Curriculum-edukia ikasten eta irakasten denak osatzen duen elementu multzoa dela esango genuke. Kontuan hartu behar dugu baina, sistema patriarkal eta androzentriko batean gauden heinean, jakintzak ere halako kutsua izango duela, eta beraz, orain indarrean den Curriculumak, Heziberri 2020k, ere bai. Horregatik, aste hontan, Hezkuntza-curriculumak hezkidetzaren ikuspegitik kontuan hartu behar ditugun iturburuak aztertu ditugu.
Iturburu
soziologikoa
Iturburu hau kontutan hartuta eta
genero-azterketaren arabera, gizarte antolamendua banatuta dagoela
ikusiko dugu.
-Maskulinoa eta femeninoaren
estereotipoak eraikitzen dira.
-Genero hierarkizazioaren
ondorioz, gizonezkoak nagusitu egiten dira emakumezkoekiko.
-Esparru publikoa hierarkizatu egiten
da, esparru pribatu-etxekoarekiko.
Iturburu
psikologikoa
Sistema patriarkalean, hainbat teoria
psikologiko legitimatu dira, guztiek hezkuntzan eragina handia izan
dutela. Maskulinoa dena, gehiegi baloratzen da eta femeninoa aldiz,oso
gutxi.
Horrela,mutikoak eta gizonek
makronostasuna, neurriz kanpoko autoestimua eta autokontzeptu
positiboa garatzen dituzte, eta neskatoak eta emakumeak, ordea, genero
nortasuna garatzerakoan, “emakumezkoak” izateagatik bere buruak
gutxietsi egiten dituzte, honi subestimazioa deritzo.
Iturbur
pedagogikoa
Historian zehar garatu diren hezkuntza
ereduak sistema patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino
eta femeninoaren hierarkizazioan oinarritu izan
dira. Baina, hezkuntza interbentzioen helburu nagusia, ikasleek
ikaskuntza esanguratsua egitea izan behar du.
Hezkuntzaren helburua
berriz, pertsonak gizartera egokitzea, hau da, bakoitzak zer den jakin
dezan eta errealitatea nola behatu, epaitu eta aztertu behar duen ikus
dezan.
Iturburu
epistemologikoa
Jakintza akademikoa izan da, hain
zuzen, gizarte-sistemak baliozkotzat hartu izan duten bakarra.
Inoiz ez dira emakumezkoen jakintzak
onartu. Horretaz, historia partziala eta desitxuratua da, gizarteriaren
erdia baztertuta geratu bada eta gizonezkoen ikuspuntu hutsetik
interpretatu baita.
--> Zergatik da zure ustez hain zaila sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktikoak hezkidetzaturik egotea?
Hezkuntza
eredua ezberdinak, gainontzeko esparruetan gertatzen den bezalaxe,
sistema patriarkalaren gainean eraiki eta garatu
dira, genero hierarkizazioa oinarri dutela. Hau da, patriarkatua,
pentsamenduan ez ezik, sistema osoaren egituran dago, eta beraz,
curriculuma sistema sostengatzen duen beste elementu bat gehiago
bihurtzen da, honen kontra ezer egin ezean, behintzat. Horregatik da
hain zaila sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktikoak
hezkidetzaturik egotea.
Era
berean, mendeetan zehar, eta gaur egun ere, Lehen Hezkuntzako
esparruko irakasleen gehiengoa emakumezkoa izan da. Honek, baina, ez
du bermatzen ikuspegi feminista txertatuko zaionik curriculumari edo
gelan erabiltzen diren baliabideei. Batzuetan gertatzen da zapaldua
denak ez dituela sistema zapaltzailearen kateak sentitzen, hau da,
bakoitza bere 'konfort zonatik' mugiaraziko duen formakuntzarik jaso
ezean, sistema erreproduzitzera mugatuko garela, eskola bezalako
instituzio batean.
Aldi
berea, 'betaurreko moreak' jartzeko formakuntza hori bakoitzak bere
kabuz, bere diruarekin eta beren denbora librean egitea, militantzia
hutsean geratzen da, eta esan bezala, horrelako 'askapen keinuak'
eskertzekoak dira, baina eraginkorrena halako formakuntza bat
formalki eta Lehen Hezkuntzako lehentasun gisa ikusi behar genuke.
Izan
ere, curriculumak izaera hezkidetzailea izango balu ere (demagun),
batzuetan teoriatik praktikarako saltoan galtzen da izaera
hezkidetzaile hori. Hau da, bakoitzaren curriculumaren
interpretazioan geratzen bada irakaspena, eta irakasleak ez badauka
formakuntza hezkidetzailerik, nekez praktikatuko dugu irakas prozesu
feminista bat. Beraz, uste dut garrantzitsuena, curriculumaren
irakurketa hezkidetzailea dela orain dugun lehentasuna, eta hala,
gutxinaka, aste hontan ikusi dugun moduan, joango garela eskolako
eragile ezberdinak erabiltzen ditugun baliabideak hezkidetzaile
bihurtzen. Aldaketa lehendabizi pentsamenduan dagoela esango nuke.
Adibidez,
Curriculumean errespetua irakurtzen dugunean. Zer da errespetua?
Bakoitzak errespetuaren bere definizioa eraiki du...
--> Iazko ikastarokideek egindako post ba:
--> Zein dira
zure ustez eremu hezitzaileetan/jendartean dagoeneko lortu duguna?
Eremu hezitzailean
orain arte sortu diren zenbait material didaktiko zein ipuin
hezkidetzaile ditugu jarraiann kontzientzia feministari esker orain arte aldatutakoaren isla direnak:
Urtxintxaren materiala: ipuinak ez sexistak izateko gida:
Hezkuntza Afektibo Sexuala lantzen duten hainbat material didaktiko:
'Goazen?' telesailak ematen dituen eredu urriei kritika:
Miren Amurizak dioen
moduan:
Amalia BarquĂnek bere blogean dioen moduan:
'Irrikitan nago bollerak noiz aterako diren'
--> Erronkak
- Curriculum geure egin, hau da, hezkidetzaile egin, ikuspuntu androzentrikoa baztertzeko, diziplina bakoitzaren barne ikuspuntua landuz
- Jarduera, eduki, metodologia zein materialen diagnosia sustatu eta hezkidetzailea ez dela ikusten bada, erabakiak hartu. Moldatu, ordezkatu eta baliabide berriak sortu eta partekatu, saretu.
- Curriculum-edukietan ahaztua den 'Hezkuntza Afektibo-Sexualari' buruzko edukiak curriculumean txertatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina