean banatzea. Denak aintzat hartzea.


ETIKETAK: #leitxu, HEZKIDETZA

2016/10/27

Hezkidetzaren inguruan hausnartzen. Aurora Azkue

Ni aurten HH2ko haurrekin egon naiz, eta Hezkidetza definitzeko galdetu diet , 6 hezitzailek osatzen dugu taldea. Denek Hezkidetza, berdintasunarekin lotu dute.  Ildoak galdetzerakoan….                                       
.Elkarrengandik ikastea.
.Aurreritziak ez egin eta ez izatea.
.Norbere identitatea errespetatu eta denfenditzea.


                                                           HARREMANAK
                                                            ERRONKA 
                                      KONPETENTZIA
                                                     HEZKUNTZA
                                                       BALIOAK
                                                PAREKIDETASUNA
                                                     GENEROA
                                                BERDINTASUNA
                                          KONTZIENTZIA
                                                            JARRERA

Hezkidetza lantzeko arrazoiak ematerakoan, ..
-Bortizkieria eta indarkeriarekin amaitzeko.
-Gizartean dauden balore batzuk, aldatu beharra dutelako, Lehiarkotasuna, Errespetu Eza..adibidez.
-Maskulinoak ez izateagatik ezkutatuta eta baztertuta dauden mutil horiek denekin batera eta agerian egoteko.
-Historian zehar emakumearen papera ere oso garrantzitsua izan dela ere, erakusteko.
-Ikasleek aukera pertsonaletan eta profesionaletan aukera berdinak izateko.

Niri oso garrantzitsua iruditzen zait, hezkidetzari buruz, nolabaiteko formazioa  izatea eta jasotzea. Curriculum ezkutu hori dela eta… sexismoa eta genero esterotipoak, azaltzen dira eta ez diogu pertsonari bere identitatea garatzen edo aukeratzen uzten.


Iazko  partadieetatik, Maitane Ortiz de Martiolarekin, erabat ados nago, Egia esan atentzioa eman dit,Heziberri  2020, partaide dexentek aipatzen dutela., Legeak  dioena, pertsonaren garapen integrala maila guztietan…  Lortu daiteke, hainbat arlo kontutan hartuta, baita curriculum ezkutua ere

Nire aurkezpena. Usoa Sorazu

Kaixo, azkenetakoa izango naiz, baina irisi naiz helmugara.


Ni Usoa naiz, getariarra izatez, baina Oreretan bizi naiz eta Orioko Herri Ikastolan dihardut irakasle lanetan Lehen Hezkuntzan. Urte mordoxka daramat lanbide horretan, bizitza erdia baino gehiago, baina ilusioa eta indarra ez zaizkit falta, zorionez; nire ofizioarekiko pasioa sentitzen dut. Atsegin dut ikasleekiko tratu zuzena eta hurbila: euren energia dastatzea, dituzten kezkak gelan elkarrekin partekatzea, zailtasunen aurrean elkarri laguntzea, errespetoa gauza guztien gainetik bailoestea eta BERDINTASUNAZ kontzientzia hartzea.

Hezkidetza dela-eta, etxeko lanak jarri dizkiot neure buruari. Egia esan, gaiaren inguruan urrats gutxi eman ditugu ikastolan, eta zuzendaritzatik irakasleoi ikastaroaren berri iritsi zitzaigunean, lehendabizi gaitegia gainbegiratu nuen. Segituan konturatu nintzen asko nuela ikasteko; gainera, on-line izatea ondo baino hobeto egokitzen da nire bizimodura. Bestalde, ez naiz batere iaioa informatika kontuetan; beraz, arlo horretan aurrerapausoak emateko ere erabiliko dut ikastaroa. Argi dut akuilu lana egin beharko dudala ikastolan, gaiaren inguruan ikasitakoaz hausnararazteko eta ekimenak martxan jartzeko.
Irakaskuntzaz gain, zaletasun ugari ditut; energia sobera nonbait: euskara, historia, politika, irakurketa, musika tresnak jotzea eta, duela gutxi arte, korrika egitea (orain bi belaunak gastatuak ditut). Hain zuzen ere, orain dela 30 bat urte, errepidera salto egiteak korrika egitera eta gizonezkoekin denbora luzez nire zaletasuna partekatzeak eragin positiboa izan zuen nigan. Besteak beste, lotsari muzin egiten ikasi nuen, beldurrak uxatzen eta berdintasunean murgiltzen.

Hobetetzeko ditudan gauzak? Mordoxka bat! Pazientzia gutxi dut, “piper” samarra naiz, eta ez naiz ausarta. Azkeneko gabeziak dezente baldintzatzen nau, eta gainditu beharreko erronkatzat kontsideratzen dut.. Bakarrik bidaiatzen duten emakumeak miresten ditut, bizikleta eskuetan munduan zehar dabiltzanak arriskua, abentura eta jakin-mina bidelagun.

Besterik gabe, animo eta besarkada bat persona eta gizarte eredu berri bat eratzeko ahalegintzen ari zareten guztioi.





2016/10/26

Sexu-genero sistemari buruz hausnartzen

Aste honetan sexu-genero sistemaren inguruan hasunartzen ari gara (hura suntsitzeko eman beharreko lehen pausua akaso). Sexu-genero sistema dikotomikoa, giza-kontrolerako tresna da; menpekotasun eta zapalkuntzak dakartza eta botere-harremanak legitimatzen ditu, besteak beste.

Zoritxarrez, sexu-genero tranpan bete betean murgilduta dago gizartea. Gaia lantzeko oinarrizkotzat izan dugun Hezkidetza: sexu-genero sistema suntsitzen dokumentuan, sistemaren funtsa diren hiru kontzeptu nagusien definizioak irakurri ditugu: sexua, generoa eta sexu-genero sistema.

Sexua ezaugarri biologiko gisa XIX. mendetik aurrera besterik ez da teoria hegemoniko bihurtu; hau da, binarismoa ez da azken mendera arte gizartean orain bezain sustraiturik egon. Deigarria egiten da gainera garai moderno hauetan binarismo honen ondorioz ematen den pertsona intersexualen inbisibilizazioa. Are gehiago, gizartearen %1,7-az hitzegiten ari bagara [Anne Fausto-Sterling, Myths of Gender: Biological Theories about Women and Men, New York (1994)].


Generoa ere ekoizpen sozial dikotomikoa dugu; estereotipo femenino edo maskulinoaren bidez (bata bestearen osagarria) identifikatzen gara/gaituzte. Eta non geratzen da, gurean ez baina beste gizarte askotan hain garrantzitsua den hirugarren generoa? Pasa den hilabete honetako bigarren asteburuan, Madrilen lagun batzuk bisitatzen ari nintzela, Mónica Bernabé eta Gervasio Sánchez-en Afganistán.Mujeres erakusketa ikusteko aukera izan nuen. Bertan, Azita Rafaat ekintzailea ezagutzeko aukera izan nuen. Lehen eskutik "bacha posh" (mutiko baten gisa jantzita esan nahi du Dari hizkuntzan) praktika kultura azaldu zigun; berak eta bere alaba gazteenak jasandakoa. Semerik ez duten Afganistan, Pakistan eta Iran-go familia batzuetan ematen da praktika hau; alabetako bat aukeratu eta mutil gisa jokatu eta bizitzeko "aukera" ematen diote 17-18 urte betetzen duten arte. Beste hainbat adibide aurkitu daitezke kultura ezberdinetan; Indiako Hijra-k, Tahiti-ko Mahu-ak, Samoako Fa'afafine-ak, edo hain urruti ez dauden Balkanetako "virgenes juradas" delakoak.


Sexu-genero sistema inposaturik datorkigun arren, ezin dugu ahatzu genero-identitateari dagozkion barneratze-prozesu berezko eta natural hauek gizarteratze-prozesuaren bitartez ematen direla, eta beraz, eraiki ditugun moduan deseraikitzeko aukera badagoela.

Judith Butler-ek El genero en disputa liburuan zioen moduan: "La estabilidad del género, que es la que vuelve inteligibles a los sujetos en el marco de la heteronormatividad, depende de una alineación entre sexo, género y sexualidad, una alineación ideal que en realidad es cuestionada de forma constante y falta permanente".

Beraz, hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronka ugari daudela esango nuke: sentsibilizaziotik hasita, sexu-genero sistemaren erreprodukzioaren salaketara, hezkuntzako eremu guztietan genero ikuspegia txertatzeaz ahaztu gabe. Horretarako irizpide orokor batzuk jarraituko nituzke:


  • Aniztasuna zeharka lantzea; irakasleaon eguneroko diskurtso eta jarreretan txertatu, norbere burua zalantzan jartzetik hasita.
  • Aniztasunaren trataera ahalik eta normalizatuena garatzen lortzea, hau da, aparteko neurririk hartu behar izanik ez egotea (Hona heldu nahi badugu, behar beharrezkoa izango da metodologiak errotik aldatzea).
  • Heziketa-erreferente bilakatzea. Horretarako norbanakoaren esperientziatik hezitu behar dugu aniztasunea; norbere gorputz, jarrera, adibide eta hausnarketetatik abiatuta. 
  • Hezkuntza harremana zaintzea: segurtasun eta konfiantza espazioak sortu. 
  • Gure hausnarketetan beste aldagai batzuen intersekzionalitatearekin gurutzatutako genero ikuspegia barneratzea: egoera fisiko, jatorri, kultura, sexu orientazioa etab.
  • Ikasleen arteko elkar-ezagutza ahalbidetzea; bakoitzaren pertsona-, familia- eta kultura-baldintza zehatzak ezagutaraztea.
Guzti honetaz gain, ikasleekin berariaz lantzeko materialak ere badaudela ezin ahaztu; STEE-EILAS sindikatuaren "Estereotipoak apurtuz" unitatea didaktikoa, besteak beste.

RECITE-rekin egindako leloa
Ez nuke hausnarketa hau bukatu nahi, iazko ikastarokideek egindako sarrera gomendatu gabe. Oraingo honetan Aida eta Itsasoren SEXU-GENERO SISTEMA SUNTSITZEKO BIDEAN post-a aipatu nahi nuke. Bereziki gustatu zait sarreraren bukaeran egiten duten hausnarketa:

"Argi dago erronka bat estereotipo sexistak apurtzea dela. Ikasleen autoestima eraikitzeko orduan genero baldintzak identifikatu eta pertsona garapen integralerako ezaugarriak indartu behar ditugula. Hori lortzeko eskola komunitatean ari garen guztiok norabide berberarantz jo behar dugu. Eta azken hau zailtasun handiko erronka deritzogu, bai irakasle, zein guraso, eta bestelako langileen artean hutsune handia nabaritzen dugulako oraindik gai honetan."






HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN:



Hezkidetza hitza ezaguna zaien, egia esan inori ez diot galdetu. Izan ere, hezkuntza esparruarekin loturarik ez duten hainbat pertsonak behin baino gehiagotan hezkidetza zer den galdetu baitidate. Hausnarketa sakonagoetara hurbiltzeko asmoz, adin, ikasketa eta lanpostu desberdinetako hezkuntzarekin lotura daukaten emakumeei galdetu diet. Galdera, hamabi emakumeri burutu diet eta zortzirek ez didate erantzun. Beraien iritziz, galdera zaila da. Beste lau emakumeen erantzunak ondorengo hauek dira:
  • 1.       Ez dago lanik, jolasik, tresnarik… neskentzako bakarrik edo mutilentzako bakarrik direnik. Denok gara berdinak eta berdintasunean heztea litzateke hezkidetza. Eskolan hezkidetza lantzeko, egunerokotasuneko ekintzak aurkeztu haurrei: etxeko lanak (lisatzea, harrikoa..), konponketak, haurren zaintza, erosketa, joskintza… eta hauekin rolak landu.
  • 2.       Neska eta mutilak era berdinean heztea eta tratatzea. Ez neskak era batera eta mutilak bestera. Bereizi gabe hezitzea da hezkidetza.
  • 3.       Hezkuntza integrala sexuen arteko bereizketarik egiten ez duena. Hezkidetza lortzeko bidean amantalak kolore guztietakoak izatea sustatuko da. Jostailuen erabilera aniztasuna ere landuko da. Baina, etxetik jasoko dute umeek hasieran hezkuntza hori. Honez gain, jendarteak ere eragiten du. Aldaketa oso zaila da eskolak bakarrik lan eginez gero.
  • 4.       Neska eta mutilak berdintasun errealean hezteko, eskoletan eta gizartean, egin behar den esku-hartzea. Neskak eta mutilak gela berdinetan ikasteak ez du berdintasuna bermatzen. Gizartea sexu estereotipoez beteta dago eta ikasleak txiki-txikitatik, hauek errepikatzen ikasten dute. Jarraian aipatuko ditut nire uztez eskola hezkidetzaile batek egin beharko lituzkeen hainbat  ekintza:
·         Bere curriculum ezkutua aztertu beharko luke, estereotipo sexistak ez ditzan errepikatu.
·         Estereotipoak apurtzeko edo  “desmuntatzeko” lan egin.
·         Ikastetxeko espazio desberdinen erabilera aztertu eta erabilera berdintsua bermatuko duen antolamendua egin.
·         Neska eta mutilen parte hartzeak aztertu, batzuena bultzatzeko eta besteena apaltzeko

Ingurukoek emandako erantzun hauek aztertzeari ekinda, neska eta mutilak berdin heztea desegokia dela deritzot. Izan ere, neska eta mutilek ez dira berdin hezi behar, baizik eta aukera berdintasunean. Honez gain, azkenengo ekarpenean antzeman dezaket curriculum ezkutua aztertzeko edota eskolaren antolamendua aztertzeko ideia. Gainera, beraietako batean eskolak ezin duela ezer egin transmititzen da eta ideia honek ikaratzen nau. Izan ere, erronka gisa hartu behar dugu, eta hezkuntzan inplikatuta diharduen kideen artean zailtasunaren ikuspegia zabaltzeak atzerakada ematen dit. Gainera, haur bakoitzaren identitatea askatasunean, aniztasunean eta era malguan garatzearen inguruko ideiarik ez da atera eta hau niretzat ezinbestekoa da hezkidetzaren kontzeptuaren barnean.

Bai kideen definizioak ikusita, bai Interneten bilatutakoaren arabera, hezkidetzaren kontzeptuak eboluzioa izan duela jabetu naiz.

Nik hezkidetzarekiko dudan ikuspuntua, hobekien Itziar Zunzunegi Etxebarriaren hitz hauek laburbiltzen dute:

"Hezkidetza, heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen da. Gutxira arte, ulertzen genuen, neska eta mutilen parekidetasuna eta aukera berdintasuna bermatzeko bidea zela. Garapena izan du, eta, egun, esan dezakegu, genero estereotipoetatik kanpo egiten den hezkuntza dela. Azkenaldian, dena den, bada nagusitzen ari den ideia bat: baterako hezkuntzak (edo hezkidetzak) identitatea modu hertsi eta dikotomikoan ulertzera kondenatu gaituela, dikotomiak (gizon/emakume, hetero/LGBT, zisgeneroa/transgeneroa) aintzat hartuz eta minoriak toleratzeko ahaleginean gelditu garela. Horrenbestez, egun, praktika irekiago bat proposatzen da, genero rolak birproduzituko ez dituena eta sexu/genero sistema hierarkikoa deseraikiko duena: hau da, LGTBfobia gainditzea, sexualitate guztiak aintzat hartzea eta identitateen aniztasuna onartzea eta zilegitzea. Eta hori guztia egitea espazio batean non umeek askatasuna eta aukera izango duten identitatearen auto-eraketa dinamika malgu eta moldagarri bat garatzeko eta, modu seguruan, testuinguru heteronormatibo eta patriarkal honetan, dialektika berri bat praktikatzeko."

Ondorengo link honetan berari egindako elkarrizketa bilatu dezakezue:

Hezkidetzaren inguruan astebetez hausnartu ostean, hemen uzten dizuet nire HEZKIDETZAren akrostikoa:


1.-Hezkidetzari buruz galdezka hasi ikastolan, eta honakoak erantzunak:

-“Ez dugu ezertxo ere landu lau urtetan”; “Zertxobait bai, baina unibertsitatean lanak aukeratzeko eman, eta nik hezkidetza aukeratu nuelako”; “Zertxobait, zehar lerro gisa, oso-oso gutxi”. Horiek izan dira unibertsitatetik irten berri diren hiru irakasleren erantzunak.
-Jangelako arduradunei galdetutakoan, inork ez du inoiz entzun hezkidetza hitza.
-Irakasleei galdezka hasi, emakume zein gizonezkoei, eta denek aipatu dituzte berdintasuna eta heziketa hizak. Bakarren batek honela definitu du hezkidetza: “Kideen harremanen arteko hezkuntza egokia eta zuzena oinarritzat duen adarra”.
Atentzio handia eman didate irakasle berriek esandakoek. Ziur nengoen unibertsitatean gaia lantzen zela.
Irakasleak, berriz, nik neure burua ikusten dudan tokian daude gehienak, nola gizonezkoak hala emakumezkoak. Alegia, kontziente gara gaiaren inguruan asko dugula ikasteko, baina aldez aurreko jarrera oso egokia da, eta ez da gutxi! Beraz, nire lehenengo erronka transmizio lanak egitea izango da.


2.-Hezkidetza kontzeptuaren inguruko AKROSTIKOA:

Hezkuntza

Elkartasuna

Zaintzako etika

Kontzientzia

Identitatea

Desegitea

Eraikitzea

Transmititzea

Zaharberritzea

Askatasuna



3.-Elori hauxe irakurri diot: “Hezkidetzaren iguruan, gure lanak egunerokoak eta uneorokoak izan behar du”, eta Marian Morenoren hitz batzuk aipatzen ditu: “Klasea eta Programazioa ematen saiatzen naizen orduko azaltzen da pasatzen uzten ezin dudan zerbait, eta klasea eten egin behar dut”. Ados nago ideia horrekin, baina zeinen nekeza den! Euskara kontuak etorri zaizkit burura! Beraz, animo!



4.-Hezkidetza lantzeko arrazoi ugari daude; horien artetik honako 5 hautatu ditut:

1.-Berdintasunezko harremanetan eta boterearen erabilera parekidean oinarritutako gizartea eraikitzeko.

2.-Egungo eskola mistoa hezkidetza eskola bihurtzeko.

3.-Emakumeen aurkako indarkeria abolitzeko.

4.-Sistema sozialak kanpotik inposatutako estereotipoak zalantzan jarri, eta identitate pertsonalak garatzeko.

5.-Hainbat sinismen, jokaera eta ohitura sexistak desegiteko.




2016/10/25

Hezkidetzaren inguruan hausnartzen

Kaixo denoi!!

Hezkidetzaren inguruan egindako ikerketari dagokionez, esan dezaket nire inguruan ezezaguna den gai bat dela, hezkuntza esparrutik kanpo (magisteritza ikasi duten ingurukoek gaia zertaz doan badakite).  Azken batean, zera ondrioztatu dut, batetik, hezkuntzaz kanpoko eremuetakoek ez dutela honen berririk eta hitza bera arraroa eta ezezaguna egiten zaiela, eta bestetik, bai hezkuntza esparruko askori zein kanpokoei, bere ildoak nondik norakoak diren galdetzean, ez dakitela zer erantzun. Hala ere, denek ulertzen zuten hezkuntzan horren alde egin behar dugula eta hezkidetza erronka eta apostu eder bat dela.

Akrostikoari dagokionez, hona hemen nik egindakoa:















Hitz ezberdinak aukeratzeko zalantzak izan ditut, hezkidetzak kontzeptu gehiago lantzen dituela uste dudalako baina hona hemen hitz hauen eta hezkidetzaren artean ikusten ditudan harremanak:
Hautsi! hautsi gure mugak, hautsi estereotipoak, hautsi nire sinismenak eta berreraiki. Hezkidetzan birziklatze prozesua eman dedin, egin eta desegin dadin, gure egunerokotasunean gauza askorekin hautsi behar dugu.
Estereotipoak, hauek zeintzuk diren ezagutu eta haiek ezartzen dizkiguten mugetatik ihes egin.
Zoriontasuna, mundu hezkidetzaile batean hezi ezkero zoriontsuagoak izango ginatekeela uste dut, norbera bere izaeratik gertuago egongo litzatekeela uste baitut.
Inklusioa, eta hezkidetza, eskutik helduta doaz, arazo batetik hasi eta beste arazo asko konpontzeko giltza gisa ikusten baitut.
Balioen garrantzia, zer inporta zaigu??? fisiko bat gara ala barrukoari ematen diogu garrantzia? zein balio ditugu? zer baloratzen dugu?
Duintasuna eta eskubideak Hezkidetzak pertsonen duintasunaren alde egiten duela iruditzen zait eta hau estuki lotuta dago gure eskubideei. Esdkubideak urratuta badaude, ez dut uste bizi duin bat izango dugunik.
Tolerantziaren garrantzia maila guztietan, elkar ulertzeko adibidez. Garrantzizkoa deritzot emakume eta gizonen artean sortu daitezkeen elkarrizketetan, inor ez dedin gaizki sentitu. Zuzenki lotuta aniztasunarekin. Anitzak bagara, elkar ulertu beharko baitugu.
Askatasuna, hezkidetzaren helmugetako bat, norbera den moduan izateko askatasuna.

Hau guztiaren ondoren,  hemen dituzue nire  arrazoiak:
-Geroz eta desberdintasun handiagoak daudelako mundu honetan, eta aurrera pausoak eman behar direlako eta ez atzera pausoak.
-Komunitate justuago bat izateko, non genero rolak alde batera uzten diren eta norberak nahi duen hori izan daitekeen.
-Oso errotuta ditugu sinesmen batzuk eta horren inguruan informatzeko eta bertatik, esku hartu eta eraldatzen hasteko.
-Pertsona, emakume zein gizon, izateko eredu berriak behar ditugu.
-Maila guztietan hobekuntzak ekarri ditzakela uste dudalako.

Hemen uzten dizuet nire aste honetako hausnarketa, zuen ideiak irakurtzeko eta konpartitzeko desiatzen!! Segi dezagun lanean!!

Horma Irudia

Antiguoko Talde Feministaren eskutik atera genituen txapetako bat da hau;

 'ASKATU ZURE GEN-EROA!'

2016/10/24

HEZKIDETZAREN INGURUAN HAUSNARTZEN

Ezaguna da hezkidetza? Zeintzuk dira jarduera ildoak? 

Nire inguru hurbilean galdera hauen erantzunak jaso ditut. Nire testuingurua,lan egiten dudan haurreskolako lankideak izan dira. Hausnarketa egindako pertsonen profila emakumezkoa da, adin ezberdinetakoa eta 60,70 eta 80ko  hamarkadan jaiotakoak. Hezkidetza konteptua nire inguruan gehinbat "mutil eta neskak berdin tratatzearekin" lotu da, baina hitz eta kontzeptu hauek ere atera dira elkarrizketan zehar:  sexismoa, sistema patriarkala, generoa, berdintasuna eta urdina/arrosa. Elkarrizketatutako kideek ondorio hauek ere aipatu zituzten:

  • Hezkidetza ez da berria 60 hamarkadako lankidearentzat, aldiz beste hamarkadetako kideentzat hezkidetza kontzeptu berritzaile gisa bizi dute. Modan dago.
  • Unibertsitatean, hau da, magisteritza eskolan lantzen ez den arren oso beharrezkoa da lantzea.
  • Formazioaren beharra azpimarratzen duten arren, norberaren jarrerekin eta konpromezu sozialarekin lotzen da.
  • Jendartean, familian ere landu behar da eta ez eskolan bakarrik.
  • Estrategia gutxi garatzen ditugu gure haurreskolan eta beharrrezkoa da.

Gure inguru hurbilean arrazoi ugari daude hezkidetza lantzeko. Jarraian garrantzitsuak iruditzen zaizkidan 5 aipatuko ditut:
  1.  Aniztasuna balore positibotzat oinarri duen  Eskola inklusiboa lortzeko.
  2.  Pertsona askeak izateko eta pertsona gisa garatu ahal izateko ezarritako rol eta genero estereotipoak gainditzeko.
  3. Ezarrita dagoen jendarte eredu justuagoa lortzeko.
  4. Genero biolentzia prebenitzeko.
  5. Harreman osasuntsuak izateko.

HEZKIDETZA SARETZEN

HEZKIDETZA SARETZEN
Harremanak
Erantzunkizuna
Zentzuduna
Konpromisoa
Ideologia
Des(berdinak)
Eraldaketa
Transmisioa
Zintzoa
Askea


Orain arte, hezkidetzaren inguruko definiziora gerturatzen aritu gara eta bagoaz heziketa eredu honen inguruko klabeak zeintzuk diren ezagutzen. Hezkidetzan oinarritutako heziketan lan egin nahi dugunontzat, ezinbestekoa da gure komunitatean eredu honen balioen inguruko transmisioa lantzea.

Transmisioa ezinbestekoa izanda ere, aldez aurretik, hezkidetzak, kontzeptu moduan, gure inguruan duen lekua zein den aztertzearen beharra ere hor dago. Hortaz, ikastaroan proposatutako ariketaren bitartez, nere inguruko 6 pertsonei galdera zuzena egin diet, hots, zer da Hezkidetza?


Orokorrean, kontzeptuaren inguruan egindako azalpenak  nahiko txukunak izan diren arren, batek baino gehiok hitz hau lehen aldiz entzun izana onartu du. Erantzun gehienetan hezkuntza eta berdintasuna kontzeptuak aipatu diren arren, badira nahastu diren bi kontzeptu, sexua eta generoa.


Eraiki nahi dugun gizarte orekatu eta helduagoarentzat hezkuntza oinarritzat definitu duenik ere egon da. Hala ere, erantzun duten guztiek gaiaren inguruan duten ezagutza eskaxa onartu dute. Ondorioz, jarduera ildoen inguruan ez dut inolako ekarpenik lortu. Ildo hauei dagokionez, orientazio, formazio, aholkularitza,,,,behar handia dagoela aipatu da.


Iazko ekarpenen artean, Marivi Fernandezek egindako hau nabarmendu nahi dut. http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/10/hezkidetzari-bueltaka.html
Bi erronka nabarmentzen dtu, eta izenburu bezala erabili dudan hezkidetza saretzearen harira, gure inguruan ditugun pertsonak (familiartekoak, lankideak, lagunak…) KUTSATZEAREN beharra azpimarratu nahi izan dut.

 “Izan ere, daude, bai, baina niretzat erronka inportanteenak bi dira, alde batetik gai honetan sinesten dugunok aurrera egiten jarraitu behar dugula gero eta sinesmen handiagoarekin eta gero eta indar gehiagorekin. Bestaldetik gure inguruan ditugun pertsonak (familiartekoak, lankideak, lagunak,...) kutsatu behar ditugu. Batzuetan ikusten gaituztefeministak bezala eta hau askotan ez da ondoegi ulertzen den zerbait, pentsatzen dute gure harrikada dela eta ez dute hartzen modu serioan. Niretzat hau da eguneroko erronka, ulertaraztea oso gauza serioa dela eta benetan denon inplikazioa behar dugula, emakume zein gizon”

Aliatuak identifikatu eta eskuhartze aktibo eta eraginkorra lortu nahi badugu, heziketa eragile guztion artean SARE bat osatu beharrean gaude.




Hezkidetza lantzeko 5 arrazoi:

1.   Lehenik eta behin, Prebentzioa. Egun oraindik ematen diren genero mailako indarkeri egoerarik gabeko gizartea nahi dugu!!
2.   Genero mailako desberdintasunen sustrai diren mezu izkutu, hizkuntza, estereotipoen….. gainetik Pertsona askeak heztea.
3.   Gizarte orekatu baten eraikuntza posible egiten duen eta horretarako oinarrian duen heziketa ereduan eskuhartu ahal izateko gaitasuna eskuratzea.
4.   Integrazio fasetik, Heziketa Inklusibo fasera pasa ahal izateko pausuak ematea.
5.   Egiten dugunaren inguruan hausnartu eta ekiteko beste modu bat badagoela adierazi ahal izateko gaitasuna eskuratzeko.

Bost hauek zuek emandakoekin.............. MILA ARRAZOI!!!!